Bizkaia

Kooperanteak aska ditzaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzeko dei egin die Alternatibak Gasteizko eta Madrilgo gobernuei

Tindufeko kanpalekuetan larunbatean Enric Gonyalons eta beste bi kooperante bahitu zituztela gaitzetsi du gaur Alternatibak.



Amatxoak gurditxoekin

“Amatxoak gurditxoekin”. Hala deritzo Bilbao Kirolak emakumeei eginiko eskaintza berriari.



Kukutza: Auzo baten okupazioaren 3 eguneko kronika

En los últimos dias se sobrevienen ataques y difamaciones a Kukutza.



Alternatibak Kukutzaren kontrako eraso militarra gaitzestera deitu du

Alternatibak “oso larria” deritzo Bilboko Errekalde auzoan gertatzen ari denari, Kukutza “indarrez eta bortizkeriz” baliatuta husteko ahaleginaren harira.



Otxandio 1936-2011: Andikonako bonbardaketaren 75. urteurrena

Uztailak 22 (75. urteurreneko data zehatza)

19:00: Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura “Euskal Herriaren bakerako eskubidearen inguruko Andikonako adierazpena” onartzeko.

19:30: “Gerra zibila Otxandion” liburuaren aurkezpena Bolaleku aretoan.

22:30: Oroitzapen ekitaldia Andikona plazan, herriko artista eta talde kulturalen partehartzeaz. Bertan, herritarrek egindako laburmetrai-dokumentala ere aurkeztuko da.

Uztailak 24:

13:00: Ekitaldi instituzionala Andikona plazan. Plazaren inaugurazioa “Heriotza zerutik etorri jakun” eskulturarekin batera. Nestor Basterretxearen eta ordezkari politiko eta instituzional desberdinen partehartzea aurreikusten da, baita memoria historikoaren berreskurapenean zelan edo halan lanean diharduten elkarte desberdinena ere.

70. hamarkadaren amaieran gizarte zibiletik sortu zen ekitaldi honek, bost urteko zikloa itxita, merezi duen izaera instituzionala izango du aurtendik aurrera. Edozein ekitaldi instituzionalek eskatzen duen eran, aukera politiko zein erlijio fedeen gainetik neutrala behar du izan, bateratzailea. Hori dela eta, komunitate kristauari aldez aurretik jakinarazita, aurten ez da abadearen partehartzerik izango Andikonako ekitaldian.



Azkunari erantzuteko Kukutzaren alde manifestatzeko deia egin du Alternatibak

Udal administrazioak eraikina erosteko aukeraren inguruan jarritako aitzakiari dagokionez, zinegotziak interes orokorreko balizko inbertsioak gogorarazi ditu, besteak beste, Alondegia eraikitzeak izan zuen 30 milioi euroko gainkostua hasierako aurrekontuarekiko  edota World Series Bilbao Urban Circuit lasterketaren porrota, “alkateari ez zitzaion hain larria iruditu sei milioi euroko galera Bilbo Scalextrix batean eraldatzea otu zitzaionean”.



Azkunari erantzuteko Kukutzaren alde manifestatzeko deia egin du Alternatibak

Udal administrazioak eraikina erosteko aukeraren inguruan jarritako aitzakiari dagokionez, zinegotziak interes orokorreko balizko inbertsioak gogorarazi ditu, besteak beste, Alondegia eraikitzeak izan zuen 30 milioi euroko gainkostua hasierako aurrekontuarekiko  edota World Series Bilbao Urban Circuit lasterketaren porrota, “alkateari ez zitzaion hain larria iruditu sei milioi euroko galera Bilbo Scalextrix batean eraldatzea otu zitzaionean”.



Kukutza: benetako eraikuntzaren adibidea

Cavisa enpresak lurrak erosi eta birkalifikatzea lortu, besterik ez du egin 17 urtean. Bere altxorra Errekalde erdi-erdian gorde, edozelan eduki, negozioa egiteko unearen zain. Ze babes merezi du horrek?



Bizkaiko Batzar Nagusiak: Gaizki hasitako bidea

Bildu Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaitik kanpo utzi du EAJren Bizkai Buru Batzarraren erabakiak. EAJk Mahaiaren hiru eserleku bete ditu astelehen honetan, PPk eta PSEk gainontzeko biak lortzeko akordioa egin duten bitartean. Gipuzkoan, aldiz, Bilduk gehiengoa izan arren – EAJk Bizkaian beste batzarkide ditu- Batzar Nagusietan ordezkaritza lortu duten bost alderdiak Mahaian egotea sustatu dute.



Bilboko udalak beregain hartu behar du etxez etxeko laguntza zerbitzua

Etxez etxeko laguntza zerbitzua beregain hartzea eskatu diote Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Bilboko Udalari



Sindikatu edukia