Eskubide zibil eta politikoak

Mas ez da prozesua

Kataluniaren askatasuna gurearekin lotua dago nahiz eta bakoitzak gure bidea egin. Inork ez dezala pentsa euskaldunok edo katalanak bakarka eta isolaturik Estatuari aurre egiteko gai izango garenik, batez ere honek errepresio bidea hartzen badu. Beraz, elkartasuna gure aldetik, lehenengo aldarria.



24 orduko baraualdia egingo dugu "Euskal Presoak Euskal Herrira, etxera" lelopean espetxe politika salatu eta presoekiko konpromisoa berrizteko

Euskal presoak Euskal Herrian egon behar dira, etxean, salbuespenik gabe. Gizartearen gehiengo zabal baten aldarrikapen argia da. Gatazka politikoaren konponbide integralerako ezinbestekoa zaigu preso dauden pertsonak gogoan izatea. Eurek, presoek, modu argi batean euren borondate osoa adierazi baitute Euskal Herrian irekita den ziklo politiko berriari ekarpena egiteko.



Diana Urrea: "Urkullu jaunari bere burua eraldatzera gonbidatzen dugu, pertsona transexual baten egoeran jartzera"

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Gasteizeko legebiltzarkide Diana Urrearen hitzartzea Iñigo Urkullu lehendakariari 14/2012 Legearen garapenaren harira, pertsona transexualen eskubideen aitortza eta genero identitateagatik bazterkeriaren aurkakoa hain zuzen.



Matute: "Herriari erabakitzeko ahalmena ematen dion legearen aurka egitea Estatuko inposizioaren eta ukazioaren frontearekin bat egitea da"

Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko bozeramaileak salatu duenez. Izan ere, “bere burua benetan demokratatzat daukana ezin daiteke jendeari galdetzearen aurka agertu eta, beraz, ez luke arazorik izan beharko gure proposamenarekin bat egiteko. Herritarrei beren etorkizun politiko eta soziala erabakitzeko ahalmena emango dien legearen aurka egitean, PSE eta PP herri honen eta herritarren oinarrizko eskubideen aurka jarri dira beste behin”.



EAJ eta PSEk herritarren ekimenei ezarritako betoa salatu du EH Bilduk

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak uste du EAJ eta PSEk “batean kale, bestean bale” jarrerari eusten diotela. “Beto honek erakusten du gobernuaren hitzaren balio eza. Aurreko ostiralean parte hartzeari buruz esandako guztia ezerezean geratu da. Horrelako jarrerarekin EAJk eta PSEk herritarren parte hartzea mespresatzen dutela erakutsi dute”.



Arramendi kaskoan Aitzoli galdezka

Modua eztabaidagarria izan daiteke. Guk beti egon gara eztabaidan: Ondo analizatu ote genuen egoera eta gure ekintzen ondorioak. Hartutako bidea egokia ote zen edo ez, askatasunera iristeko. Egindako gauzen artean ondo eginak edo gaizki eginak egon ote ziren. Bide horretan gehiegi luzatu ote ginen edo ez. Eragindako sufrimendua (gure artean eta gure artekoak ez zirenen artean) merezi ote zuen. Hori dena eztabaidatua izan da, haserreak ere piztu dira, zatiketak, tentsioak.



Ahalduntzeko Legearen aurkezpena: gure eredu politiko, ekonomiko eta soziala erabakitzea ahalbidetuko duen tresna da

EH Bilduk herritarrak eta eragileak elkartu ditu Portugaleteko El Solar plazan, Legebiltzarrean erregistratuko duen

EH Bilduk Herritarrak Ahalduntzeko Legea plaza publikoan aurkeztuko du

Gure kide eta EH Bilduko bozeramaile Oskar Matutek adierazi du lan dinamika jarriko dutela abian eragile sozialen eta herritarren iritzia jasotzeko asmoarekin, horr



Preso larriki gaixoak: dira edo daude?

Urkullu jaunak ez du eskubiderik auzi honetan etikaren izenean ezer exijitzeko, bere alderdian nagusi den etikaren barruan (Ardanza eta Arzallusen garaitik hona) dagoelako presoen dispertsioaren ezarpena eta erantzunkizuna. Argitu beharko luke PNVk dispertsioaren eta oro har politika «antiterroristaren» babesa nola negoziatu zen, eta babesaren truke, onura ekonomiko eta politikoak jaso ote zituen, eta jaso bazuen zeintzuk.



"Alterkaria" Alternatibaren paperezko aldizkariaren 5. zenbakia kalean da

Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri.



Sindikatu edukia