Eskubide zibil eta politikoak

Matute: "Bidea badugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak nagusi izango dituen herria eraikitzea”

Horregatik martxoaren 7an bi bidai egingo ditugu: bata, auzo eta herrietatik BECera autobusez egin behar dena; eta bestea bertan egingo duguna, sorpresaz beteriko ekitaldian. BEC plaza handi bat bihurtuko dugu, herritarren plaza, eta bertan hainbat gertakari izango da. Zalantzarik gabe, bertaratuko diren 10.000 pertsonak izango dira protagonistak.



Asier Vega "Herritarrei hitza emateko garaia da, Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzko aukera izan dezaten"

Jendeari hitza emateko garaia da; gizartea jabetzeko garaia da, Euskal Herriko emakume-gizonek nahi duten hori erabakitzeko aukera izan dezaten; herri honek behar dituen politika ekonomiko eta sozial motak erabaki ahal izateko; justizia soziala oinarritzat izango duen eredu bat eraikitzeko aukera emango digun politika fiskala eraiki ahal izateko. Bakarrik horrela lortuko dugulako gizartearen beharren eta lehentasunen neurrira egindako osasun, hezkuntza eta babes sozialerako sistema publikoa bermatzea. 



Alternatibak sakabanaketaren kontra Bilboko kaleak betetzera deitu du

Alderdi ezkertiarretik martxarekin bat egitera dei egin dute, denon artean “herritarren borondateaz eginiko harresia eraiki ez ezik, gatazkaren konponbidearen, normalizazioaren eta eskubide guztiak berrezartzearen alde egiteko, eskubide zibil, sozial eta politikoa guztiak euskal herritar ororentzat bermatuz”. 



“Protestaren kriminalizazioaren kontra” lelodun Bilbo eta Gasteizko mobilizazioarekin bat gatoz

Herritarren Segurtasuneko Legea deritzona oinarrizko eskubide sozial eta politikoak mugatu eta urratzen dituen gizarte eredua inposatzera dator. Lege horrek botere eta inpunitate handiagoa ematen dio poliziari eta, azken baten, gizartea kriminalizatu eta isildu nahi du.



Ardura soziala zerga-politikan

Beraz, mendekotasunak ez ditu oro har administrazioak kinka larrian jartzen; eta finantzaketak ere ez du zertan etorri lehen ere euskal administrazio publikoen jardueraren zatirik handienari eusten dioten zergen gaineko gainkargu berri baten bidez. Hala ere, aski al da egungo inbertsioa herritar guztien eskubide sozialak bermatzeko? Ez, inola ere ez. Gizarte zerbitzuen euskal sistemak diru gehiago behar du.



Alternatibak Kolonbiako bake elkarrizketak berriz abiatzeko eskatu die bi aldeei

Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.



Usansoloko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde

Euskal Herria Bilduren Gasteizko gainerako legebiltzarkideek bezala, Alternatibako kide Oskar Matutek eta Diana Urreak Usansolo herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu zute sare sozialen bitartez. Hona hemen bien hitzak:



Euskal Herriak, Kataluniak bezala, bere bidea egingo duela Madrilen zain egon gabe

Baina Kataluniak utzi dituen lezioez aparte, Euskal Herriak ere bideari ekin behar diola uste du EH Bilduk. Eta hori egiteko bi baldintza behar dira: gizartearen babesa eta eragile politiko, sozial eta sindikal gehienen adostasuna. Hau da, bere buruaren jabe izan nahi duen gizartea eta maila ematen duen ordezkari politikoak. Euskal gizarteari ahotsa emateko helburuarekin akordioak, konpromisoak eta konplizitateak lantzeko ordua da.



Alfonbra gorria muturreko eskuinari

Kapitalismoak eragindako krisiaren ondorioz, gehien kaltetutako klaseak miseriara kondenatuta daude, bankuen, multinazionalen eta oligopolio energetikoen mesedetan. Testuinguru honetan, ulergarriena litzateke langileek ezkerreko indar alternatiboen alde egitea, eta honek militantzia eta bozka gehiago irabaztea, alderdi politiko klasikoen gainbeheraren aurrean.



EHBilduren 14. aldizkaria: Katalunia eta Euskal Herria, aldebakarreko bidea

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kataluniako erabakitzeko eskubidearen inguruko irakurketa jasotzen duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Sindikatu edukia