Gazteok

Alternatiba Aske Gunean izango da auzipetutako 28 gazteekin elkartasunean eta epaiketa politikoen amaiera eskatzeko

Madrilgo Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesuan auzipetutako 28 gazteetatik 5 lagunek gaur goizean mugimendu sozial eta politikoei eginiko deialdiari erantzunez Azpeitian, Loiolako basilikaren aurrean antolatutako Aske Gunean arratsaldeko 19:30etan izango den elkarretaratzean parte hartuko du Alternatibak. Epaiketa politikoen amaiera eta gazteen militantzia politikoa kriminalizazioa bukatzeko eskatuko dugu.



Alternatibak salatu du Lakuaren enplegu politikak euskal gazteak prekarietatera eta deserrira kondenatzen dituela

Lanbide enplegu zerbitzuak iragarritako planaren harira egin du salaketa, izan ere, 3 milioi euro erabiliko ditu erakunde honek 34 urte bitarteko gazteek atzerrian egingo dituzten praktikak beste herrialde batzuetan ezarrita dauden euskal enpresetan. Hala, “plan honek aurkeztutako berrikuntza bakarra prekarietatea gure mugetatik haratago ere finantzatzean datza, dagoeneko pairatzen dugun deserriratze prozesuan sakonduz”.



EH Bilduk bat egiten du gazte auzipetuen aldeko 'Asteburu laranjarekin' eta igandean Gernikako ekitaldian izango da

Gizarteak ozen adierazi du, behin eta berriro, gatazka gainditu eta pertsona guztien eskubide guztiak bermatuko dituen Euskal Herria eraiki nahi duela; eta bide horretan, hamar egun barru hasiko denaren moduko epaiketa politiko guztiak lekuz kanpo daude.



Alternatibak 40 gazte independentistak libre utzi izana ospatu du eta eginiko mina zeinek konponduko dien galdetu

Alderdi ezkertiarretik nabarmendu dutenez, “tratu iraingarriak eta torturak jasan ostean epaiketa prozesua ezer gertatu ez balitz bezala ixtearen erabakia guztiz deitoragarria da. Beren ustezko zuzenbide estatua existitzen dela sinetsarazi nahi digute”. Aldi berean, “egin zaien mina, jasandako tratu txarrak eta espetxealdia, zeinek ordainduko dien” galdetu dute, “haien delitu bakarra militantzia sozialean eta politikoan aritzea izan denean”.



Jaurlaritzak “gazteriarentzat enplegu duina sortu ordez beka prekarioak sustatzen dituela” kritikatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Planaren baitan dagoen Lehen Aukera programak “euskal gazteriarentzat enplegu aukera duinak sortu beharrean, baldintza prekarioak dituzten bekak ezartzen dituela” salatu dute gaur elkarte, sindikatu eta gizarte mugimendu ezberdinetako gazteek Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan. Bertan izan da Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartua.



Urrea: "Emakume eta gazteak dira PNV, PP eta PSEren ereduak sortutako krisia gehien pairatzen dutenak"

Euskal Herria Bilduk ordezkariak bildu dira gaur goizean bilboko Unamuno plazan Urkullu lehendakariaren gobernuaren lehendabiziko 500 egunetako jarduna baloratzeko. Susperraldia irgartzen dute, bidetik milaka et amilaka lagun bazterrean utzi badiuzte ere, lehentasun gisa hartzen ez dituztelako. Diana Urrea, Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea, Pello Urizarrekin batera, koalizioaren irakurketa egin dute.



EHBilduren ekimenez Legebiltzarrak ateak irekiko dizkio gazteriaren parte hartze zuzenari

 

Euskal gazteriak Legebiltzarreko jardun politikoan zuzenean parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, ponentzia zehatza sortuko da Legebiltzarrean, gazteriaren arazo eta soluzioei buruz eztabaida egiteko. EH Bilduk eraman du proposamena ganberara. Diana Urrea legebiltzarkidearen iritziz, gazteek politikagintzan parte hartzeko beharrizana bistakoa den arren, errealitate bihurtzea iraultzailea ere litzateke. Ponentzia urtea bukatu baino lehen sortu da ganberako foro berri hori.



Inkisizio espainiarraren metodoak

Indarkeria beti dator uniformez jantzita. Ordu txikitan eta bokatxaz bidea zabaltzen, polizia nazionalak Luis Goñi Nabarreria plazatik atera du, Madrilgo epaitegi politiko bati entregatu eta sei urtez espetxe batean lurperatzeko. Bere delitua gaztea eta euskal herritarra izatea da, eta menpekotasuna txalotzen duen bitartean asaldura armekin zapaltzen duen erregimen ustel bati aurre egiteko konpromiso politikoa erakusteko ausardia izatea.



Alternatibak dio Ondarroa herri duintasunaren eredugarri bilakatu dela gaur mundu osoarentzat

Alternatibaren Bilboko bozeramaile Asier Vegak Askegune berrian, Ondarroako Zumardian, erakutsitako herri duintasun eredua txalotu du, zeinetan ehunka lagunek “delitu ezagun bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat” babesten eguneko 24 orduak eman dituzten. Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibatik nabarmendu dute Donostiako Boulevarden gertatu bezala, “Ondarroa erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”.



Donostiako gazteen kontrako espetxe zigorra dela eta azken asteotan Donostian gertaturikoaren inguruko adierazpenak

EHBildu koalizioa osatzen dugun indar politikook, Donostiako 8 gazteen kartzelaratzea irmoki salatu nahi dugu. Bada garaia gure herrian jazarpen politikoa amaitu dadin. Ezin onar dezakegu, gaur egun, gure hirian, beraien ideia politikoengatik 8 gazte 6 urtez espetxera bidaltzea. Atxiloketa eta epaiketa politiko guztiak behin betiko eten behar direla, ozen aldarrikatzen dugu. Kartzelak husteko garaiak dira honakoak, ez hauek betetzen jarraitzekoak.



Sindikatu edukia