Gizartea

Alternatiben herria, bestelako eredu bat gara daitekeelako

Egunero marraztu eta inposatzen digute sistemaren eta kapitalaren mesederako errealitatea; kontsumoa, harremanak, kultura...  Joan den larunbata, baina, alternatiben eguna ospatu zen Bilbon. Milaka lagunek eta ehunka eragilek, oso bestelako eredua garatzea posible dela erakutsi zuten. Guztion esku dago egunerokotasun hori aldatzea.



Ahalduntzeko Legearen aurkezpena: gure eredu politiko, ekonomiko eta soziala erabakitzea ahalbidetuko duen tresna da

EH Bilduk herritarrak eta eragileak elkartu ditu Portugaleteko El Solar plazan, Legebiltzarrean erregistratuko duen

Urrea: "Euren sorlekutik joateko sentitzen duten beharrizanak harreman zuzena dauka Europar Batasunak Afrikarekin dauzkan politika ekonomiko eta militarrekin"

Izan ere, pertsona hauek euren sorlekutik joateko sentitzen duten beharrizanak harreman zuzena dauka Europar Batasunak Afrikarekin dauzkan politika ekonomiko, komertzial eta militarrekin. Politika horiek Afrikako herritarrak krisi humanitario amaigabe batera eraman ditu.



Eneko Goia alkatea eskolan

Nire pedagogia moldea eta nire pentsakera ez ziren nonbait Enekoren aitaren gustokoak. Urte bete pasa eta Eneko Ikasbidetik atera zuten. Geroztik ez du inoiz ikusi. Orain alkatea da. Zein bide hartuko duen? Borobilaren, sormenaren, askatasunaren bidea edota ezarrita dagoenarekiko morrontza etsituaren bidea?”.



"Alterkaria" Alternatibaren paperezko aldizkariaren 5. zenbakia kalean da

Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri.



EAJ, PSOE eta PP batu dira pribilejioei eusteko, Udalak jasotzen dituen sarrerak herritarren artean banatzeari uko egin diote

Dakizuenez, EH Bilduren lan lerroetako bat, udal ordezkari politikoen pribilejioekin amaitzea izan da urte hauetan guztietan. Ildo horretan, ezabatu beharreko pribilejio horietako bat, udal karguen artean kultur ekitaldietarako sarrera banaketarena izan da. Batetik, bai zezenketetarako zein operarako abonuak erosteko diru partidak ezabatzea proposatu dugu hasieratik; baina gaurko Udalbatzan proposatzen duguna pausu bat haratago doa.



Ez ezetz da! Indarkeriarik gabeko jai guneak eta bizitzak nahi ditugu

EH Bilduren agerraldia atzo Donostian, Alternatibako militanteen presentziarekin Gipuzkoako batzarkidea den Jon Albizu haien artean, koalizioaren konpromisua eraso sexi



Diana Urrea: "Erantzunkidetasuna eta haurren zaintza partekatua haurrak jaiotzen diren unetik jarri behar ditugu praktikan"

Eskuartean daukagun lege-aldaketa honetan, ordea, ez da honelako neurriez hitz egiten, gurasoen banantze-unean jartzen baita arreta. Eta arazoa da gurasoak banantzen diren unea ez dela abiapuntua. Erantzunkidetasuna eta haurren zaintza partekatua haurrak jaiotzen diren unetik jarri behar ditugu praktikan.



LGTBI kolektiboaren eskubideak arautzeko euskal lege baten beharra aztertzeko jardunaldi bat EH Bilduk aurkeztuta

Euskal Herria Bilduk Eugeni Rodriguezekin (Katalunian bazterkeriaren aurkako eta LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzeko legearen sustatzaileareki



Sindikatu edukia