Nazio Auzia

Alternatiba Aberri Egunaren atarian

Hurrengo apirilaren 20an Aberri Eguna ospatuko du Euskal Herriko ezker subiranistak, Euskal Herria burujabea aldarrikatzeko eguna baita. Aurten, inoiz baino gehiago, Eskoziako eta Kataluniako herritarren begietan islatutako gogo eta ilusioarekin ospatuko dugu, haiekin partekatzen dugulako erabakitzeko eskubidea eta askatasuna. Eskozia eta Kataluniako herriek bide hori egiten hasi dira, eta gurean ere, gizarte zibila gidari, abian jarri gara.



Sakabanaketarekin amaitzea eta salbuespen politikei amaiera jartzea, beharrezkoa eta oinarrizkoa da

Aieteko Nazioarteko Adierazpenak eta borroka armatuari amaiera jartzeko ETAk hartutako erabakiak normalizazio politikoa lortzeko eta gatazka zein sortutako ondorioak gainditzeko prozesuari bidea zabaldu zioten. Ordutik hona, esparru ezberdinetatik bultzatu diren ekimen zein konpromisoei esker, eszenatoki berria egonkortu egin da, Euskal herrian bakea, normalizazioa eta demokrazia errealitatea bihurtzeko aukerak ahalbideratuz.



Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da

Bere herritik mila kilometrotara hil da Arkaitz Bellon, Puerto I-eko espetxean, zigorraren 2/3 beteta izan arren. Beraz, kalean egon behar zen. Mila kilometro hauen atzean dagoen errealitateari erreparatzen badiogu, giza eskubideen urraketa eta mendekuan oinarritutako espetxe politika gizagabe eta krudela da gaur egun protagonista nagusia, eta Arkaitzen heriotzaren erantzule zuzena.



Ayem Oskoz Alternatibako kidea bakegintzari buruzko 11TB-ren eztabaida saioan

Azken bi urte hauetan, Euskal Herriko egoera politikoa nabarmen aldatu da. Denbora honetan eman diren urratsak eta egungo agertoki politikoa aztertzeko asmoz gazte erakunde ezberdinetako kideak izan ditugu, Atik Zra saioan. Zinez interesgarria suertatu da beraien ikuspegia mahai inguruan jasotzea. Solaskideak: Haritz Perez (Gazte Abertzaleak), Koldo Bilbao (Euzko Gaztedi - EGI), Irati Sienra (Ernai) eta Ayem Oskoz (Alternatiba).



Pankarta, epaile eta ministroak

Urtero, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak milaka lagun biltzen ditu kalean. Hala zen ETAk bere ekintza armatua bertan behera utzi baino lehen -bitxia orduan ez zirela manifestazio hauek legez kanpo uzten- eta gerora ere arrakastatsuak izan dira. Frankismoaren ondorengoen gezurretatik haratago, manifestazio hauek sinestarazi nahi izan dutena baino helburu sinpleagoa dute: presoen senide eta lagunak zigortu eta hitzen dituen dispertsioaren amaiera, gaixo larriak edo sendaezinak kartzelatik ateratzea, eta kondenak luzatzeko erabiltzen diren oinarri legalik gabeko neurrien amaiera eskatzea.  



Asier Vega: "Atxilotuen delitu bakarra elkartasuna da"

Onartezina da ere Beltran de Herediaren ertzainak jokatu duen papera, Guardia Zibilaren bizkartzain aritu ez ezik, gure senatari bat, Amalur Mendizabal,  jipoitzera heldu delako. Argitu dezatela eraso horren ardura.



Estatuaren indarkeriaren aurrean, Herriraren elkartasun itsasoa

Euskal Herrian, antzinatik jarduera errepresiboen laborategi izan den honetan, egun Estatu espainiarraren estrategia bikoitzaren eraginpean bizi gara gaur. Batetik, nolabaiteko erosotasun egoera irudikatu nahi dute, indarkeriaren desagerpenaren ondorio, soilik ETArena aipatzen dutela. Bestetik, estatuaren eta bere politika antidemokratikoen aurrean antolatutako erresistentzia eta mobilizazio egitura guztien aurkako errepresio etengabea erabiltzen jarraitzen dute.



Ta zer ez da berdin

Ez dira betiko garai onenak. Azken finean gizaki hutsak gara. Bai, aitortzen dut: izenburua eta testuaren hasiera abesti desberdinen letrarekin osatuta daude, biak ere Hertzainak taldearenak. Hitzegin dezagun bada Hertzainetaz, Herriaren zaindariak izan beharko liratekeen horietaz. Hitzegin dezagun Herriraren aurkako operazio politiko-militarraz.Izan ere, astelehen eta astearteko irudiek 80. hamarkadako garairik latzenetarikoetara itzularazi gaituzte bapatean, back to the future pelikularen euskal remake makabro bat ikusten ariko bagina bezala.



Alternatibak bihar Bilboko kaleak zipriztinduko dituen elkartasun itsasoaren tanta izatera deitu du

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak bihar Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin du euskal presoen eskubideak aldarrikatu eta Herriraren kontra aste honetan eginiko operazio polizial “bortitza” salatzeko. Elkarretaratzea 17:30etan abiatuko da La Casillatik “Tantaz tanta euskal presoen eskubideen alde” lemapean.



Alternatibak Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediaren dimisioa exijitu du

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak salatu egin du Ertzaintzak atzo azaldutako jarrera Herriaren kontrako operazioaren harira egin ziren elkarretaratzeetan, izan ere, "inolako beharrik ez zutenean indarkeriaz aritu ziren espainiar Estatuaren botere gehiegikeriaren aurrean haserrea eta inpotentzia adierazten ari ziren herritarren kontra". Hala, Vegak bereziki larritzat jo du "Amaiur Mendizabal senatariari bortizki oldartu izana, egoera baretu besterik egin nahi ez zuenean eraso baitzioten, bere akreditazioa eskuan zuen arren".



Sindikatu edukia