 | Alderdi ezkertiarreko ordezkariaren arabera, “euskal gizartearentzat benetan garrantzitsua dena konpromiso horrek aurrera egitea da, eta hori argi eta garbi, inolako zalantzarik gabe, adierazten du komunikatuak”. Honek, esan duenez, “bakerako bidean urratsak egiten jarraitzea” ahalbidetuko du, “Aieteko adierazpenak aipatzen zituen eragileek mugitu beharra dutela senti dezatela”. Hala, iradoki du Espainia eta Frantziako Gobernuek zeregina badutela, “normalizazioaren bidean aurrera egiteko eta era guztietako indarkeria desagerrarazteko baldintza demokratikoak ezarri behar dira herritar guztientzako”.
|