Pakea

Alternatibak dio gaurko atxiloketak estatuaren usteltze demokratikoaren adierazle direla

Alternatibatik fartsa politiko-polizial guztiekin bukatzea exijitu dute, "Espainiako Erresumaren usteltze demokratikoaren inguruan ke lainoak" altxatu ez ezik, "bakea oztopatzea eta pertsona ororen eskubide guztiak bermatuko dituen Euskal Herri burujabea eraikitzeko bideari trabak ipintzea" bilatzen dutelako bakarrik.



EHBilduk bere babesa eta atxikimendua adierazi dio Kolonbiako bake prozesuaren aldeko konferentziari

Horretaz gain euskaldun eta kolonbiarrak azken hamarkada luzeetan gatazka amaigabean bizi izanak batu gaitu. Bi herriotan erro historiko eta politikoak dituen biolentzia bizi izan dugu, eta orain oso gutxi arte, bi herrioi gatazkan bizitzera kondenatuak izango bagina bezala tratatu izan gaituzte.



Alternatibak bakea eraikitzen Lokarrik eginiko lana eskertu eta gatazkaren konponbidean euskal gizartea inplikatzea lortu duela nabarmendu du

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek gaur goizean Lokarrik iragarritakoa izan du hizpide, alegia, datorren urteko martxotik aurrera beren jarduerari utziko diola. Ordura arte, bakearen eta herri honetako normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko dute, “duela 8 urte jaio zenetik gaur arte sutsuki egin duten bezalaxe, ehunka lagunen artean, beren buruaz dioten bezala, akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko sarea osatuta”.



Alternatibak preso gaixoen eskubideak aldarrikatzeko biharko protestarekin bat egitera deitu du

Ezkerreko alderditik gogorarazi dutenez, inoiz ez da arrazoirik egon euskal presoen aurkako salbuespeneko neurriak hartzeko, izan ere, espetxe politika horiek presoen oinarrizko giza eskubideak urratu dituzte. Baina zigorrak, haientzat ez ezik, beren senide eta lagunei ere kalte egin diete, sakabanaketak izan dituen ondorio lazgarriekin edota Badajoz berriki ikusi dugun gertaera larriarekin, kolpe handia hartu zuen preso baten amari anbulantzia ukatu baitzioten presondegiko funtzionarioek.



Ubiria: "Aski da espetxe politika bake eta konponbidearen aurka erabiltzeari"

Gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoei ezartzen ari zaien espetxe politika ankerkeria eta mendekuaren adierazle nagusia da. Mendekuan eta giza eskubideen urraketa sistematikoa oinarri duen espetxe politika ezartzen zaie euskal presoei.



Palestinarren aurkako sarraskia salatuko dugu igandean

Munduko zonalde populatuenetariko den Gazaren kontra Israelek bultzatu duen erasoak, nazioarteko legeak ezartzen dituen proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak urratzen ditu, eta ikuspuntu horretatik ere guztiz arbuiagarria da.



Alternatibak nazioartearen geldotasuna eta manipulazio informatiboa salatu du palestinarren aurkako genozidioaren inguruan

Alternatibatik gure babesa adierazi nahi diogu Palestinako herriari, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea dutelako eta, horregatik, gaurkoan Israelek palestinar lurraldean egiten ari den genozidioa gaitzesten dugu. Era berean, 1948. urtetik palestinarrek egunero pairatzen duten okupazioa eta zapalkuntza salatu nahi dugu.



Alternatibak bakearen alde egitera deitu du Kolonbiako hauteskundeetan

Hautagai biak eskuindarrak izan arren, alde handiak dira gatazkari aurre egiteko bakoitzak duen jarreran. 2012ko abuztuan, Juan Manuel Santosek eta Farc-EP gerrillek negoziazioak hasi zituzten, duela bost hamarkada hasi eta herriak pairatzen duen gatazkari amaiera jartzeko asmoz. Negoziazioak gerrarekin bukatzeko asmoz abiatu zituzten, are gehiago, bakea lortu arte negoziazio mahaitik ez zirela altxatuko konpromisoa hartu zuten.



Bakea eta konponbidearen aurka edozer gauza egiteko prest dagoen Estatua dugu aurrean

ETA erakundearen ekimena jakin bezain pronto, Euskal Herria Bilduk bere urgentziazko balorazioan “Bakea eta konponbidea bultzatzen duen mugarri berri baten aurrean gaudela” aipatu zuen. Eta ziur gaude euskal herritarren gehiengoak bat egiten duela irakurketa honekin. Berri on baten aurrean gaude, beraz.



Bakea eta konponbidea bultzatzen duen mugarri berri baten aurrean gaude

ETA bere esku dauden urratsak egiten ari da norabide egokian, Aieteren Konferentziaren hasieratik gaur arte. Oraingoan, Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak bere gain hartuko du ETAren armategien zigilatzea eta erabilpen operatibotik kanpo uzteko prozesuaren gainbegiratzea, etorkizunean estatuekin armagabetze prozesu bati heltzeko oinarriak jarriz eta horretarako borondate osoa agertuz. Beraz, urrats honekin, ETAk aurrerantzean eragile armatua izateari uzteko prozesua abiatu du.



Sindikatu edukia