Pakea

Alternatibak positiboki baloratu du Aieteko topaketa, hurrengoak sinatzaile guztiekin izatea espero badu ere

Sotok Alternatibak Aieteko Adierazpenarekiko duen borondatea adierazi du  “momentuko gertaera soila baino, Euskal Herriko eragile desberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetu eta euskal gatazkari konponbidea emango dion prozesuaren hasiera izan dadila”. Bide honetan, “bidezkoa eta iraunkorra den bakea lortzeko, talde desberdin guztien arteko proposamenen bitartez bakarrik lortuko dugula” ziurtatu du.



Puyalón de Cuchas (Aragón)

Puyalón de Cuchas Aragoiko alderdi independista eta sozialista da, bere jatorrian Chunta Aragonesista (CHA) alderdiaren parte zena, 2008an banatu ziren arte. 2010ean alderdi politiko bezala hasi ziren lanean / Puyalón de Cuchas es un partido nacionalista aragonés, independentista y socialista, ligado originalmente a la Chunta Aragonesista (CHA) hasta el 2008, cuando la mayor parte de sus miembros dejaron de militar en CHA.



Alternatibak deitoratu du ETAk jarduera utzi eta urtebetera urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak egotea

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek deitoratu du gaur, ETAk bere jarduera eten zuela iragarri zuen egunaren bezperan, “urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak” daudela, “agerikoa dena ukatzen saiatzen dira: herritarrek bakea nahi eta aldarrikatzen dutela, eta garai politiko berri batean gaudela”. Hala, “iraganeko jarreretan ainguratuta” daudenak salatu ditu, “Espainiako eta Frantziako estatuetako erakundeetan duten boterearen bitartez”.



EH Bilduk argi dauka duela urtebete Aieten emandako ebazpenaren bidetik jarraitu behar dugula

Urtebeteko balantzean, bi gai daude nabarmentzeko, EH Bilduren iritziz: batetik, ETAk bere jarduera armatua bukatzeko hartutako erabaki historikoa, horixe baizen derrigorrezko baldintza Espainiako eta Frantziako gobernuekin gatazkaren ondorioei buruzko elkarrizketa prozesuari ekiteko; eta bestetik, urtebete honetan Madrilgo exekutiboak hartu izan duen jarrera. Aieteko Konferentziak erraztutako egoera gelditu, blokeatu eta saboteatzen saiatu da etengabe Espainiako gobernua.



Alternatibak Madrili exijitu dio Estrasburgori kasu egin eta Euskal Herriarekiko duen politika zigortzaileari 180 graduko bira eman diezaion

 

Agirresarobek Madrilek pilatzen dituen milaka salaketak gogorarazi nahi izan ditu eta horrez gain, “giza-eskubideen urraketen eta demokraziaren kalitate falta agerian uzten duten” dozenaka sententziak ere aipatu ditu. Honen adierazgarri “Euskal Herriak garai hartan jasan zuen oinarri legalik gabeko prozesu hau dugu, milaka euskaldunei bere hizkuntzan informazioa jasotzeko eskubidea kendu ziona”. Gainera, bere garaian Aznarren gobernuak “euskaldunen hizkuntza eta kulturaren babeserako neurri” gisa saldu nahi izan zuen. 



Gernikako Akordioak ez du galtzen utziko gatazka konpontzeko aukera

Gernikako Akordioa martxan jarri zenetik bi urte igaro direla gogoratu zuten larunbatean akordioa sinatu zuten eragile politiko, sozial eta sindikalek.



Aresen dimisioa eta eredu polizialaren gaineko eztabaida eskatu dute Alternatibak, EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak

Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak, Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz Iñigo Cabacas gaztea hil eta hilabetera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburu Rodolfo Aresek, apirilaren 5ean gertatutakoa oraindik ez duela argitu adierazi nahi dugu. Gertatutakoaren erantzukizun politikoa benetan onartu duela iradoki dezakeen neurri edo keinurik ez dela egon salatu behar dugu ere.



Ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibak Aresen dimisioa eskatu dute Cabacasen erailketagatik

Lehenik eta behin, bertan bildutakook, ordezkatzen ditugun indar politikoen izenean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunei. Gure herriak azken hamarkadetan pairatzen duen indarkeria polizial gordinaren azken biktima da Iñigo Cabacas. Gure herrian normaltasun eta demokrazia egoera bat saihesteko eraikitako salbuespenezko neurri eta neurri errepresiboen egitura osoak justifikaturiko eta babesturiko indarkeria poliziala alegia.



Ezin da gehiago itxaron: espetxe politika aldatzea ezinbestekoa da

Maribi Ugarteburu, Dani Maeztu, Ikerne Badiola, Oskar Matute, Pello Urizar, Amaia Agirresarobe, Pernando Barrena.

Argi dago garai berri batean gaudela. Gainera, denok gaude ados garai ona eta itxaropentsua dela. Hori horrela izanik ere, oraindik ere zurruntasun handia dago pauso gehiago emateko eta bestelako neurri batzuk hartzeko orduan. Zurruntasun horrek etsipenez estal ditzake bake, bizikidetza eta askatasun haize hauek, eta horrek zailtasun ugari ekar ditzake, nahiz eta euskal herritarrek gogotik espero duten haize horiek behin betiko gure artean zabaltzea.



Sindikatu edukia