Eskubide zibil eta politikoak

Nolako helburu, halako estrategia eta buruzagitza

Kataluniako errepublikaren aldarrikapenaren bezperan idatzi nituen hitzak. Harez geroztik ur asko igaro da gure bi herrietako zubien azpitik. Alde batetik, independentismoak eutsi egin dio inposatutako hauteskundeen erronkari eta Generalitatea berreskuratu. Horrek berebiziko garrantzia du aurrera begira. Alabaina, aldi berean ahulezia galanta azaldu du estrategiaren aldetik eta trinkotasuna galdu du batasun politikoaren alorrean. Bestetik, Espainiako estatuaren aldetik gogorrenak etortzeko daudela nago, 78ko Erregimenaren aldeko indarrek azaldu duten adostasun kezkagarria ikusirik.



click to read more

Joan den astean ETB1 katean emititu zuten Ur Handitan saioa beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena abian da. Astebetean ondorengo hizkuntzetara itzuli du jendeak: gaztelaniara, frantsesera, katalanera, asturierara, galizierara eta ingelesera. Ia ordubeteko saioa izaki, laguntza beharko da egiteko.



https://www.efficiencynorth.net/

Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna izendatu zuen abenduaren 18a NBEk 2000. urtean, migrazioak gizateariaren garapenari egindako ekarpena azpimarratzeko. Alternatiba zein EH Bildutik bat egiten dugu egun honekin, pertsona guztiek migratzeko eskubidea dutela eta norberaren sorterrian modu duin eta askean bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.



essays papers college board

Alternatibatik, herritarrei dei egiten diegu, Euskal Herriko kaleak bete daitezela bihar Bilbon eta igandean Iruñean egingo diren manifestazioetan, atxiloketen eta 155. artikuluaren aurrean, eta Kataluniako herriaren alde. Tamalez, ezarritako neurriak (atxiloketa politikoak, alderdiak legez kanpo uztea, hauteskundeetan iruzurra baliatzea, zapalkuntza poliziala...) ez dira ezezagunak herritarren gehiengoarentzat eta, horregatik, are beharrezkoagoa da euskal herritarrek irmo erantzutea atzeraldi demokratikoan murgilduta dagoen estatu ustel bati.



Alternatibaren Koordinakunde Nazionala Mariano Rajoyk Kataluniako herriaren eta demokraziaren kontra emandako kolpearen aurrean

Iruditzen zaigu 78ko erregimenak eta hari eusten dion bipartidismoak pauso kualitatiboa eman duela bide zapaltzaile, antidemokratiko eta eskubide urratzaileetan Kataluniako autonomia bertan behera utzita, bere karguak kenduta eta bere burujabetza Madrilera eramanda. Funtsean, egungo parlamentuaren bosgarren indar politikoak gobernatuko du Katalunia.



Estarrona: «Aniztasuna defendatzen duela esan baina gero 155. artikulua aplikatzen duen alderdi batekin gobernatzen du PNVk»

Estarrona ha denunciado, en alusión a Unzalu, “que haya miembros en el Gobierno vasco que aboguen por la aplicación del artículo 155 y avalen la intervención de las autonomías” y ha reprochado al PNV “que tenga como socio de gobierno al PSE, que gobierne de la mano de un partido que dice defender la plurinacionalidad pero que aplica el artículo 155 a las primeras de cambio”.



Nazioarteko eragileon bisita erreferendumaren egunean

Argi dugu Catalunyan ez dagoela batzuek astintzen duten haustura soziala. Jardunaldia guztiz paketsua izan zen herritarren partetik, haustura bat egon bazen Espainako poliziak eragindako biolentziarena izan zen, zentzu horretan espainako gobernuaren eta bere indar armatu polizialen portaera salatu besterik ez zaigu geratzen, baina jakin dezatela urriaren 1ean Catalunyako herriak irabazi egin zuela, eta Espainako gobernu faxistak jakin dezala oraingoan ez dutela ez konbentzituko ezta irabaziko ere, nahiz eta indar basatia soberan eduki.



Alternatibak U-1aren aurkako zapalkuntzaren aurrean desobeditzera deitu du

Alternatibako bozeramaile nazional Maria del Riok “Espainiako erresumaren makineria zapaltzailearen enegarren erasoa” salatu du “urriaren 1eko galdeketaren aurka” gaurkoan, gainera, “Euskal Herriko kaleetara iritsi dena”, Gasteizko Aldabe gizarte etxean epaile baten esku CUPeko diputatu Anna Gabrielen hitzaldiaren debekua gertatu dela aipatuta, aretoa beteta eta solasaldia martxan zegoela. Del Riok bereziki “larritzat” jo du debekua Gasteizko udaltzaingoak egin izana, “Gorka Urtaran EAJko alkatearen gidaritzapeko poliziak parte hartu baitu Kataluniako herritarren eta beren legezko ordezkari politikoen adierazpen askatasuna eta erabakitzeko eskubidea urratzeko operazioan”.



Sindikatu edukia