Gizartea

Matute: "Pentsio sistema propioa nahi duten indar politiko guztiei elkarlanean aritzeko deia egiten diegu"

Matutek gogoratu du EH Bilduk hainbat aldiz horma baten kontra jo duela Madrilen Gizarte Segurantzaren eskuduntzen transferentzia eskatu duenenean. “Madrilen aldarrikapen horren defentsa bateratua egiteko prest gaude baina, bitartean, hemengo instituzioetatik ere hobetu ditzakegu euskal pentsiodunen bizi baldintzak eta, horretarako, hemengo instituzioek pentsioak 1.080 euro arte osatzeko eta bizi baldintza duinak eduki ahal izateko proposamena aurkeztuko dugu Legebiltzarrean”.



Ander Rodriguez: «Desoreka sozialak errotik aldatuko lituzke oinarrizko errentak»

Eztabaida bereizi beharko litzatekeela iruditzen zait: alde batetik, bideragarritasun teknikoari buruzkoa debatea dago; eta bestetik, desiragarritasunaren ingurukoa. Zergatik bideragarria? Ekonomikoki horrela frogatu delako ezarri den tokietan. Eta zergatik desiragarria? Arrazoi ugarirengatik. Oinarrizko errenta, oro har, tresna eraginkorra da pobreziaren aurkako borrokan, baldintzapeko laguntzekin konparatuta pobreziari aurrea hartzeko gai baita.



Matute: "Borondate politikoa da, Donostian Bildu alkatetzan egon zen bitartean etxegabetze bat ere ez zelako egin”

Matutek gogora ekarri du, baita ere, Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean azaldu zuela etxegabetzeak eragozteko tresnak egon badaudela. “Hala ere, oraindik herritar asko kalean geratzen direla ikusirik, ondorioztatu beharko dugu Urkulluk aipatutako tresnak ez direla ez egiazkoak ez eraginkorrak edo Lakuan ez dagoela borondaterik tresna horiek aplikatzeko”.



Marimutil itsusi eta parte-hartze politikoaz

Izan ere, politikan aritzera ausartzen garen emakumeok desobeditu egiten dugu. Gizonezkoen sistema matxista honetan, inor harritzen ez delako ordezkaritza eta erabakitze guneetan gizonezkoak bakarrik ikusita; inoren harridura ez du eragiten alderdien zerrendetan gorbatak eta bizarrak bakarrik ikusteak, baina asaldagarria da emakumek batek egin beharko ez lukeena egitea: negoziatzea, protestatzea, edozein forotan hitz egitea, edozein gaiez iritzia ematea, bere ikuspegia defendatzea edota bere interesak besteen interesen paran jartzea.



Igor Meltxorrekin hitzaldia antolatu du Alternatibak EAJren kudeaketaren inguruan; txiringitoak, zigorgabetasuna eta harrokeria

Urtarrilaren 21ean, osteguna, Alternatibaren Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea), Igor Meltxor analista politikoarekin hitz egiteko aukera izango dugu, PNVren kudeatzeko balizko gaitasuna zalantzan jarriko duen solasaldian. "Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia" eta "Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?" ikerketa liburuen egileak, hainbat datu jarriko ditu mahai gainean jeltzaleen benetako interesak azalerazteko, #PNVstyle deritzonaren frogak azken batean.



Fatuarte: "Herritarren arazoak konpontzeko dirurik ez, baina Espainiako Itzuliaren antolatzaile eta hotel handiei ordaintzeko badago"

Ulertezina da udal gobernuak hartu duen erabakia. Orain dela egun gutxi bilbotarrek aurrekonturako egindako proposamen guztiak atzera bota zituzten. Bilboko 16 auzokide eta kultur arloko elkarteek egindako 20 proposamenentzat ez dago dirurik. Herritarren eguneroko arazoak konpontzeko dirurik ez, beraz. Espainiako Itzuliaren antolatzaile eta hotel handiei ordaintzeko, berriz, ez dago inolako arazorik”, salatu du Fatuartek.



Alba Fatuarte: "Zezenketak dira animalien aurkako indarkeriaren adibiderik argienak"

Alba Fatuarte zinegotzi eta Alternatibako kidearen ustez, “zezen plazaren erabileraren inguruan eztabaida irekitzeko unea da, bilbotarrek erabaki dezaten zein erabilera ematen zaion. Batetik, argi geratu da zezenketek gero eta babes txikiagoa dutela bilbotarren artean, plaza askotan erdi hutsik ikusi dugu eta. Bestetik, EH Bildutik animalien kontrako indarkeria sustatzen duten ekitaldiak alde batera uztea eskatzen dugu, eta Bilbon zezenketak dira indarkeria horren adibiderik argienak.”



Jostailu ez sexistak oparitzea eskatzeko, kanpaina

Ez dago jolas onik edo txarrik, jolasaren erabilerak baitira onak edo txarrak, izatekotan. Era berean, ez dago neska edo mutikoentzat den jolasik, izatekotan, jolas jakinak neskei edo mutikoei eskaintzen baitizkiegu; eta kasu hauetan, generoei esleitutako rolak eta aurreiritziak indartzen ditugu.



Diana Urrea: “Pertsona guztiek eskubide berberak izango dituzten kolore askotako Euskal Herri bat eraikitzeko erabaki nahi dugu”

Halaber, arduradun politiko asko migrazioaren kontra egiten ari diren adierazpen ugariez mintzatu da Urrea. «Einsteinek zioen bezala, errazagoa da atomo bat apurtzea zurrumurru bat haustea baino eta, horren haritik, hainbeste zurrumurru zabaltzen ari diren honetan komeni da gogoraraztea immigrazioak kultur aberastasuna ekarri duela gure herrira eta, gainera, immigratzaileek hamarnaka milioi euro sartzen dituztela urtero Estatuaren diru kutxan (zalantzarik gabe, beraiek jasotzen duten baino askoz ere diru gehiago)», adierazi du.



Alba Fatuarte: "Iberdrolaren jokabidea ez da batere eredugarria"

Udalak 2011an Bilbotar Ospetsua titulua eman zion Iberdrolari. Aipamen hori bilbotarren izenaren, irudiaren eta interesen alde agerian jokatu duen pertsona eta erakundeei ematen zaie. “Eta herritarrek ordaindu beharreko argiaren prezioa manipulatzea ez da batere eredugarria”, salatu du Alba Fatuarte zinegotziak.



Sindikatu edukia