Kultura edota komunitate baten sinesmenaren parte dira mitoak. Eta nahiz inoiz gertatu ez diren fantasiazko istorioak izan, egiazkotzat jotzen dituzte kultura horretako kideek, Wikipediak dioenez. Baina mitoen jatorria joandako garaietako balentrietan kokatzen den arren, egungo errealitate faltsuekin lotzeko joera izan dute batzuek. Are, errealitatearekin zerikusirik ez duten gertaeretan oinarrituz eraiki dituzte mitoak, hedabideen laguntza ezinbestekoarekin, eta diru publiko andana inbertituz.
Bilduko Udal Taldeak salatu du Bilbon izandako azken eraso sexistak emakumeek 2011n Hiri Debekatuaren Mapa osatzean salatutako gune ilunetan jazo direla. Ana Etxarte zinegotziak premiazko neurriak hartzea eskatu dio Berdintasun arloko zinegotziari gaur izandako agerraldian.
Bistakoa da gizartea gero eta gehiago aldentzen ari dela erlijioengandik, eta bereziki eliza katolikotik, gehiengo sozialaren balore eta sinesmenak ordezkatzeko erakusten duen ezintasuna dela eta. Aitzitik, Bilboko Udala eta bestelako instituzioak, Estatu eta Elizaren arteko harreman estua mantentzen tematuta daude, akonfesionaltasuna gauzatzeko duten erantzukizunari aurre egin ordez.
Bizkaiko EHBilduko ordezkaritza batek bilera egin du gaur goizean Bizkaiko Stop Desahucios plataformako kideekin, etxegabetzeen arazoaren inguruan hitz egiteko. Eragile sozialaren aldetik Marte Uriarte izan da batzarrean, eta koaliziotik, besteak beste, Ander Busto, Asier Vega, Helena Gartzia eta Maribi Ugarteburu bertaratu dira. Azken honek esan duenez, “etxe desjabetzeak jendearteak gaur egun pairatzen dituen arazo larrienetakoa da”.
Udal gobernu taldearen kudeaketa eredu ustez bikainak dauzkan pitzadurak gero eta nabarmenagoak dira, EH Bilduren Bilboko udal taldeak aurreko astean jakinarazitako informazioek argiro erakusten dutenez. Kontuak ustez eguneratuak eta defizitik ez zuen Udalak, gutxien-gutxienez, 79 milioi euroko zorra duela salatu du Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak. “Hautsi da, beraz, EAJren inguruan eraikitako kudeaketa bikainaren eta zero zorraren inguruko mitoa”, esan du.
Diktadura frankistaren garaian zigortutako udal funtzionario eta langileen birgaitze ofiziala egiteko eskatuko dugu. Honetaz gain, errepresaliatutako udal langileak omentzeko ekitaldi ofizial bat egiteko aukera eta beharra proposatuko dugu.
Jakin bagenekien Jose Luis Bilbao eta PNV, saldu nahi digutenaren kontra, oso kudeatzaile txarrak direla. Bizkaitarrekiko behintzat, izan ere, haien adiskide bankari eta enpresaburu handika poz-pozik dituzte haien mesederako eginiko zerga politikarekin. Supersur errepidea dugu adibiderik onena, inork behar eta erabiltzen ez duen makro azpiegitura defizitarioa. Urtero gero eta zulo handiagoa eragiten dio Bizkaiko ekonomiari, baina hasieratik ere, Bilbaok berak aitortu zuen bizkaitarron hainbat belaunaldirako hipoteka zela obra hura..
Adierazpen bateratua (Alternatiba Bilbo, Antikapitalistak, Aralar, Equo, Gorripieda, Ezker Anitza eta EPK) Errepublikaren aldarrikapenaren alde, eta egunotan ospatzen diren ekitaldi errepublikar ezberdinen babesean, esparru ideologiko ezberdinetako alderdiek, baina parte-hartze demokratikoaren aldeko eta justizia sozialaren aldeko helburu komunekoak izanda, honako hau elkarrekin defendatu nahi dugu: