Eskubide zibil eta politikoak

Mugak Ireki | Open the borders

Europan ez dago errefuxiatuen krisirik: izatekotan borondate krisi bat dago. Mugak ireki beharrean, mugak itxi dituzte; errefuxiatuak Turkia eta Marokoren esku uzten dira, migrariak Mediterraneoan hiltzera kondenatzen dituzte. Dokumental honetan bidaia bat proposatzen dizuegu: Melilla, Lampedusa edo Lesbosera; Calais, Balkanak edo Turkiara. Bidaia Josu Juaristi, Diana Urrea, Miren Larrion eta Jon Iñarriturekin egingo dugu.



Oskar Matute: «Bozetan ikusi nahi dugu gure oinarrietan ikusten hasi garen ilusioa»

Espainiako Estatuko politikak, benetako aldaketarako proposamenak sortzea baino gehiago, ikuskizuna du ardatz, eta boterera iritsi nahi dute boterera iristeko arrazoiak eta programa lausotuta. Dena dela, guk argi esan dugu: guri eragiten diguten gune guztietan egongo gara, eta hemengo herritarren bizi kalitatea erabakitzen den leku guztietan parte hartuko dugu. Hauteskundeetan parte hartuko dugu, jendearen interesak eta duintasuna defendatzeko.



Gure ekimenez, Gasteizko Legebiltzarrak EB-Turkia akordio lotsagarria gaitzetsi eta salatu du

Gasteizko Legebiltzarrak irmoki gaitzetsi du gaur Europar Batasuneko eta Turkiaren arteko errefuxiatuen inguruko akordioa, “nazioarteko arau anitz urratzen dituelako Giza Eskubideen eta pertsona migratzaile edota errefuxiatuen eskubideen arloan”, eta, zentzu horretan, EBri eskatu dio “akordio hori indargabetu” dezala. “EUk merkadeorako kontratua sinatu du, herri kurdua suntsitzen ari den Turkiarekin, zeinari 6.000 milioi euro oparitu dizkion bere politika hiltzaileak inpunitate osoz egiten jarraitzeko”, salatu du Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Diana Urreak.



Partikularitatea, singularitatea, unibertsaltasuna

Euskal Presoen egoera ulertzeko kontutan hartu behar diren elementuak zeharo singularrak dira: besteen artean hor dugu, gertuko elementuak kontutan harturik, gerra karlistak utzitako memoria anitza, II errepublika eta gerraren oroitzapenak, Diktaduraren esperientzia latza, 1964ko Kontzilio Vatikanoaren ondorioak, 1970 Burgosko epaiketaren esperientzia, ondoren ezarri zen demokrazia frankistaren esperientzia etsigarria,… horrek denak (eta bestelako gertakizun nazional eta internazionalak) definitzen du presoen gertakizun-egoeraren singularitatea.



Ander Rodriguez: "Begira ezazu behera, esaten zaio jendeari. Ez begiratu gora; beheko horiek dira zuen arazoen motiboa"

2012. urteko uztailean hartu zuen orduko foru aldundiak (EH Bildurena zen gobernua) diru sarrerak bermatzeko laguntza ezartzeko erabakia. Ondo gogoan du garai hartako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezek zerk bultzatu zituen; PSE-EEren gidaritzapean Jaurlaritzak diru sarrerak bermatzeko errenta lortzeko baldintzak zorroztu egin zituen (urtebetez erroldatuta egon beharrean eskea egiteko hiru urteko muga jarri zuen), eta horri erantzun nahi izan zioten.



Ezkortasunari aurre egiten

Kapitalismoak gizakiaren eta naturaren arteko marra gorria jada zeharkatu du, eta zalantzak ditut horrek atzera bueltatzerik baduen, ikusirik klima aldaketarekiko Parisko klima gailurraren ahulezia eta boteretsuen aldetiko ezaxola. Eta baita ezkerreko alderdi zein sindikatuen ezintasunak, ikusirik zein parametrotan mugitzen garen egoerari aurre egiterakoan: esate baterako, produkzio mota eta kopurua dena delarik, lana mantentzearen truk ez jaistea dugu helburu, kontuan hartu gabe horrek zer ekarriko digun hemendik gutxira. Eta berriro, ate-joka dugun krisiari nola hartu aurrea ez dugu eztabaidatu ere.



Elkartasuna, ez hemen eta ez han

Baina horra hor egungo Foru Aldundiaren paradoxa. Ez dituzte hemen nahi… baina nazioarteko lankidetzan egindako aurrekontu esfortzua ere murriztu egin dute. Ez hemen eta ez han. Euren arazoa da. Eta posizio hau, beso eta esku zabaltasun txikikoa izango litzateke, baina badu arrazoi eta ondoriorik gurean. Izan ere, beste herrialdeetako egoeran badugu zer esanik, eta batzuek nahiko luketenaren aurka, gurean ere eragina du.



Gizarte eragileek espazio publikoan egin nahi dituzten ekimenei Bilboko EAJk eta PSOEk ezarritako beto politikoa salatu dugu

EH Bilduk eta Udalberrik jakin dute Obra eta Zerbitzu sailaren aginduetara dagoen Espazio Publikoaren bulegoak Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari 22an Plaza Elikptikoan bijilia bat egitea debekatu diola. Horretaz gain, 23rako aurreikusitako hainbat ekimen egitea debekatu dizkio. Ekimen horiek guztiek herritarrak gerratik ihesi Europara heldu nahi duten errefuxiatuen egoeraz sentsibilizatzea dute helburu.



Urreak Urkulluri: "Zure mandatupean historian eman diren murrizketa handienak egin dira garapenerako lankidetzan"

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Diana Urreak bat egin du Euskadiko GGKEn Koordinakundearekin, eta “legegintzaldia erabateko porrota” izan dela esan dio. “Zure mandatupean historian eman diren murrizketa handienak egin dira garapen lankidetzarako alorrean”. “Gainera, gobernuak berak egindako plana ere bete gabe utzi duzue, eta gauza bera gertatu da ganbera honek onartutako mandatuekin. Goitik beherako iruzurra izan da”, leporatu dio Urreak Urkulluri.



Diana Urrea: "Adarra jotzea da EAEra hiru errefuxiatu bakarrik iritsi izana"

Zehazki, Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak eskumena eskatu behar dio Gobernu espainolari, errefuxiatuei eman beharreko erantzuna zuzenean antolatu eta kudeatu ahal izateko. “Horrek –erantsi du– tramite guztiak arintzea eta laguntza modu azkar eta eraginkor batean ematea ahalbidetuko luke, Gobernu espainola prozesu osoa geldiarazten ari delako”.



Sindikatu edukia