Etxebizitza

Alternatibak terrorismo finantzarioaren heriotza berria salatu du eta kaleak hartzera deitu du etxegabetzeen amaiera exijitzeko

Alternatiba Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak salatu du "terrorismo finantzariak eragindako heriotza berria", Bilboko gizon batek bere buruaz beste egitea erabaki duenean etxegabetu behar zutenean alokairuari aurre egiterik ezin zuelako: "Zeren zain gaude desjabetze guztiak geldiarazteko? Zer gertatu behar da larrialdietarako laguntza sozialek bere funtzioa bete dezatela eta pertsona batek ikusten duen irtenbide bakarra heriotza izateari uzteko?"



EHBilduk etxegabetzeen aurka bihar egingo diren elkarretaratzeekin bat egitera deitu du

Euskal Herria Bilduk bere atxikimendua adierazi nahi die bihar, larunbata, Hegoaldeko lau hiriburuetan eragile sozial desberdinek deituta etxe desjabetzeen aurka egingo diren protesta ekintzei. Etxegabetzeen aferan bereziki lazgarria izan den aste baten amaieran egingo dira elkarretaratzeak, berriz ere ikusi izan dugulako zer nolako babesgabetasun egoera bizi duten egunero beren etxea galtzeko arriskuan dauden pertsonek, inolako gupidarik ez duten finantza sistemaren esku baina, era berean, gutxi batzuk aberasten jarraitzea ahalbidetzen duten gobernu konplizeen erruz, jendeari bere buruaz beste egitera eramaten dituzten bidegabekeriak legez babesten dituztelako.



Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako EHBildu-ren proposamena etxegabetzeen aurrean

Hona hemen EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan etxegabetzeei buruz aurkeztutako proposamenaren infografia.



Herri Irratiko Koldo Campok Oskar Matute elkarrizketatu du

Matutek azpimarratu du EHBildu osasunean, hezkuntzan, politika sozialetan eta lan eskubideetan murrizketarik egiteko prest ez dagoela, eta herritarrak kaltetzen dituen borroka guztiekin bat egingo dutela esan du, desjabetze prozesuak barne. EHBilduko parlamentarioak berriki Diputatuen Kongresuan aurkeztutako herri ekimen legegilea gogoratu du eta organoari boterearen aurrean mantso izatea eta herritarrekin bihozgabe izatea leporatu dio, eta argi ikusi zen Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kideak kongresutik bota eta kanpoan poliziak atxiki. 



Alternatibak salatu du bankuek eta menpeko gobernuek babestutako terrorismo finantzarioaren enegarren biktima

Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak gogor kritikatu du “terrorismo finantzarioaren biktima berria” dirudien heriotza, Bizkaiko desjabetzen kontrako plataformak adierazi duenez, desjabetze prozesuan murgilduta zegoen Basauriko bizilagun batek astelehen goizaldean bere buruaz beste egitea erabaki ondoren: “berriro ere, exekuzio hipotekadunak gupidarik gabeko entitateen eskuetan dauden tresna direla agerian geratu da, muturreko egoera batean daudenak erabateko hondamenera eramateko inolako zalantzarik ez dutenak”.



EAJk eta PPk uko egin diote “etxegabetzeen arazoaren aurrean soluzioak emateari”

EAJk eta PPk, UPyDrekin batera, EH Bilduren legez besteko proposamena bertan behera utzi eta bi alderdien arteko erdibideko proposamena onartu dute. Koalizioak hitzartuta zeukan PSErekin 10 puntutako proposamena. EH Bilduren ordezkariaren iritziz, "hitzetan geratzen den proposamena da, soluziorik ematen ez duena". Beitialarrangoitiak gogor kritikatu du arazoari aurre egiteko hiru alderdi horien "borondate falta".



EHBilduk konzentrazioak egin ditu Ezkerraldeko herrietan Kutxabanken pribatizazioa eta etxegabetzeak salatzeko

“Irtenbidea badago: Burujabetza eta eraldaketa soziala!” lelopean, gutxienez Kutxabanken %51 kapital finantziero pribatuaren esku geratuko dela azaldu dute EHBilduko ordezkariek. “Kutxek ez dute Kutxabanken etorkizuna erabakitzeko ahalmenik izango. PNV, PSE eta PPk pribatizazioaren aldeko apustua egin dute. PNVk eta PPk adostu duten Kutxen Legea pribatizazioaren norabidean doa.



Alternatibak Berangoko etxe desjabetzea geldiarazteko exijitu du eta hutsik dauden pisuak alokairu sozialean eskaintzeko neurriak eskatu ditu

Alternatibaren Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak, emakume baten eta bere bi alaben etxe kaleratzea eta hurrengo astelehenean izango den pisuaren enkantea geldiarazteko exijitu dio Kutxabanki. Hainbat kolektibo sozialek eman dute gaur etxegabetze honen berri. Vegak erakundeko presidente Mario Fernandezi zuzenean eskatu dio, pasa den azaroaren 10ean desjabetze gehiagorik ez egiteko konpromisoa hartu zuela gogorazita; Amaia Egaña “terrorismo finantzarioaren biktima mortala” izan ostean, alegia.



Neurri zehatzak udaletatik etxegabetzeei aurre egiteko

Lehenik eta behin, etxegabetze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzen du EH Bildu-k. Herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa exijitzen dugu. Era berean, herritarren etxebizitza eskubidea babesten du, gai honetan bankuek eta Espainiako gobernuak duten jarrera ozen salatuz.



Etxebizitza Institutu Publiko eratzeko proposamena

Etxe kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko negoziazioa hasi zuten estatu espainiarrean PPk eta PSOEk. Gogora dezagun, hipoteken legean aldaketak egitera ukatu eta etxebizitza bankuari emanda zorra kitatzeko proposamenak atzera bota dituztela behin eta berriz bi alderdi politiko horiek azken urteetan. Era berean, bankuen patronalak (AEB) gai honekiko bere mugak zehaztuz prentsa komunikatua kaleratu zuen.



Sindikatu edukia