Alternatibaren Bilboko bozeramaile Asier Vegak Askegune berrian, Ondarroako Zumardian, erakutsitako herri duintasun eredua txalotu du, zeinetan ehunka lagunek “delitu ezagun bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat” babesten eguneko 24 orduak eman dituzten. Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibatik nabarmendu dute Donostiako Boulevarden gertatu bezala, “Ondarroa erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”.
EHBildu koalizioa osatzen dugun indar politikook, Donostiako 8 gazteen kartzelaratzea irmoki salatu nahi dugu. Bada garaia gure herrian jazarpen politikoa amaitu dadin. Ezin onar dezakegu, gaur egun, gure hirian, beraien ideia politikoengatik 8 gazte 6 urtez espetxera bidaltzea. Atxiloketa eta epaiketa politiko guztiak behin betiko eten behar direla, ozen aldarrikatzen dugu. Kartzelak husteko garaiak dira honakoak, ez hauek betetzen jarraitzekoak.
Alderdi ezkertiarreko bozeramailearen hitzetan, euskal gazteriak “elkartasun aktiboa eta ez-biolentziarekiko konpromisoa agertu dute erresistentzia zibilaren bitartez, eta auzi honetan bakoitzaren kokapena agerian utzita”. Hala, “deitoragarria” iritzi dio Iñigo Urkulluren Gobernuak erakutsitako jarrerari, “berriz ere jarri baitu Ertzaintza bakea zein normalizazio politikoa oztopatzeko asmoa besterik ez duen Espainiako Erresumako Gobernuaren borondatearen zerbitzura”.
EH Bilduk Aresen, Beltran de Herediaren eta operatibo buruaren agerraldiak eskatu ditu, sailburuak gezurretan aritu direla argi geratu delako. Kargatzeko agindu zuen ertzaina berehala kargutik kentzeko exijitu du koalizioak.
Gaur jakin izan dugu Felipe Gonzalezen Gobernuak 25 milioi pezeta bideratu zituela Santi Brouard Euskal Herriko diputatua erailtzeko, 1984ko azaroaren 20an. Gonzalez ez da inoiz epaitua izan eta, gaur egun, urtero 126.500 euro irabazten ditu Gas Natural enpresako kontseilari gisa, escracheak direla eta moraltasun irakaspenak ematen dituen bitartean.
Alternatibatik gogorarazi dute duela hilabete, martxoaren 9an, mobilizazio jendetsu batek Gipuzkoako hiriburuko kaleak zeharkatu zituela kondenatutako gazteak babestu eta jazarriak dauden beste guztien egoera salatzeko. Orduan, Alternatibak “babesgabetasunean dauden pertsonekiko zubiak eraikitzera eta laguntzera” deitu zuen. Gaurkoan, Sotok militantzia politikoagatik ere zigortua izan zen gazte baten hitzak azpimarratu nahi izan ditu; “zerbait gaizki egiten ari gara gazteak kartzelaratzen uzten jarraitzen badugu” zioena.
Urreak, alderdi ezkertiarreko gazteen taldeko kide eta Gasteizko ganberako legebiltzarkide gazteena, bizi dugun egoera ulertezina salatu du: “Euskal herriarentzat bakea eta normaltasun politikoa lortzear gauden garai itxaropentsu hauetan, onartezina da oraindik ere gazte jazarriak, atxilotuak, epaituak, kondenatuak eta iheslariak egotea politikan aritze hutsagatik”. Horrez gain, Espainia eta Frantziako gobernuei leporatu die “behin eta berriro pertsonen oinarrizko eskubideak, eskubide zibil zein politikoak neurri zapaltzaileekin urratzea”.
“Berradiskidetze zubiak eraikiz” proiektutik urte bete igarota, sentsibilitate ezberdinetako gazteek osatutako talde batek Belfastera egin zuen bidaia Lokarrirekin joan zen azaroaren 28tik abenduaren 2ra. Zehazki, Lokarrik proiektuaren aurkezpenean azaldu zuen bezala, Euskadiko Gazteria Sozialistak, Gazte Abertzaleak, Ezker abertzalea, EGI eta Alternatibako kideek hartu zuten parte esperientzian, Lokarriko bi pertsonekin batera.