Bizkaia

Tas-Tas eta Hala Bedi irrati libreei buruzko bideo-erreportajea egin du Alternatibak

Alternatibaren Bilboko Asanbladako militanteek Irrati Libre eta Komunitarioen inguruko bideo-erreportajea egin dute, Bilboko Tas-Tas Irratiko eta Gasteizko Hala Bedi Irratiko ordezkariak elkarrizketatuz, beren eragin eremuetan gehien errotuetako hedabide alternatiboetako bi, alegia; hamarkadak baitaramatzate ahotsik ez dutenen ahotsa izaten, tokiko errealitateari begira FM bidez emitituta zein beren uhinak mundu osora zabalduta Interneteko emisioen bitartez.



http://www.toolguy.com/

Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak salatu zituen atzo Herri Irratiko "Es posible" irratsaioan, pasa den urtarrilak 25ean Eusko Jaurlaritzak Sestaoko hiru bizilagunen kontra bultzatutako bost administrazio zigor eta bi epaiketa prozesuak, herriko kolektibo batek langabezia hazkundearen ondorioz eskualdean dagoen egoera larria eta pobrezia salatzeko Lanbideko bulegoaren aurrean eta barruan egindako  protestaren ostean. 



critical essays on pride and prejudice

PNVk fiskalitateaz diharduenean eta mundu guztia kontent mantentzeko asmoz, gauza bat esan eta aldi berean, kontrakoa baieztatzeko gaitasun ikaragarria dauka. Hori dela eta, harrokeriaz amestu eta esan dezake egun batean Ondare Zergari dagokionean Bilduri ezkerretik aurrea hartu diola eta, handik gutxira, errenta altuenei PFEZa %45tik %46ra igotzeari uko egiten dio bildu beharreko diru kopurua urriegia izango dela argudiatuz. Antza, Bilbao jaunarentzat diru xehea da hiru milioi euroko bilketa.



Alternatibak salatu du gora egin dutela murrizketen aurkako protesta sozialetan parte hartzen dutenen kontrako mehatxu administratiboek

Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek gogor salatu ditu Eusko Jaurlaritzak Sestaoko hiru bizilagunen kontra bultzatutako bost administrazio zigor eta bi epaiketa prozesuak, pasa den ostiralean, urtarrilak 25, herriko kolektibo batek langabezia hazkundearen ondorioz eskualdean dagoen egoera larria eta pobrezia salatzeko egindako  protestaren ostean. Protesta hau Lanbideko bulegoan hainbat manifestarien eserialdi baketsu batekin bukatu zen.



EAJ eta PPk sinatutako akordioaren aurrean bere alternatibak plazaratzen ditu EH Bilduk

EH Bilduk uste duenez, Bizkaian behar sozialei erantzuna emateko, aurrekontu sozialak behar ditugu. Hemendik aurrera ezagutuko dugu zertan datzan akordioak, baina ez dugu zalantzarik egiten EAJk eta PPk bizkaitarrei esango dietenaz: herrialdearen egoera ekonomikoa txarra dela, neurri gogorrak hartu beharko direla eta politika sozialak bermatzen ahaleginduko direla. Alternatibarik gabeko egoera irudikatuko dute. Baina alternatiba egon badago.



Alternatibak salatu du Barakaldoko alkateak “ezer ere ez” egiten ez duela udalerriko emakumeen aurka ematen diren erasoen aurrean

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak gogorarazi du hirigintzatik segurtasun eza beharrezkoa diren  konponbide guztiak ez ezik, ezinbestekoa dela indarkeria matxistaren jatorriaren aurka egin, izan ere, eraso sexualak ez dira “ez zoriagatik ezta kasuistikagatik ematen, emakumeen aurkako indarkeria darabilten gizonezkoak existitzen direlako baizik, patriarkatuaren adierazpenik bortitzena baina inondik inora bakarra”. Hori dela eta, Vegak gizartean eman beharreko “errotiko aldaketaz” hitz egin du, “emakumeak babestu beharreko biktimak gehiago ez izateko”.



Zorrotzaurreko sheriffa

Bilboko Zorrotzaurre auzoa erabat ahaztua izan dute erakunde publikoek azken 30 urteetan, bertako hiri paisaiaren apaltzearen lekuko izan eta bere burua hiribilduaren eraldatze industrialaren zabortegi bihurtzen ikusi duen bitartean. Azkenean, auzoak Udalaren eta eskutik lotuta daraman hirigintzarako elkarte ilunen begi instituzionalaren arreta bereganatu dituenean, 2000 urte inguruan, izaera faraonikoa duen berriztatze proiektu batekin etorri dira, Jose Luis Bilbaok eta PNVk ohiko duten joera megalomanoarekin bat datorrena.



EAJ eta PPren arteko akordioak Bizkaiak oraindik eskubikoagoak eta eskubide sozialen kontrakoagoa izango den aurrekontua ekarriko du

EAJ-PP balizko akordio hori, EAJk Araban aurrekontu luzatuari egonkortasuna emateko, Bizkaiko PPren babesaren truke, ez da zerotik sortzen edo ateratzen. Azken batean, EAJk proposatu duen aurrekontua eskuinekoa da eta, beraz, eskuineko beste alderdi batek arazorik gabe defenda dezake. Are gehiago, EAJ eta PP egun negoziatzen ari omen diren aurrekontuak ultraeskuinekoak izango direla esan genezake, PP Madriletik inposatzen ari den politikak ederki asko ezagutzen ditugulako.



EH Bilduk dio zentzugabekeria dela Bizkaiak, EAEk bezala, oraindik aurrekonturik ez izatea

Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Legebiltzarra dira beren aurrekontuak tramitatu ere egin ez dituzten administrazio bakarrak. EAJk du gehiengoa bi administrazioetan, berari dagokio aurrekontuen onarpenerako akordioak bilatzea, baina ez du horretarako urrats eraginkorrik eman. Egoera honek agerian uzten du zenbaterainokoa den alderdi horren kudeaketa gaitasuna eta ezberdinen artean akordioak lotzeko daukan gaitasuna ere zalantzan jartzen du.



Sindikatu edukia