Gizartea

Matute: "Gerratik zein pobreziatik ihesean daudenentzat zabalik dagoen Euskal Errepublika nahi dugu"

Matutek esan du Euskal Errepublika eraiki beharra dagoela, “usteldutako eredu” honekin amaitzeko. “Eredu hori Espainiako estatuaren gainean eraikita dago, Espainiako bandera daukan eskuturrekoa izan arren Panaman offshore kontuan dituztenak nagusi diren estatuaren gainean. Guztion diruarekin aberasten diren botere ekonomikoak alderdi politikoak kontrolatzen dituzten estatuan. Ustelkeria estaltzen duten hedabideak dauden estatuan, informatze hutsagatik eta Mozal Legean oinarrituta Argia bezalako aldizkariak zigortzen dituen estatuan, torturak edo murrizketa sozial eta laboralak ezkutatu nahi diren estatuan”.



Fatuarte:"Biktimak umiliatzen duena Alderdi Popularrak egiten duen erabilera alderdikoia da"

Zorionez "ez dute haien helburua lortu, eta ez dute lortuko. Bilbotarren gehiengoarentzat Jone Artola izan zen 2013ko txupinera. Duintasunez eta normaltasunez egindako lana”. Fatuartek gogoratu du “biktimak umiliatzen duena Alderdi Popularrak egiten duen erabilera alderdikoia dela”.



D-SS 2016: espektakulotik simulakrora

Orain arte ez dut hitz bat esan donostiarrei buruz. Esan dudan guztia da zein den espektakuluaren hariak mugitzen duten indar disimulatu horiek nahi duten donostiarrak joka dezaten: gure historia, gure hiria eta gure kulturarako eskubidea zapuzten duen espektakuluan txotxongiloak izatea. Baina izan al ez izan, hori da kontua. Gure esku dago zein papera jokatu.



Igor Meltxorrekin hitzaldia antolatu du Alternatibak Oreretan: "Bidegi eta bestelako batzokikeriak"

Joan den urtarrilaren Bilbon egin bezala, Alternatibak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretan Igor Meltxor analista politikoarekin hilaren18an, osteguna, PNVren kudeatzeko balizko gaitasuna zalantzan jartzeko. "Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia" eta "Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?" ikerketa liburuen egileak, hainbat datu jarriko ditu mahai gainean jeltzaleen benetako interesak azalerazteko, #PNVstyle deritzonaren frogak azken batean. 19:00etatik aurrera izango da hitzaldi irekia.



Fatuarte: "Gobernuak inmatrikulatutako jabetza hori onar ez dezala eta, aldi berean, Elizak bueltan ematea eskatzen dugu"

Gobernuak jabetza hori onar ez dezala eta, aldi berean, Elizak bueltan ematea eskatzen dugu”, adierazi du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak. Era horretara Elizak muzin egingo lizkio frankismoak, 1946ko Hipoteka Legearekin, emandako eskubideei. Urte asko geroago Jose Maria Aznarren gobernuak, 1998ko lege horren erreformarekin, eutsitako eskubideei, hain zuzen ere. Immatrikulazio horiek bertan behera utzi ondoren Bilboko Elizbarrutiak berriro ere ondare horiek bere izenean jartzeko aukera izango lukeela argitu du Fatuartek, “baina oraingoan modu publikoan, eskualdatze publikoko zergak ordainduz eta haien jabetza beste edozein herritar bezala frogatuz”.



Euskal indar politikoek eta eragile sozialek Euskal Herritarren Agenda osatzea proposatu dugu, gizarteak dituen erronkei erantzuteko

“Hau da, euskal herritarren interesekoak diren gaien inguruan, euskal herritarren interesak defendatzen eta aldarrikatzen dituzten indar politikoek eta eragileek elkarrekin jardutea proposatzen dugu”, adierazi dute Oskar Matute eta Oihane Zabaleta EH Bilduko bozeramaileek, gaur, Donostian, egindako agerraldian. “Elkarlan hori Madrilen egin beharko litzateke, herri honek ahots propio eta indartsua izan dezan”, gaineratu dute.



Matute: "Pentsio sistema propioa nahi duten indar politiko guztiei elkarlanean aritzeko deia egiten diegu"

Matutek gogoratu du EH Bilduk hainbat aldiz horma baten kontra jo duela Madrilen Gizarte Segurantzaren eskuduntzen transferentzia eskatu duenenean. “Madrilen aldarrikapen horren defentsa bateratua egiteko prest gaude baina, bitartean, hemengo instituzioetatik ere hobetu ditzakegu euskal pentsiodunen bizi baldintzak eta, horretarako, hemengo instituzioek pentsioak 1.080 euro arte osatzeko eta bizi baldintza duinak eduki ahal izateko proposamena aurkeztuko dugu Legebiltzarrean”.



Ander Rodriguez: «Desoreka sozialak errotik aldatuko lituzke oinarrizko errentak»

Eztabaida bereizi beharko litzatekeela iruditzen zait: alde batetik, bideragarritasun teknikoari buruzkoa debatea dago; eta bestetik, desiragarritasunaren ingurukoa. Zergatik bideragarria? Ekonomikoki horrela frogatu delako ezarri den tokietan. Eta zergatik desiragarria? Arrazoi ugarirengatik. Oinarrizko errenta, oro har, tresna eraginkorra da pobreziaren aurkako borrokan, baldintzapeko laguntzekin konparatuta pobreziari aurrea hartzeko gai baita.



Matute: "Borondate politikoa da, Donostian Bildu alkatetzan egon zen bitartean etxegabetze bat ere ez zelako egin”

Matutek gogora ekarri du, baita ere, Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean azaldu zuela etxegabetzeak eragozteko tresnak egon badaudela. “Hala ere, oraindik herritar asko kalean geratzen direla ikusirik, ondorioztatu beharko dugu Urkulluk aipatutako tresnak ez direla ez egiazkoak ez eraginkorrak edo Lakuan ez dagoela borondaterik tresna horiek aplikatzeko”.



Marimutil itsusi eta parte-hartze politikoaz

Izan ere, politikan aritzera ausartzen garen emakumeok desobeditu egiten dugu. Gizonezkoen sistema matxista honetan, inor harritzen ez delako ordezkaritza eta erabakitze guneetan gizonezkoak bakarrik ikusita; inoren harridura ez du eragiten alderdien zerrendetan gorbatak eta bizarrak bakarrik ikusteak, baina asaldagarria da emakumek batek egin beharko ez lukeena egitea: negoziatzea, protestatzea, edozein forotan hitz egitea, edozein gaiez iritzia ematea, bere ikuspegia defendatzea edota bere interesak besteen interesen paran jartzea.



Sindikatu edukia