Pakea

Alternatibak baikor hartu du Otegiren askatasuna eta gogora ekarri du bere lana, zigortu zutena, bakerako oinarri izan dela

Fatuartek nabarmendu egin du Arnaldo Otegik iraganean eginiko lana, “zigortu zutena, eta egungo bakerako oinarrizkoa izan dena, euskal gizarteak espero duen elkarbizitza zein normalizazio politikoa eraikitzeko azken batean”. Sorturen idazkari nagusia preso mantendu izanak “Espainiako gobernuaren zapalkuntzan eta mendekuan oinarritutako politikari baino ez dio erantzuten, herritarrek behin eta berriro eskatutakoaren kontra gainera”.



Diana Urrea: "Euskal gizarteak, lehen eta orain, sahararren borrokari erakutsi dion atxekimendua txalogarria da"

Urreak, Fronte POLISARIOa bere XIV.garren kongresua egiten ari den Dakhlako errefuxiatu eremutik “euskal gizartearen jarrera” nabarmendu eta Mendebaldeko Sahararen aldeko Legebiltzarreko lan taldearen ekimena nabarmendu ditu. 

 



Atsekabea eta gaitzespena Frantziako estatua Sirian egiten ari den bonbardaketen aurrean

Sirian egindako eraso masiboak ez dira konponbidea, arazoa dira; izan ere, eraso horietan gatazkarekin ezelango zerikusirik ez duen populazio zibila hilko da. Eraso masibo horiek mina areagotzea eta gatazka gordintzea baino ez dute eragiten: Kobane, Beirut, Palestina eta munduko beste leku pairatzen ari direnak hainbat inperialismoren ondorioa dira. Guzti-guztiak salatzen ditugu salbuespenik gabe, eta herrien eta herritarren eskubideetan oinarritutako eskubideetan oinarritutako konponbide politikoak aldarrikatzen ditugu.



EH Bilduk palestinar herriarekiko elkartasuna areagotzeko deia egiten du

Ezinbestekoa da distentsioa bilatzea eta nazioarteko legediaren betetzea. Era berean, aurrez egina dugu gisan, EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du Estatu Palestinarra onartzea, jakinda errekonozimendu horrek ondorio erangikorrak izan ditzan ezinbestekoa dela nazioarteko komunitateak okupazioaren amaiera behartzea.



Azken gertakariak salatzeko manifestazio batera deitu dugu urriaren 3an Donostian "Bakea, erabakia" lelopearekin

Euskal Herriak ez du ezagutu, azken 175 urteotan, gatazka bizi izan ez duen belaunaldirik.



Alternatibak Guatemalako herria zoriondu du Perez Molina genozidak kargua utzi izanagatik

Baina hein handi batean, Guatemalako herrian izan da, etengabeko mobilizazioaren bitartez eta borrokaren bidez, usteldutako instituzioak horretara bultzatu duena. Ez dute beste aukerarik izan eta orain arte Guatemalako presidentea izandakoa atxilotzeko agindua eman dute.



Alternatibak aldaketaren eragile gisa aurkezten diren alderdiei dei egin die herrikoenaren moduko epai bidegabeak sala ditzatela

Alternatibatik uste dugu aski dela esateko garaia heldu dela; bere burua demokratikotzat duen gizarte batek ezin du onartu herriaren parte adierazgarri baten militantziak altxatutako ehun bat egoitzen espoliazioa. Estatuan aldaketaren indar direla esaten duten alderdiek ere ez, ezin dute hau onartu; ez baitira aldaketa izango baizik eta ordezkatzea epai honen moduko eskandalu juridiko baten aurrean isilik  gelditzen badira. Ez dute ezer aldatuko militantzia eta disidentzia politikoa diktaduran bezala zigortzen den bitartean entzungorrarena egiten badute.



Gainontzeko eragile politikoei interes partikularrak alboratuz interes kolektiboa den bakearen eraikuntza lehenesteko deia

Konferentzian parte hartu duten lagunei dagokionean, hiru aspektu nabarmendu nahiko genituzke: Nazioarteko ordezkariek berretsiriko inplikazioa, Frantziako estatuko ordezkaritzen maila eta nola ez, Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren aniztasuna, esparru politikoa ia osoa ordezkatzen duena.



Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu

Sufrimendua eragin duten eta zorionez gaur egun ematen ez diren beste erabaki politikoekin gertatu den moduan, dispertsioa lehenbailehen amaitu behar da; eta berau aplikatzea erabaki politikoa izan zenez, politikatik ere bilatu behar da presoek eta haien senide eta lagunek pairatzen duten egoerari irtenbide bat ematea.



Preso eta senideen eskubideen defentsan: Elkartasuna aurrera!

Euskal preso eta euren senideen asistentzian arduratutako kolektibo eta pertsonen kriminalizazioa, eskubiderik eta oinarrizkoenari erasoa dira. Euskal gizarte eta norbanakoen egoera guztiz larria da kontuan hartuta, asistentzia honetan horren oinarrizkoa den presoen osasun eskubidea kokatzen dela, baita ere, senideak senide izateagatik bizi dituzten egoera latzen aurreko salaketa, asistentzia eta elkartasun eskubidea.



Sindikatu edukia