Eskubide zibil eta politikoak

Azken gertakariak salatzeko manifestazio batera deitu dugu urriaren 3an Donostian "Bakea, erabakia" lelopearekin

Euskal Herriak ez du ezagutu, azken 175 urteotan, gatazka bizi izan ez duen belaunaldirik.



Amb la CUP-CC: Herri boterea eta batasuna herriz herri eraikitzen

Kataluniari haustura usaina dario, trantsizioaren gau amaiezinaren ostean, egunsentia dator. Aukera paregabea da kataluniarrentzat, baina baita estatu beraren menpe gauden herri, nazio eta pertsona ororentzat, harrapakeriak eta ankerkeriak usteldutako sistema bermatzen duen estatuaren menpe, elite aldaezinek bahitutako demokraziaren itzalean, ikuspegi ultra atzerakoiaz zipriztindua, jendearen ahalduntzerako proiektuak garatzeko eskubidea urratu egiten duena.



Diana Urrea: “Ezinbestekoa da errefuxiatuen aferari Euskal Herritik ere berehala hitzetatik ekintzetara pasatzea”

Afrika eta Asiatik ihesean ateratzen diren etorkinen asilo eskubidea azpimarratu du EH Bilduk, bai eta pertsona horien jaioterrietan bizi den egoeran Europar Batasunak duen ardura ere. Hori dela eta, asilo eta babes politika berria eskatu dio Europar Batasunari, “betiere gisa eskubideen errespetua oinarri hartuko duena”, zehaztu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkideak.



Luis Salgado: "Arabako gizarte politikek errotiko aldaketa behar dute, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak bermatzeko"

EH Bilduk ez du onartuko Gizarte Zerbitzuak enplegu publikoaren suntsiketan eta etengabeko pribatizazio katean oinarritzea; hori dela-eta, Foru Gobernu berriari eskatzen dio zerbitzuak kanporatzea eten dezala, hainbat zerbitzu (egoitzetako sukaldaritza edota garbitegi zerbitzuak, esaterako) berreskura ditzala eta EPE bat abiaraz dezala 2007tik gabeziak dituen Lanpostu Zerrenda finkatzearren.



Espainiak eta Europak asilo eskubidea eta giza eskubideak urratzen dituzte, eta arriskuan jarri dute milaka pertsonen bizitza

Ceuta eta Melillan eta Gurugu menduan pertsona migranteek bizi dituzten baldintzak salatu zituen bere egunean EH Bilduk, eta Jon Iñarritu Kongresuko ordezkaria bertaratu zen hara lehen eskutik ezagutzeko zer gertatzen ari zen; gauza bera egin zuen Josu Juaristi europarlamentariak joan den ekainean, Lampedusara egindako bidaian.



Alternatibak salatu du PPren konstituzionalaren erreformak herrien borondatea bahitzeko helburua duela

Alderdi ezkertiarretik salatu dutenez, “eskubide urraketa eta murrizketak nagusi diren kiribilean” urrats berriak egiten jarraitzen du Mariano Rajoy-ren gobernuak, honelako “kirtenkeriak” mahai gainean jarrita. Erreforma honen bidez, “Madrilek kartzela zein isunen mehatxuekin Katalunian hautestontziek ekintza demokratiko baten bidez esan dezaketena geldiarazi nahi du, kontra egiten dioten erkidegoen instituzioak bertan behera utzita ere”.



Guztien eskubide guztien alde, preso gaixoen aldeko manifestazioan izango gara

Ez da biktimen duintasuna bermatzen batzuk alde batera utzita; guztien onarpen eta aitortzak bakarrik egiten dio justizia biktimen duintasunari, eta ondorioz gobernuko delegatuaren jarrera sektario eta mendekariak biktimen duintasuna zuzenean erasotzen du, are gehiago biktimei egin daitekeen eraso bortitzena hauen mina alderdikeria eta helburu elektoralekin erabiltzea da.



Alternatibak Alfonen atxiloketa salatu eta elkartasuna adierazi du goraka doan eta Euskal Herrikoarekin gero eta antzekoagoa den errepresioaren aurrean

Alternatibatik salatu egin nahi dugu Alfonso Fernandez Alfonen atxiloketa, bart Madrilen gertatutakoa. Era berean, gure elkartasuna adierazi nahi diogu justiziaren manipulazioa eta gero eta errepresioa handiagoa jasaten ari diren guztiei, Euskal Herrian aspaldi bizi dugunarekin gero eta antzekotasun handiagoak baititu.



Aitzol herrira orain

Ekainaren 27an esango dugu: gaur gatoz giza-gatea egitea, gatibu duten Aitzol Herrira Orain gure esku dagoela aldarrikatzera, kaixo Aitzol kantatzera: haurrak eta gazteak, helduak eta aiton-amonak denok batera herri zoriontsuago eraikitzen. Musikarekin, dantzarekin eta muinean muinean gure gogoarekin.



Alternatibak atxilotutakoen askatasuna eskatu eta Erkorekaren dimisioa exijitu du, indarkeria poliziala babesteagatik

Sotok gogora ekarri du, Segi-ko kide izatea eta inkomunikazio epean egindako, eta epailearen aurrean ukatutako, inkulpazioetan  oinarrituriko karguak leporatuta zeuden 40 gazte duela urtebete eskas absolbituak izan zirela. “Oraingoan, Auzitegi Nazionala bere argudioen kontra egin du, egoera berdinetan zeuden zazpi pertsona hauei zigorra ezarriz”.



Sindikatu edukia