Gizartea

"AHTa aberatsentzako trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruz ordaindutakoa"

EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek eta Marian Beitialarrangoitiak prentsa agerraldia egin dute Oregi sailburuari eta Urkulluren gobernuari berriz ere eskatzeko EAErentzat xahutze ikaragarria den abiadura handiko trena egiten jarraitzeko asmoa eten dezatela, are gehiago, krisialdian murgilduta gaudenean. Salatu dutenez, euskal Ya aberatsei begira eginiko trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruarekin ordaindutakoa. Era berea, nabarmendu dute inora ez doan trena dela, ez baitago bermatuta hasieran aurreikusitako loturak izango dituenik.



Azkunari Kukutzaren auzitik erretiratzeko eta interes pribatuen alde lan egiteari uzteko eskatu dio Alternatibak

Alternatiba Bilboko bozeramaile Jorge Segovianok, Bilboko alkate Iñaki Azkunari eskatu dio Kukutza gaztetxearen hustearen inguruko istiluak prozesatzen dituen auzia uzteko, orubearen jabe Cabisa enpresak, 2011an eraikinaren hustearen ondorioz egon ziren hiru inputatuen eta 23 atxilotuen kontrako auzian salaketa pertsonal bat egitera uko egin dionean.



Agur, San Mames

Bilbo existitu aurretik, bazegoen itsasadarreko bi bazterrak lotzen zituen zubi bat. San Antongo zubi zaharra hiribilduko paisaiaren parte izan zen bostehun urte luzez, 1870ean Udalak uholdeen kontra borroka egiteaz aspertuta, berri batekin ordezkatu zuen arte. Bilboko, Athleticeko eta Txileko Constitución hiriko armarriek ageri duten zubia, orain dela mende bat baino gehiago desegin zuten. Ondarearen suntsiketa tatuatuta daramagu armarrian.



PNVk bizkarra ematen dio euskal gizartearekin akordioa zabala lortzeari

Ate joka dugun PNV eta PSEren arteko akordioak, azkenean gauzatuko bada, ez du inor harrituko. PNVk hasieratik adierazi du behin eta berriro non kokatzen zituen bere lehentasunak, eta denbora irabazteko PPrekin jokatu ondoren bere benetako helburua argitu da.



Hautsi da Bilboko kudeaketa onaren mitoa

Kultura edota komunitate baten sinesmenaren parte dira mitoak. Eta nahiz inoiz gertatu ez diren fantasiazko istorioak izan, egiazkotzat jotzen dituzte kultura horretako kideek, Wikipediak dioenez. Baina mitoen jatorria joandako garaietako balentrietan kokatzen den arren, egungo errealitate faltsuekin lotzeko joera izan dute batzuek. Are, errealitatearekin zerikusirik ez duten gertaeretan oinarrituz eraiki dituzte mitoak, hedabideen laguntza ezinbestekoarekin, eta diru publiko andana inbertituz.



Lan ikusezina borrokan

Badira ezertarako balio ez duten lanak. Badaude duin egin ordez, pertsonak okertzen dituzten lanak. Badaude beharrezkoak ez diren lan mota asko, gehiegi, ez dutelako ekarpenik egiten, jasangarriak ez direlako edo soilik egingarriak direlako beste pertsona batzuen esplotazioari esker. Bestalde, badaude ezinbestekoak diren lanak, baina aztarnarik uzten ez dutenak. Lan ikusezinak dira, ikusten ez ditugunak, nahiz eta gure bizitzen beharrizanak asetzeko oinarrizkoak diren eta gure aurrean egiten diren.



Bilbo, hiri santua

Bistakoa da gizartea gero eta gehiago aldentzen ari dela erlijioengandik, eta bereziki eliza katolikotik, gehiengo sozialaren balore eta sinesmenak ordezkatzeko erakusten duen ezintasuna dela eta. Aitzitik, Bilboko Udala eta bestelako instituzioak, Estatu eta Elizaren arteko harreman estua mantentzen tematuta daude, akonfesionaltasuna gauzatzeko duten erantzukizunari aurre egin ordez.



Onartezina da Bizkaiak saskibaloi talde bati 5,2 milioi euro ematea

Jakin bagenekien Jose Luis Bilbao eta PNV, saldu nahi digutenaren kontra, oso kudeatzaile txarrak direla. Bizkaitarrekiko behintzat, izan ere, haien adiskide bankari eta enpresaburu handika poz-pozik dituzte haien mesederako eginiko zerga politikarekin. Supersur errepidea dugu adibiderik onena, inork behar eta erabiltzen ez duen makro azpiegitura defizitarioa. Urtero gero eta zulo handiagoa eragiten dio Bizkaiko ekonomiari, baina hasieratik ere, Bilbaok berak aitortu zuen bizkaitarron hainbat belaunaldirako hipoteka zela obra hura..



Adegiren jarrera eta zaharren egoitzen auzian EAJk patronalari emandako babesa salatu ditu EHBilduk

Administrazioarekin plazak hitzartuta dituzten Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta Eguneko Zentroetako 4.800 langileen lan-baldintzak hobetzeko 8,2 milioi eurotako diru-partida eskaintzeko konpromisoa hartu zuen Diputazioak, joan den otsailaren 8an.



Alternatibak Adegiri leporatu dio zahar-etxeetako langileen eta Gipuzkoako Aldundiaren diruarekin “harrapakeria egin” nahi izatea

Oskar Matutek gogor kritikatu du Adegi patronalak Gipuzkoako Aldundiko Politika Sozialeko Sailaren kontra aurkeztutako salaketa, atzo prentsaren bitartez honen inguruko xehetasun gehiago ezagutu eta gero. “Emakumeen eta langileriaren kontrako eraso berri eta basati baten aurrean gaude. Gipuzkoako patronalak etekin handiagoa atera nahi dio eta ez zaio inporta bidetik bereziki desegonkorra eta femenizatua dagoen sektore hau birrintzea, krisi ekonomikoa, krisi soziala eta zaintzaren krisia areagotuta. Lan erreformak, zaintza zerbitzuetan eta emakumeen bizitzan ekarriko lukeen edesegonkortasuna eta baliabide eskasia onartezina da”.



Sindikatu edukia