Eskubide zibil eta politikoak

Alternatibak Berta Caceres Hondurasko mugimendu indigenaren babesle sutsuaren erailketa irmo salatu du

Atzo Berta Caceres erail zuten, bere herriaren, nekazari mugimenduaren, emakumeen eskubideen eta ama lurraren babesle sutsua. Bere etxean, Hondurasen, lo zegoela hil zuten. Hondurasko Erakunde Herritar eta Indigenen Gizarte Kontseiluko (COPINH) koordinatzaile gisa eginiko lanak nazioartean eta internazionalismoan erreferente izatera eraman du. Horrexegatik, Alternatibatik galera deitoratu eta bere erailketa irmo salatu nahi dugu.



Saharako auziari irtenbidea emateko ordua da, herriari etorkizuna erabakitzeko hitza emanez

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 40 urte betetzen dituen honetan gogoratu behar da munduko 80 bat herrialdek eta Afrikako Batasunak berak, besteak beste, RASD delakoa aitortu dutela geroztik. Ez ordea, Saharako kolonizazioan eta kolonizazio osteko okupazioan ardura zehatzak dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek.



Errefuxiatuen egoera salatzeko asteburuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu

Errefuxiatuen afera mundu mailako arazo bat da. Munduan 60 milioi errefuxiatu daude, horietako gehienak Ekialde Hurbileko eta Afrika beltzeko herrialdetatik datozenak. Saharako herritarrek 40 urtez okupatutako haien lurraldeetan bizitzerik izan ez eta errefuxiatu gisa biziraun behar izan dute basamortuan. Era berean, Palestinako herritarrak okupatutako haien lurraldeetatik kanporatuak izan dira. Kurdistango herritarrak jazarriak eta etengabe erasotuak. Kolonbiako herritar ugari errefuxiatu bilakatu da.



Europa, alaitasunetik gutxi

Egungo Europak (ez nahiko genukeena) gutxi du giza-eskubideetan, justizian eta demokrazian oinarrituriko adostasunetik eta gehiegi inposiziotik, diskriminaziotik, esplotaziotik eta xenofobiatik. Gainera, Europa iruzur galanta da kulturaren ikuspegitik (baita kultur hiria izendatzen dutenean, negozio eta espekulazioari bide emanez, benetako kulturari bide eman ordez).



Urrea: “Ezin dugu onartu Parlamentuak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei harrerak egitea”

Diana Urreak Alternatibako kide eta legebiltzarkideak azaldu duenez, “protesta egin dugu ezin dugulako onartu Legebiltzarrak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei horrelako harrerak egitea”. Izan ere, “ezin dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu nahi, Israelek palestinarren giza eskubideak etengabe urratzen dituela.



Sahararen aldeko adierazpen instituzionalak eman dizkiogu Marokoko kontsulari

Kontsula agertu denean, koalizioko kideek Saharako ikurrekin eta erreferendumaren aldeko leloekin agertu dira, nazioarteko legalitateak babesten dituen aldarrikapenekin, alegia. Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak, Sahararen alde Gasteizko legebiltzarrak aho batez egindako adierazpen eta ekimen sorta eman dizkio kontsulari.



Elkartasuna Kurdistango emakumeei eta herriari, eta Emakumeen Mundu Martxak antolatutako protesta ekintzekin bat egiteko deia

EH Bilduk inpunitatearekin amaitzea, krimen hauen arduradunak epaitzea, eta aktibista politiko, giza eskubideen defendatzaile eta kazetarien erailketekin amaitzea eskatzen du. Toke militarra bertan behera utzi, indar militar eta paramilitarrak hiri kurduetatik atera eta su etena adierazi behar du bake elkarrizketak berreskuratuz.



Matute: “Guztiok hobeto bizi ahal izateko, guztiok erabakitzea da bidea”

Oskar Matute EH Bilduko bozeramaile eta Alternatibako kideak adierazi du hondoratzen ari den Espainiako estatuaren aurrean hurrengo igandean Euskal Herriko alternatiba indartu beharra dagoela. Alternatiba sendotzeko bidea herri honetako gizon eta emakumeei egunerokoan eragiten diguten gauza guztiez erabakitzeko gaitasuna ematea da. Nahi dugun gizarte eredua, hezkuntza sistema, osasun sistema, lan harremanak… Horretaz guztiaz erabakitzeko aukera izateak indartuko du alternatiba. Guztiok hobeto bizi ahal izateko, guztiok erabakitzea. Horixe da bidea”.



Sindikatu edukia