Lana

Bilduk grebarekin bat egin eta murrizketen aurkako harresi soziala eraikitzera deitu du

Guzti honen atzean dagoena salatu nahi dugu berriz ere, hau da, hartzen eta proposatzen ari diren neurriak: dela pentsioen erreforma, dela erreforma laboral ezberdinak, langile publikoen soldata jaitsiera edota BEZaren igoera, helburu bakarra dutela langile eta herritarrei eskubideak eta dirua lapurtzea merkatuen eta bankarien onura ziurtatzeko. Hori da burutzen ari direna, besterik ez. Murrizketek ez baitute inongo onura ekonomiko eta are gutxiago sozialik ekarriko. Alderantziz, hondamendira garamatzate, ekonomikoki eta sozialki.



Bideo-elkarrizketa Curro Cuberosi (Sindicato Andaluz de Trabajadores): SATen borroka Andaluzian



EH Bilduk bat egiten du I26ko greba deialdiarekin eta murrizketen aurka bihar Bilboko kaleak betetzeko deia egin du

Neurri horiek bata bestearen atzetik salatu ditugu, eta bide beretik jarraituko dugu erasoek darraiten bitartean. Onartutako neurri guztien helburua baita finantza merkatuen eta sistema kapitalistaren erreskatea gauzatzea. Horiek dira beraiek krisia deitzen duten horren sorburua, herritarrok argi dugulako horrek beste izen bat daukala: estafa. Madrilgo gobernuak, Alemaniako instituzioek eta batez ere bankak agindutakoaren aurrean makurtuta, eta Gasteizko gobernuaren erantzun epela tarteko, salbuespen egoera batean kokatu gaitu. Egoera horrek, baina, badu ondorio baikor bat: herritarrak ez dira eskuak gurutzatuta geratuko tamaina honetako zapalketaren aurrean



Euskal herritarrek saltokiak jai egunetan irekitzeko beharrik zein gogorik ez dutela erantzun dio Alternatibak gobernu zentralari

Ildo beretik, eta Bilbo izanik turismoaren aitzakiapean neurri neoliberal hauek pairatuko dituen estatuko 14 hirietako bat, nabarmendu egin du “gero eta gehiago direla auzoetan egoerari aurre egin ezinik, krisiari batetik baina baita berdintzerik ez duten konkurrentziari, negozio txikiek porrot egiten dute eta gure auzoak basamortuetan eraldatzen ari dira”. Hala, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak salatu du Alderdi Popularraren egitasmoak sektorearen erabateko liberalizazioa dakarrela, “denda kate handien eta saltoki erraldoien neurrira egin dutelako, inondik inora herritarrengan pentsatuz eta, are gutxiago, merkataritza txikiaren mesederako”. Horrexegatik, euskal erakunde guztiei dei egin die, “eskura eta eskumenetan dituzten aukera guztiak balia ditzaten neurri hauek saiheste aldera”.



Arma ez da hiltzailea

Berebizikoa da arabarrek jakin dezatela enpresari-hiltzaileak katua sakatzen duen arren, ondorioak bestelakoak izango litzatekeela bere eskuetan arma jarri duen horren laguntzarik gabe. Alderdi Popularra egoera honen erantzule zuzena da, baita datozen hilabeteotan zorigaitzez etorriko direnenak ere. Oraintxe bertan Araban 20 Kaleratze Espediente baino gehiago daude mahai gainean, 25.000 langabe baino gehiago, gure bizilagunak, gure kideak, eta ez dirudi politika hauen jarraipena errazteak, Raxoiren azken erreformak suntsipen handiko armekin gauzatutako eraso neoliberal bortitz honen zehar kalteak murriztuko dituenik.



Alternatibak, Ezker Abertzaleak, EAk eta Aralarrek Maiatzaren 1eko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute

Hainbat sindikatuk Maiatzaren 1aren karietara antolatzen dituzten mobiliazioetan parte hartzeko deia egin dute Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak. Gure herriak bizi duen krisi egoera larria bizi duela eta Espainiako Gobernuak egoera hori murrizketa, sozial, zibil eta demokratikoak egiteko erabiltzen duela jakitun izanda egiten dute deialdi hori ezkerreko indar subiranistek.



Maiatzaren leheneko borroka guztiak

1886ko Maiatzaren lehenean, 200.000 langilek greba hasi zuten 8 orduko lanaldia eskatzeko. Handik urtebetera, zortzi anarkista zigortu zituzten frogarik gabeko epaiketa batean. Haietako batek, Spies-ek, urkatua izan baino lehen, honakoa oihukatu zuen: “itzaliko duzuen ahotsa, nik orain adierazi ahal ditudan hitzak baino boteretsuagoa izango da etorkizunean”.



Alternatibak flashmob bat egin du M29ko grebara deitzeko

Alternatibako hogei militante inguruk agerraldi oso berezia egin zuten igandean Bilboko kaleetan, herritarren artean hilaren 29ko Greba Orokorrerako deialdia zabaltzeko flashmob ekintza batekin. Igandero Areatzan antolatzen den lore azokan erosketetan edo paseatzen ari zirenen artean nahastuta, erabat geldirik gelditu ziren guztiak minutu batez inguruan zeudenen jakin-mina piztuz. Halako baten, ekintzaile batek mugiarazi zituen eta, banan-banan, Alternatibak grebari begira prestatutako kanpainako leloak ageri zituzten kartelak ateratzen hasi ziren; besteak beste: “Ez zaitez geldirik egon, gure biziak edo haien kapitalaren artean hautatu behar, bizitzaren alde, kapitalismoa lurpera dezagun”. Zabaltzen hasi den bideoa Alternatibaren Youtube zerbitzuko katean, AlternaTB, ikus daiteke dagoeneko, honako esteken bidez:



M29: Erantzuteko ordua

Oskar Matute (Alternatiba), Rebeka Ubera (Aralar), Pello Urizar (EA) eta Joseba Permach (Ezker Abertzalea)

Dagoeneko aski ezaguna da Mariano Raxoiren Gobernuak ezarritako Lan Erreformak dakarren eraso bortitza, izan ere, gero eta gehiago dira bere ondorioak pairatzen dituzten langileak. Espainiako Gobernuak ondo baino hobeto ordezkatzen ditu Alderdi Popularra bezalako alderdi ultraeskuindar baten atzetik dauden interesak. Finantza sistema pribatuen eta enpresaburu handien esanetara daudela leporatu diete behin baino gehiagotan, baina ez da guztiz zuzena, finantzariak eta enpresariak dira, zuzenean, Moncloara heldu direnak, bitartekaririk ez dute behar espekulazioa eta iruzurra darabiltenak, langileen lanaren lepotik aberasten direnak. Lehman Brothers enpresako buruzagi ohiak, armen industriako saltzaileak eta emakumeen eskubideak ukatzeko zaletasuna duten ministro taldeari erreparatzea aski da espero dezakegunaz jabetzeko. Horien aurrean, alabaina, nortzuk diren eta zertara datozen ondo dakigula esan behar diegu, erantzun behar diegu, kalean, martxoaren 29an.



Gure bizia edo haien kapitala, aukeratu behar

Amaia Agirresarobe eta Ana Etxarte – Alternatibako bozeramaileak

Euskal Herriko gizon eta emakume ugari martxoaren 29an kalera aterako gara ozen eta garbi adierazi nahi dugulako: aski dela! Espainiako Erresumako muturreko eskuinak ezarritako lan erreformak dakarren eskubide murrizketa larriarekin.



Sindikatu edukia