Gizartea

Aurten ere jolas ez sexista eta ez belikoen aldeko kanpaina sustatuko dugu

Haurren hazkuntza eta hezkuntzan, bitarteko naturala da jolasa. Jolasen bidez sozializatzen dira, ikasten dute taldean aritzen eta norbanako izaera osatzen joaten zaie. Jolasteko ordea, jostailuak erabiltzen dira, eta hauek haurren nortasunaren garapenerako ezinbestekoak dira. Jostailuekin jolastuz, haurra norbere identitatea eraikitzen astearekin batera, besteekiko pertzepzioa, harremantze-modua eta jendarteratzea lantzen da.



Aitor Miguel: «Gasteizen badago dirua gauza askotarako baina ez, aldiz, pobreziari aurre egiteko»

Hiru ostegunetik behin Gasteizko Udalera begira jartzen gara ARABA HIZPIDE-n, hiriburuko aktualitatea errepasatzeko irratira hurbiltzen diren zinegotzi eta politikari ebzerdinekin. Jorge Tejedor (Equo) eta Aitor Miguel ( Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzia Gasteizen) egon dira gaurkoan gurean.



Aitor Miguel: “FCC ez dago betetzen Udalarekin duen akordioa”

FCC-ren irregulartasunetaz aparte, kasu pertsonal bat ere salatu du EHBilduk, langile baten egoera larria mahai gainean jarriz. Senide eta lagunak ari dira enpresan sartzen, egunez egun. Gainera, Gasteizko Udalak “non grata” izendatu du Carlos Urquijo, EHBilduren eskaeraz, baina gainontzeko beste hainbat alderdiren babesarekin. Gaiaz ere mintzatu gara Migelekin.



Aitor Miguel: "BRT, estrategikotzat dugun proiektua hobetzeko lanean segituko dugu"

Aitor Miguel Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotziak: “Azkenik, azken hilabeteotan Eusko Jaurlaritzareko teknikariekin eskatu genuen bilera burutu delako. Horretan BRTa finantzatzeko beste eredu ezberdinak aztertzeko aukera dagüela baieztatu da,  publiko-pribatuaz gain, hiriarentzat onuragarriena izateko. Estrategikotzat dugun proiektua hobetzeko lanean segituko dugu”.



Gure kide Alba Fatuarteren parte-hartzea Bilbo Hiriaren eztabaida politikoan - 16/11/16

Gure kide Alba Fatuartek parte hartu izan du gaur goizean Bilbo Hiria irratian eginiko eztabaida politikoan, espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea hizpide. Hona hemen entzungai.



Diario Vasco: zure hitzak salatzen zaitu

Diario Vascok gatazkaren garaia amaitu nahi du «derrota absoluto y sin misericordia» batekin, bainan ez da horrelakorik ematen, bainan horrelakoa nahi du. Eta horretarako erabakitzeko ahalmena ere kendu nahi dio ETAri: borroka armatuaren desagerpena ez da izan beraren kabuz hartutako erabakia, baizik eta «Estado de Derecho»-k lortu duen derrota. Duela bost urte lortu zuen garaipena, edo duela bost urte ETAk erabaki zuen uztea?



Zein da atzerritarren parte-hartze politikoa? elkarrizketa Diana Urreari Info7n

Atzerritik etorririko euskal herritarren partehartze politikoaz eta boto eskubideaz solasaldia Alternatibako kide eta EH Bilduko Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearekin. Gero eta nabariagoak dira atzerritik etorririko herritaren bozka  bilatzen duten hauteskunde kanpaina adierazpen eta estrategiak. Baina ezer gutxi dakigu atzerritik etorritako euskal herritarren boto eskubidearen inguruan.



I25eko hauteskundeen inguruko eztabaida Euskadi Irratian: Gizarte gaiak, Ander Rodriguezekin

Alternatiba eta EH Bilduko kide Ander Rodriguez, PSEko Eneko Andueza, PPko Laura Garro eta Elkarrekin Posemoseko Lander Martinez Euskadi Irratiko hauteskunde eztabaidan. Gizarte politikak hizpide.



Jon Albizu, "Donostian mugikortasuna hobetzeko proposamenak" hitzaldian

Alternatibako kide eta Gipuzkoako Euskal Herria Bilduren batzarkide, Jon Albizu, Donostiako mugikortasuna hobetzeko proposamenaren inguruan kanpainan egindako solasaldian. 

 



Kargu publikoek jasotako ikuskizun eta kontzertuetarako sarrerak herritarren artean zozketatzea eskatu dugu

Ia orain dela urtebete EH Bilduk salaketa bera egin zuen. Irailean koalizioak, erakundeenganako konfiantza hobetzeko asmoz, proposatu zuen horrelako gonbidapenak herritarren artean zozketatzea. Gobernua osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSEk, ezetza eman zioten proposamenari PPrekin batera.



Sindikatu edukia