Nazio Auzia

Alternatibak zazpi gazteren kontrako kondena salatu eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera gaitzetsi du

Sotok, halaber, kondenatuei alderdiaren elkartasuna adierazi nahi izan die, herri honek bere “etorkizuna bakean eta pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzen eraiki” behar duenean, “Madrilek gazteen militantzia politikoa zigortzeari eusten dio”. Honi erantzuteko, “epai bidegabeen aurrean kalera atera eta desobedientzia baketsuaren bidetik kondenatuak babesteko” deia egin dio euskal gizarteari.



Oskar Matute "Euskal gizarteari dagokio bakearen bidea zehaztea eta bidea egitea"

Garai politiko berriarekin, bakearekin eta konponbidearekin konpromisoa daukagun guztioi irekia den proposamena da gurea. Gurea ez da soilik alderdi politikoei begira egindako proposamena, herritarrei zuzendutakoa da. Gurea ez da proposamen itxia, ekarpena egin nahi duten guztiei irekia da. 



Euskal bidearen baitan 10.000 urrats emango ditugu datorren martxoaren 7an BEC-en

Ekarpenei, proposamenei, adostasunei eta desadostasunei ere guzti irekita dagoen Euskal Bide honek, subiranotasunerantz aurrera egin ez ezik, Euskal Herri justuagoa eraiki nahi du; mafia ekonomiko eta politikorik gabekoa, Kutxabanken kasu larria iraganaren parte bihurtuko duena. Euskal Herri sozialagoa behar dugu, hemen bizi garen guztiok duintasunez bizitzeko aukera izan dezagun.



Asier Vegaren partehartzea Alkartasuna Fundazioak antolatutako ‘Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak’ saioan

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren partehartzea pasa den abenduaren 26an, Alkartasuna Fundazioak antolatutako herrien burujabetzaren inguruko eztabaidan.



Matute: "Otegi kartzelan egoteak Madrilgo gobernuaren estrategia errepresibo eta zigortzaile bati baino ez dio erantzuten"

Gaur, urriak 13, bost urte bete dira Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodríguez, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto atxilotu eta kartzelan daudenetik. Alternatibatik, euskal gizartearen gehiengo zabalak bezala, uste dugu ez dagoela inongo logika politiko zein etikorik Bateraguneko lagunak kartzelan jarraitzeko.



Alternatibak salatu du beste 20 euskal politikari bahitzea gehiegikeria onartezina dela

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak 35/02 auziaren epaia baloratu du, hogei lagun kartzelaratzea ekarriko duena, "bakearen eta normalizazio politikoaren kontrako enegarren erasoa da, gatazkaren mamuari betirako eutsi nahi diotenen eskutik". Zentzu honetan, Vegak Madrilgo gobernuari galdetu dio "zein helburu jarraitzen duen estatuak kartzelatutako politikarien zerrenda handituz".



BBKren eta Kutxabanken etorkizuna eta kontrol publiko-soziala bermatzeko proposamena egin du EHBilduk

 

EH Bilduk kezka handiz bizi du une honetan euskal Kutxen eta Kutxabanken inguruan gertatzen ari dena. Gauzak ez badira aldatzen, ekainaren 30ean BBK-ko batzarrak betirako amaituko dira. Esaten digute alarma soziala pizten ari garela, baina ezin zaio leporatu sutearen erdian dagoenari SUA dagoela oihukatzea.



Memoria lapurtu nahi digute

Memoria ezin da inoiz delitu bihurtu, eta horregatik, bidegabekeria berri honen aurrean ez gara mutu geldituko. Inor isilik egon behar badu, isiltasunezko krimen hitzarmenak sinatu zituzten horiek beharko lirateke izan.



EHBilduk Euskal Errepublika askearen aldeko hautua egina dauka, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei

Frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, erabat pitzatuta. Krisi horren adierazle da erregimenaren oinarri diren PP eta PSOEren zilegitasun krisia (pasa den igandeko hauteskunde emaitzak horren lekuko). Espainiar eredu honek ez dauka agenda demokratikorik ez Espainiako estatuaren menpeko herriontzako ez herritarrentzako. Abdikazioarekin eredu ukatzaile zaharkitu horri nola edo hala eusteko ahalegina egin nahi du Erregimenak.



Alternatibak dio Otegi kartzelan mantentzeak agerian uzten duela estatuko justizia gabezia eta bakea oztopatzen tematuta daudela

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakia deitoratu du, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso mantentzea dakarrena, ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren eta “bidegabe atxilotu zituzten arren, ez baita logika politiko zein etikorik egungo egoera iraunarazteko” Bateragune delakoan auziperatuentzat.



Sindikatu edukia