Nazio Auzia

La candidata a lehendakari de eh Bildu, Laura Mintegi, eh Bilduren lehendakarigaia

Euskal Herria Bildu ha realizado hoy la presentación de su candidata a lehendakari. La principal candidata de la coalición de izquierdas y soberanistas será Laura Mintegi. A partir de ahora tendremos tiempo de soluciones como lema, porque es el momento de proponer soluciones claras a los problemas a los que se enfrenta este pueblo y sus gentes.



Alternatibak Sorturen legeztatzea ospatu du eta Madrilgo Gobernuari eskatu dio gainerako prozesu politikoekin amaitzeko

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak zabalik dauden prozesu politiko guztien amaiera eskatu du, Espainiako Erresumako Gobernuari horretarako dei zuzena egin diola “egiteke dauden edo bidegabekeriaz ebatsi diren epaiketen amaiera eskatzen diegu”. Ildo horretatik, D3M eta Askatasunako auzipetuen absoluzioa edota gaur jakinarazitako erabakia, “norabide egokian doazen urratsak dira, baina ezin dugu ahaztu zabalik dirautela bestelako prozesu erabat politikoak, Bateragune deritzona kasu, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez eta Miren Zabaleta preso mantentzen dituenak”.



Alternatibak dio absoluzioa baino ezin zitekeela espero politika egiteagatik auzipetuak izan diren pertsonentzat

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak deitoratu duenez, “merkatuen eta boteretsuen beharren arabera moldatzen den demokrazia bizi dugu”, baina Espainiako Gobernu desberdinetatik marraztu duten joko zelai injustu horretan ere, “guztiz muturrekoa, totalitarioa eta antidemokratikoa” iritzi dio hauteskundeetarako zerrenda bat osatzen ari zirenen lagunentzat kartzela zigorrak eskatzeari. Horrexegatik, Alternatibatik epaia ospatu dute, “ahaztu gabe hamahiru auzipetuek beren absoluzioa lortu arte bizi behar izan duten bide ankerra”.



Alternatibak dio EPPKren adierazpena herritarrek ospatu baina gobernuek ukatzen duten garai politiko berria berrestera datorrela

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek EPPKren larunbateko adierazpena izan du gaur hizpide, “Euskal Herriak garai politiko berria bizi duela berrestera datorrela” ziurtatuta. Euskal presoen kolektiboak esandakoak “borroka armatuaren amaiera baieztatzen” duela uste du alderdi ezkertiarrak, “euskal gizarteak aspaldi ezagutzen eta ospatzen duena baina Madrilgo, Gasteizko zein Iruñeko gobernuek behin eta berriz ukatzen dutena”. Matutek “bideragarria” deritzo bake justua eta iraunkorra lortzeari, “herri gisa aurretik ditugun eztabaida eta erronkei aurre egiteko ezinbesteko pausuak ematea guztion lana den arren”.



D3M eta Askatasunako auzipetuak aske geratzea exigitu dute Alternatibak eta koalizio kideek

Epaiketa hau ilegalizazio politiken luzapena da, argi eta garbi. Euskal herritarren gehiengo zabal batek behin betiko gainditu nahi duen legez kanporatzeen politikaren eszenifikazio berri bat. Aro politiko berrian guztiz ulertezina gertatzen da euskal jendartearentzako eta nazioarteko komunitatearentzako Espainiako estatuak era honetako salbuespenezko epaiketekin jarraitzea.



Alternatibak dio Gorenaren epaiak Espainiak duen “izaera demokratiko eskasa agerian” utzi duela

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, era berean, salatu egin du “indarkeria guztien amaiera lortu asmo zuen estrategia martxan jarri izan duten bost lagun kartzelan mantentzearen bidegabekeria”. Azaldu duenez, auzipetuek egiten zutena “haien kabuz egiten zuten eta ez, inondik inora, ETAren aginduetara”.



Alternatibak oso positibotzat jo du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bildutako informazioa

Oskar Matutek, “oso positibotzat” jo ditu Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bildutako informazioak egunotan Euskal Herriko eragile sozial eta politiko desberdinekin, Alternatibarekin besteak beste, NEBek asteon eginiko bileretan parte hartu ostean. Alderdi ezkertiarrarentzat “agerian gelditu da ETAk urrian iragarritako erabakiarekiko konpromisoa eta errespetua, euskal gizartearen gehiengoak eskatzen zuenari kasu egin eta jarduera armatua behin betiko lagatzeko emandako hitzari eutsi diolako”.



Estrategia nazionalerako engaiamendua izenpetu dute Alternatibak, EAk, ABk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak

Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba eta AB ezkerreko alderdi abertzaleek estrategia nazionalerako konpromisoa aurkeztu eta sinatu dute eguerdian Irunen, Ficoba er



Aralarrek, ABk, Ezker Abertzaleak, EAk eta Alternatibak indarrak biltzeko apustu estrategikoa aurkeztuko dute hilaren 28an

Martxoaren 14ean, bost alderdiek publikoki adierazi genuen, elkar-lana estrategiko bati begirako engaiamendu bat lantzen ari ginela.



Aresi dimititzeko exijitu diote berriz Alternatibak, EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak

Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Alternatibak eta Ezker Abertzaleak agerraldia egiten dugu gaur, Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ondoren hil zen Iñigo Cabacas gaztearen harira Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak atzo Gasteizko Legebiltzarrean egindako agerraldiaren balorazioa egiteko.



Sindikatu edukia