Gizartea

Alba Fatuarte: "Auzoetako elkarteetara bideraturikoa baino lau aldiz diru gehiago xahutzen dute PNV-PP-PSEko zinegotziek pribilegioetan"

Gaur goizean Plaza Biribilean egindako ekimearen bidez, PNV-PP-PSEko zinegotzien pribilegioak salatu ditugu. Bilbotar guztion diruarekin ordaintzen dituzte opera eta zezenketetarako sarrerak, besteak beste. Pribilegio horiek salatu ditu Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zerrendakideak hedabideen aurrean.



Iritsi berriei tresnak eskaini edozeinen eskubide eta betebeharrak eskuratzeko

Bilbotarren ia heren bat Euskal Herritik kanpo dator. Datu honek erakusten digu hiri hau osatzen dugun pertsonen arteko aniztasuna aberatsa dela, oso. EH Bilduren ikuspegitik, Bilbo hiri abegitsua izan behar da. Ildo horretan, Kultura Aniztasunaren Bulegoa sortzea proposatzen dugu, pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko politikak garatzeko.



Etxean adinekoak zaintzen dituzten pertsonei laguntza indartzea proposatu du Gipuzkoak

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek azaldu duenez, esperientzia pilotu gisa, 10 hilabetez, Irun eta Arrasateko udaletan laguntza zerbitzu bat jarri da martxan eta mendekotasuna duten pertsonekin bizi eta inguruan zaintzeko laguntza ekonomikoa jasotzen duten 320 familiaren egoera aztertu da.



Urumeako kanpalekuaren hiru laurden desegin dira eta gizarteratze prozesua 2016an bukatzea espero da

Lorpen garrantzitsuen adibide gisa, Rodríguezek azpimarratu du haurren %100 eskolatuta egotea, nagusien %100 enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea, %97 erregularizatuta egotea eta %93k osasun estaldura osoa edukitzea. Beraz, diputatuaren hitzetan, “heziketa proiektuaren alor eta helburuetan lortutako emaitzek asentamenduetan bizi diren familiekin egiten ari garen prozesuaren balorazio positiboa egitera garamatza”.



Ander Rodríguez “Gipuzkoan zaintza lanetan dauden emakumeen lan baldintza eta soldata duinak bermatzea apustu estrategiakoa dugu"

Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguezek, Mendekotasunaren Arretarako zuzendari Txelo Pérezekin emandako prentsaurrekoan, bere kezka azaldu du adinekoen egoitzetako lan hitzarmen berria sinatzeko dauden elkarrizketen egoeraren aurrean. Adegi eta Lares patronalek eta langileen ordezkaritzak joan den azaroaren 7an hasiera eman zioten Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilerei, eta oraindik ez dute emaitzarik eman.



Asier Vega: "Ezin da gizartearen aurrean justifikatu PNV, PSE eta PPren fundazioek diru laguntzak automatikoki jasotzea"

Asier Vega Alternatibako kide eta koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, Sabino Arana, Ramon Rubial eta Popular Estudios Vascos fundazioek diru laguntza zuzenak jasotzea “pribilegioa” da, elkarte gehienek diru laguntza deialdietara aurkeztu behar dute eta. EH Bilduren ekimenaren aurka agertu dira EAJ, PSE eta PP.



Ander Rodriguez: "Gipuzkoan ez da murrizketarik Diputazioak bere poltsikotik jartzen duelako dirua besteen politika antisozialen ondorioak nabari ez daitezen"

Ander Rodríguez Alternatibatiko kide eta Gizarte Politikako diputatuak EH Bilduren lehentasun gisa nabarmendu ditu pobreziaren kontrako kanpaina, mendekotasun eta desgaitasuna duten pertsonei arreta eta gizarte zerbitzuetako langileen lan baldintzak hobetzea. Gainera, Lurraldeko gizarte zerbitzuetan "murrizketarik gabeko" politika mantentzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Rodríguezek, alegia, Gipuzkoako Foru Aldundian legealdi honetan egiten ari den bezala jarraitzekoa.



Matute: "PNVren lagun espekulatzaileek, Cabieces Kutxabanken bezala, berea nahi dute, eta bakarrik lortuko dute PNV-PP-PSEk irabaziz gero"

Badakite berriz ere galduko dutela Gipuzkoan, herritarrek bizkarra ematen dielako. Baina beren lagunek, botere finantzariek eta espekulatzaileek, Cabiecesek Kutabanken bezala, berea jaso beharra dute. Eta bakarrik lortuko dute PNV, PP eta PSE tripartitoak boterea lortuz gero Gipuzkoan. Horregatik diote Errauskailua eraikiko dutela, edota aberatsei aplikatzen zaien zerga kenduko dutela.



100.000 kafe hartuko ditugu herritarrekin, gure proposamenaren berri eman eta honen inguruan hausnartzeko

Gure proposamena errealista da, eta oinarrizko giza eskubide batean oinarritua dago: erabakitzeko eskubidean. Azken baten, gure proposamenaren helburua oinarrizko ariketa demokratiko bat praktikan jartzea da. Era horretara, gure proposamena ez da abertzaleei zuzendutako proposamena bakarrik; beren burua demokratatzat duten guztiei luzatzen diegu bidea elkarrekin adosteko eta egiteko eskaintza.



Sindikatu edukia