Gizartea

EAJri eskatzen diogu jardun publikotik ken ditzatela ikerketa judizial baten menpe dauden kideak

Gaur, astelehenean gure batzarkide taldeak aurreratutakoa berrestera gatoz. EAJk, behin eta berriro, esaten digu Ebrotik behera gertatzen diren ustelkeria kasu anitzak Bizkaian ematen direnekin alderaezinak direla. Tematu egiten da Bizkaian ustelkeria kasurik ez dagoela errepikatzen duenean. Hala eta guztiz ere, EAJk gobernatu dituen hainbat eta hainbat instituzioetan, herritarren interesen kalterako, interes pribatu zehatz batzuk onesten dituzten jarrerei mesede egiten zaiela ikusi dugu. Alonsotegiren kasuan, ardura penala dagoela argi dugu.



Kontratazio eta erosketa publiko arduratsua bultzatzeko foru araua aurkeztu du EHBildu Arabak

“Instituzioetatik berme batzuk ezarri nahi ditugu eta horrez gain, gizarte justuago bat eratzeko beharrezkoak diren irizpideak saritu nahi ditugu erosketa eta kontratazio publikoaren bidez”, laburbildu dute Luis Salgado Alternatibako kideak eta Gorka Ortiz de Guineak, EH Bilduko ordezkariak biak Arabako Biltzar Nagusietan.



Alternatibak hitzaldi sorta antolatu du, TTIP, AEBen eta Europaren arteko merkataritza librerako itunaren ondorio larrien inguruan

Bozeramailearen esanetan, “une honetan, AEBetako eta EBeko gobernuek sustatutako transnazionalen eta Europako arteko norgehiagoka baten lekuko gara. TTIP deritzon merkataritza eta inbertsiorako itun transatlantikoaren mehatxua dago mahai gainean, Europako herritarroi pobrezia, pribatizazioa, natur baliabideen galera, osasunerako arriskua eta demokraziaren okertzea ekarriko diguna”. Laburbilduz, “pertsonen eskubide eta duintasunaren kontrako eraso bortitza dela” gaineratu du.



Marotok beste behin ere hiri garraiorako ikasle txartelaren deskontuak hilabete atzeratu ditu

“Alkateari eta bere Gobernuari laguntza gehien behar duten kolektiboak zenbat bost axola zaizkiela ikusten dugu beste behin ere”, azaldu du zinegotzi eta TUVISAko kontseilaria den David Pinak. Bere gobernuaren utzikeria gorritzeko modukoa da. “Ekainean jada hobariak epean martxan jartzeaz ohartarazi genuen, aurreko ikasturtean gertatutakoa errepikatu ez zedin. 



Ana Etxarte "EAJk saltoki ertain eta txikiak desagerpenara kondenatzen ari ditu, langileen lan baldintzak geroz eta gehiago prekarizatuz"

EHBilduk gaur goizean baloratu du, atzo Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean agertu bezala, merkataritza ordutegiei dagokienez,  Bilbo eremu turismo handiko eremutzat jo izana. Ana Etxarte zinegotziak adierazpena gogor kritikatu du soilik merkatal kate handiei on egiten baitie, merkatu txikia “babesik gabe utzi eta desagerpenera kondenatuz, langileen baldintzak gero eta gehiago kaskartuz”.



Hurrengo ikasturterako plangintza eta programa osatzeko partehartze prozesua martxan

EHBilduren oinarri ideologiko nagusietako bat da politika egiteko bestelako eredu berri bat indarrean jartzea: herritarrengandik eta eragile sozialengandik hurbila, haien iritzia entzun eta aintzat hartzen duena, arreta haien benetako interesetan jartzen duena... Azken finean, herritarrak eta haien beharrak eta interesak dira gure eguneroko jardun politikoaren ardatza. Besteak beste, horretarako jaio ginen eta etorri ginen taula politikora. EHBilduk herritarrekin eta herritarrentzat egin nahi dugu politika. Politikan aritzeko beste modurik ez dugu ulertzen.



Melilla: fikzioa gainditzen duen errealitatea

Melillaz ari garenean, berehala hesia zeharkatzen saiatzen diren afrikar “uholdeen” irudia datorkigu gogora. Hesia baino, hesiak direla esan beharko genuke, guztira hiru baitira; eta aurki lau izango dira, Maroko eraikitzen ari den hesi berria gehituta. Afrikar hauetariko gehienak gizonezkoak dira. Emakumeak ordea, txalupetan edota muga-zeharbideetatik sartzen dira; bertatik egunero komunikabideentzat ikusezinak diren 20.000 eta 30.000 lagun artean igarotzen direla.



EHBilduk lortu du Arabako Aldundiak atzera egin eta klausula sozialak sartuz lan batzuetarako lehiaketa publiko berri bat egitea

Luis Salgado biltzarkide eta Alternatibako kideak erabakia txalotu du helburua lortu delako, hau da, langileen lan baldintza duinak bermatzea. Hori bai, herrilan hauek atzeratu egin direla azpimarratu du PP-ren gobernuak burugogorkeriaren ondorioz. Izan ere, Alderdi Popularrak ez zuen foru arau hau babestu baina aplikatu egin behar du.



Maroto, arrazista ezjakina edo asmo txarrekoa?

Zure adierazpen arduragabeekin ohituta gaude dagoeneko, are okerrago, ildo beretik doazen politikak ezartzera ohituak gaituzu, Frantzian Le Pen bezalako muturreko eskuindarrek babestutako politiken parekoak direla. Oker dabilena, are gehiago oker dabilena alkatea denean eta herritarrei kalte egiten dienean, okerra zuzendu eta publikoki barkamena eskatu behar du.



Gipuzkoak ‘Kabia’ sortu du, udal egoitzen kudeaketa bere gain hartuko duen erakunde autonomoa

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek iragarri du gaur erakunde autonomo honen sorrera arautuko duen Foru Arauaren erakusketa publikoaren tramitea hasi dela. Erakunde honen sorrera Batzar Nagusiek onartu beharko dute uda ondoren. Lehen urrats honen ondoren, Aldundiak, aurten, bost udalekin adinekoen udal egoitzen traspasoa egiteko akordioak sinatuko ditu, Gizarte Zerbitzuen 18/2008 Legean ezarritako konpetentzia banaketan ezarritakoaren arabera.



Sindikatu edukia