Eskubide zibil eta politikoak

Ander Rodriguez: "Ongizatea desegiten eta pribatizatzen ari diren honetan, zerbitzu publiko eta unibertsalak bermatzea ezinbestekoa da"

Badakigu zein eredu nahi duen Troikak, hau da, PP, PNV eta PSEren aliantza, lobby pribatuen konplizitatearekin. Inposatu nahi diguten politika neoliberalak ondorio larriak ekarri ditu jada, eta, tamalez, okerrera egingo dute, zerbitzu publikoen eta lan baldintzen kalterako. Eskuinaren azken helburua zerbitzu publikoak suntsitzea eta esku pribatuetan jartzea da, beti ere krisia aitzakiatzat hartuta.



Urrea: "Ezinbestekoa da Europak heriotza horiekiko duen erantzukizuna agerian jartzea, EB pertsona horiek abandonatu eta hiltzen uzten ari baita"

EH Bilduk egiaztatu du Mediterraneoan ehunka pertsona itota hiltzea berdin zaiela, antza, alderdi guztiei, batek ere ez baitu inolako interesik azaldu proposamen horrekiko. "Gure proposamena jaso ondoren, erantzun ere ez dute egin", deitoratu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak. "Talde horientzat bizitza guztiek ez omen dute balio berbera, duela gutxi Alpeetan hegazkin bat erori zenean oso era ezberdinean jokatu zutelako".



Donostia politika sozialetan erreferente dela erakusten dute legealdi honetako datuek

Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotzi eta Alternatibako kideak iazko memoria aurkezteko garaian eman ditu ezagutzera datuok: “Udal Gobernuaren lehentasuna pertsonak direla nabarmendu nahi dut, eta gaur aurkeztera gatozen datuak horren erakusle dira: pertsonak gure politiken ardatzean jarri ditugu, eta gastu sozialean eta zerbitzu publikoetan inbertitu dugu, oinarrizko zerbitzuak sendotuz”. 



Ander Rodriguez:"Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako ekonomia. Beste eredu justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu"

Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako EKONOMIA. Beste eredu ekonomiko justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu. Enpresa txiki eta ertainak politika publikoen protagonista bihurtu ditugu. Ixteko arriskuan dauden enpresak salbatzeko neurriak jarri ditugu martxan, Bergarako Candyrekin egin bezala.



Ander Rodriguez: “Beharra izan arren herritar askok ez du gizarte zerbitzuetara jotzen”

31.400 gipuzkoarrek gizarte zerbitzuak erabiltzen dituzten arren, ezjakintasun, lotsa edo estigmatizazioa tarteko, beste askok ez dutela laguntzarik eskatzen uste du Gipuzkoako Diputazioak. Horregatik, Gizarte Zerbitzuei esker. Zuri esker leloa duen kanpaina abian jarri dute. Gizarte politikako diputatu Ander Rodriguezekin aztertu dugu kanpaina eta egoera. Lau urteko legegintzaldiaren balorazioa ere egin digu.



Saharako maratoian

Aurten berrogei urte bete dira, Espainiako Estatuaren konplizitateaz, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonizatu zuenetik. Harrez geroztik, saharar herriaren zati bat errepresio zital eta bidegabearen menpean bizi da, eta bestea, Aljeriako hamadan edo basamortuan. Sahararrek, etsai edo arerio bati madarikazio bat bota nahi diotenean, honela  egiten dute: “Jainkoak eman diezazula hamadaren egarria”.



Oskar Matute "Baliabide publikoak xahutzen eta lapurtzen dituzten horiek geldiarazteko garaia da. Ereduari buelta emateko garaia da"

Ekonomia, kudeaketa publikoa eta fiskalitatea ulertzeko eredu honek, milaka familia ezinegonezko egoera batera eraman ditu. Aberats eta pobreen arteko aldea geroz eta gehiago handitzen duen eredu honek, gainera, baliabiderik gabeko familiak laguntza sozialez baliatzea leporatzen zaie. Gaizkileak balira bezala. 



Matute: "Bidea badugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak nagusi izango dituen herria eraikitzea”

Horregatik martxoaren 7an bi bidai egingo ditugu: bata, auzo eta herrietatik BECera autobusez egin behar dena; eta bestea bertan egingo duguna, sorpresaz beteriko ekitaldian. BEC plaza handi bat bihurtuko dugu, herritarren plaza, eta bertan hainbat gertakari izango da. Zalantzarik gabe, bertaratuko diren 10.000 pertsonak izango dira protagonistak.



Asier Vega "Herritarrei hitza emateko garaia da, Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzko aukera izan dezaten"

Jendeari hitza emateko garaia da; gizartea jabetzeko garaia da, Euskal Herriko emakume-gizonek nahi duten hori erabakitzeko aukera izan dezaten; herri honek behar dituen politika ekonomiko eta sozial motak erabaki ahal izateko; justizia soziala oinarritzat izango duen eredu bat eraikitzeko aukera emango digun politika fiskala eraiki ahal izateko. Bakarrik horrela lortuko dugulako gizartearen beharren eta lehentasunen neurrira egindako osasun, hezkuntza eta babes sozialerako sistema publikoa bermatzea. 



Alternatibak sakabanaketaren kontra Bilboko kaleak betetzera deitu du

Alderdi ezkertiarretik martxarekin bat egitera dei egin dute, denon artean “herritarren borondateaz eginiko harresia eraiki ez ezik, gatazkaren konponbidearen, normalizazioaren eta eskubide guztiak berrezartzearen alde egiteko, eskubide zibil, sozial eta politikoa guztiak euskal herritar ororentzat bermatuz”. 



Sindikatu edukia