Nazio Auzia

Tantaz tanta euskal presoen eskubideen alde, tantaz tanta konponbidearen alde

Prentsaurreko honetan agertzen garen alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialok iritzi publikoari helarazi nahi diogu Herrira herri-mugimenduaren aurka egindako operazioari buruzko iritzi bateratua, batetik, eta gertakari hori dela-eta elkarrekin emango dugun erantzunaren berri, bestetik.



Herrirarekin izango ez dugun bilera

Minutu gutxi barru agendan genuen lotua Herrirako ordezkari batekin biltzea gure egoitzan. Atzoko sarraskiaren berri izan ez bagenu, periodikorik irakurri gabe, Josean atea jotzear dagoela pentsatuko genuke. Preso eta senideen eskubideen egoeraren berri eta, seguruenik, urtarrileko elkarretaratzeaz hitz egin behar zigun. Noski, jakin badakigu bilerara agertzerik ez duela izango, abisatzeko tarterik izan ez badu ere. Hala ere, lasai egon dadila; bera zein Herrira-ko gainerako kideak, zuen mezua, esan beharrekoa, elkartasuna eta giza eskubideen errespetuarena, ederki ikusi baitugu atzotik Euskal Herri osoko kaleetan. Ez dira hitz soilak, demostratu egingo diegu larunbatean, Bilboko kalean berriz ere leporaino betetzeko ez baitugu urtarrilera arte itxaron beharko. Guarko agendako hutsunea ere Arriaga plazan beteko dugu, zuekin beraz, urrunetik izan arren.



Alternatibak elkartasunaren alde lan egitea beste deliturik egin ez duten pertsonen kontrako operazio bortitza kalean salatzera deitu du

Alternatibaren Bizkaiko koordinatzaile Asier Vegak  herritarrei dei egin die Euskal Herriko kaleak betetzera atera daitezela, Euskal Herri osoko herri eta hirietan antolatutako elkarretaratzeetan parte hartzeko, gaur zein bihar, Herriraren aurkako operazioa salatu eta atxilotutako lagunei elkartasuna adierazteko.



Euskal Bidea: dialogar · decidir · construir

Euskal Herria Bilduk "euskal etxea" eraki nahi duten herritar eta eragile guztiei "Euskal Bidea"ri ekiteko gonbitea egin du.



Alternatibak Bake Foroarekiko konpromisotzat jo du agiria eta gainerako eragileei gomendioak bere egiteko galdegin die

Alternatibako bozeramaile nazionalak, Amaia Agirresarobek, positibotzat jo du ETAk Gara egunkarira bidalitako agiriaren edukia, zeinetan iragan martxoan Iruñean eta Bilbon antolatutako Foro Sozialaren gomendioak “ekarpen eraikigarriak” direla onartzen du; “bere irakurketa zein ekarpen propioak egiteko asmoa iragarri arren, ETAk gomendioekiko konpromisoa adierazten du agirian, nazioarteko gatazketan esperientzia izan duten hainbat adituren parte-hartzea eta herritar ugariren zilegitasuna izandako foroaren gomendioak izanik”.



Alternatibak dio Ondarroa herri duintasunaren eredugarri bilakatu dela gaur mundu osoarentzat

Alternatibaren Bilboko bozeramaile Asier Vegak Askegune berrian, Ondarroako Zumardian, erakutsitako herri duintasun eredua txalotu du, zeinetan ehunka lagunek “delitu ezagun bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat” babesten eguneko 24 orduak eman dituzten. Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibatik nabarmendu dute Donostiako Boulevarden gertatu bezala, “Ondarroa erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”.



Alternatibak ke gortinak eraikitzea leporatu dio PPri, atxiloketekin giza eskubideak urratzen dituzten politikak ezkutatu nahi dituelako

Alternatibako bozeramaile Jonathan Martinezek gogor salatu du Sortuko Bizkaiko kide Iker Rodrigoren atxiloketa, gaur goizean Guardia Zibilaren eskutik eman dena, “agerikoa da atxiloketak helburu oso zehatzak dituela, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren kanpainaren baitan ematen baitira, atzo errepikatu baitzuen Sortu zein Bildu legez kanpo uzteko asmoa duela”.



Alternatibak azpimarratu du ETAk indarkeriaren amaierarekiko konpromisoa berretsi duela eta konponbidearen alde gizartea aktibatzera deitu du

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek gogor kritikatu ditu gaur hainbat eragilek ETAk atzo zabaldutako adierazpenaren aurrean eman duten erantzuna. Erakundeak Espainiako gobernuen jarrera salatu du bere idazkian, gatazkaren ondorioen inguruko negoziazioaren gainean, “Aieteko konferentziak gatazkarekin zerikusia duten eragile guztiei eskatzen zienaren arabera, hain zuzen, bertan parte hartu zuen alderdiren batek damutu egin dela dirudien arren”.



Estatuaren borondate faltaren aurrean, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da bakegintzan aurrera egiteko

Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdietako ordezkariek prentsa agerraldia egin dute gaur goizean, Donostian, Estrasburgon Parot doktrinaren harira hartuko den ebazpenaren bezperan, euskal presoen egoera aztertu eta Espainia zein Frantziako gobernuen jarrera salatzeko.



Alternatibak “faxismotik hurbila” iritzi dio Parot doktrinaren aurkako protestak debekatzeari eta “bakea oztopatzen” duela salatu du

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren erabakia deitoratu du, gaur goizean ezagutzera eman denez Herrira kolektiboak hilaren 16an eta 20an Tafallan eta Iruñean deitutako elkarretaratzeak debekatu egin baitituzte, giza eskubideei errespetua aldarrikatu eta Estrasburgoko auzitegiak iaz erabakitakoa betetzea exijitzeko helburua zuten arren; honek Espainiako Erresuman aplikatzen duten 197/2006 doktrinaren aurka egin zuen: “Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera pertsona guztien eskubide guztiak kalean aldarrikatzea debekatzea faxismotik hurbil dago eta Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa ezartzea oztopatu besterik ez du egiten”.



Sindikatu edukia