Eskubide zibil eta politikoak

Espainiako Erresumak enpresari kolpista eta hiltzaileak saritzen ditu

Madrilen, hile hasieran, Latinoamerikako Enpresari Kontseilua CEALen topaketa ospatu zen. Pentsa daiteke desberdintasun sozial eta ekonomiko handiak dituen kontinentean, bertako enpresaburuek bidegabekeria horietan erantzukizunen bat izango dutela. Adibide bikaina da Miguel Facusse, Honduraseko lurraren %0,14ren jabe da eta 2.000 lempiraren aberastasuna dauka, nekazari batek, batez bestez, urtean 5.000 lempira irabazten dituen.



Alternatibak elkartasuna adierazi dio faxisten erasoa pairatu duen Puyalon de Cuchas-ko antolakuntza idazkariari

Alternatibatik besarkada internazionalista helarazten diegu Puyalon osatzen duten gizon-emakumeei, eta Aragoi antifaxista baten alde lanean jarraitzera animatzen ditugu, non Marinek atzo pairatutako erasoen modukoek lekurik izango ez duten. Zorionez, ez duen bestelako ondoriorik izan, baina Zaragoza bezalako hirietan neonazien indarkeria gero eta larriagoa dela berrestera dator.



Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean gehiengoari entzun beharra dago

Bidea aitortzan dago, errealitate desberdinetatik abiatuta, Euskal Herria erabakiaren sujeto politikoa da. Meatzuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean entzun eta euskal gehiengoaren nahia errespetatu arazi. Herriek erabakitzeko duten eskubidea onartu eta onartuko ez duenekin harremanak hausteko ordua da.



EH Bildu bake prozesua desblokeatzeko prest agertu da eta elkarlana eskaini du erabakitze eskubidea gauzatzeko

Matutek iragarri duenez, koalizioa, PPren eta PSEren itxikeriaren gainetik, bake prozesua desblokeatzeko urratsak ematen jarraitzeko borondatea berretsiko du, pertsona guztien giza eskubideak, presoenak barne, bermatzeko eta biktima guzti-guztiak duintasunez aintzat hartzeko.



EHBilduren aldizkaria, 10. zenbakia: Yes Scotland. Herriek erabaki!

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 10. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Eskoziaren erreferendumaren inguruko analisia egiten dugu. Aldizkaria zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



EHBilduk estaturik gabeko herrientzako eta bere herritarrentzako garai oparoak iragarri ditu

Lehen mailako hainbat gertakari politikoek, Estaturik gabeko herrientzako eta bere herritarrentzako garai oparoak datozela iragartzen dute. Pasa den ostegunean Catalunyako Diada Nazionala ospatu genuen, datorren azaroaren 9an katalanek Estatu independentea osatzeko egingo duten ariketari elkartasuna adierazteko. Modu berean, gaur bertan Eskozia erabakitzeko eskubidearen ariketa burutzen ari da Estatu independentea izan nahi ote duen argi eta garbi adierazteko.



Estatu espainiarretik zein frantsesetik independente izateko erabakia gure herriaren eskuetan dagoela aldarrikatu nahi izan dugu basket zaleekin

Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, EH Bildutik txosten bat osatu dugu Bilbora gerturatu diren ehunka kazetarien artean banatzeko eta Euskal Herriko errealitatearen sarreratxo bat azaltzen duena. Bisitariak Espainiara etorri direla pentsatzen dutela badakigu, eta horregatik, dokumentu honen bidez modu zehatz eta argi batean gure herriaren historia eta bertoko herritarren errealitatea eta egoera politikoa helarazi nahi diegu.



Alternatibak Israelen aurrean adi mantentzera eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzen jarraitzera deitu du

Urreak Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du” hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik, “estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta herri palestinarra ezabatzea delako”.



Gure babes osoa adierazten diegu milizia kurduei

Arrazoi horregatik, milaka zibil erailak izan dira eta milaka emakume bortxatuak eta esklabo gisa salduak izan dira. Era berean, 40.000 pertsona baino gehiagok (Turkomanoak, ezidi kurdutarrak) Shengal mendian errefuxiatu beharrean aurkitu dira. Bertan ez dute ez urik ez elikagairik, hamarnaka lagun hiltzeko arrazoia izan da. Kurduar gerrilla hauek babestera hurbildu badira ere, ISILen ofentsibak aurrera darrai komunitate hauen aurka.



Alternatibak konponbidearen aldeko apustua berrestea txalotu eta salbuespen neurrien amaiera espero du

 

Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak ETAren agiria izan du hizpide "bake prozesua eta gatazkaren konponbidea oinarri duen pauso definitiboa dela" ziurtatuta. Vegak "agiri honen bitartez, konfrontazio desberdinen eraginez izan diren ondorioak gainditzeko bidea ireki dela" uste du, "bake justua eta iraunkorra lortzea ahalbidetuko duena". 



Sindikatu edukia