Etxebizitza

Alternatibak ohartarazi die PPri eta PSOEri desjabetzen kontrako adabakiek ez dutela milaka pertsonen hondamenean duten ardura estaliko

PPk eta PSOEk adostu beharreko edukiari dagokionean, bilera bera baztertzailetzat jo du Matutek, “beste indar politikoak baztertzeaz aparte, azken erabakia errudun nagusien eskuetan laga eta eragile sozialak zein kaltetuen erakundeak ere kanpoan uzten dituelako”. Alternatibako bozeramaileak zalantzan jarri du alderdien borondatea, eta baita hartuko duten neurrien eraginkortasuna ere: “Zorrak etxea ematearen bidez kitatzeak eta luzamenduak etxe hustearen data atzeratzeko bakarrik balio dute, banketxeen iruzurra eta lukurreriari irtenbide berririk eman gabe”.



Oskar Matute: "EH Bilduk neurriak proposatzen ditu herritarrek etxea ez galtzeko"

Komunikabideen aurrean, Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburu azaldu dute Jaurlaritzara iristen denerakoEH Bilduk hartu duen konpromisoa: "etxe-kaleratze bat bera gehiago ere gerta ez dadin neurri zehatzak jarriko ditu. EH Bildurekin ez du inork etxebizitza galduko". Gogoratu dute egunero 14 pertsona geratzen direla etxe gabe. "Eta horietako batzuk Kutxabank bezalako erakunde batek uzten ditu kalean. Gero, solbentzia maila handia duela goraipatzen du, baina ulertezina den arren, herritarrak kalean uzten jarraitzen du", salatu dute. 



EH Bilduk proposatzen du hipoteka ordaindu ezin dutenei finantza erakundeek luzamendua ezartzea

Eta egoera larri honen aurrean, zer egiten dute Urkulluren PNVk, Lopezen PSEk eta Basagoitiren PPk? EZER EZ, beste alde batera begiratzen dute, arazo larri hau haiekin zerikusirik ez duelakoan, etxe desjabetzeen eta desjabetuen afera herritarren eta finantza erakundeen arteko konponbide pribatu soil batera mugatuko bailitzan. Ezta gutxiago ere, PNVk, PSEk eta PSEk ostrukarena egiten dute, ezkutatu egiten dira, beste alde batera begiratzen dute, ez dituztenean zuzenean babesten etxe desjabetzeak. Bankaren adiskide diren hiru alderdi hauek, haien alde jartzen dira, etxea lagatzera behartuta dauden milaka familia babesgabeei bizkarra emanda.



Sindikatu edukia