Gipuzkoa

Presentación de candidatura de EH Bildu en Gipuzkoa / EH Bildu koalizioaren Gipuzkoako zerrendaren aurkezpena

Así como el lunes se presentó la candidatura de Bizkaia encabezada por Laura Mintegi, hoy, en el Palacio Miramar de Donostia, se han presentado los candidatos de Gipuzkoa para Euskal Herria Bildu en este caso con el cabeza de lista Xabier Isasi. En el acto, primeramente ha tomado la palabra la candidata Rebeka Ubera y ha hablado sobre cómoEuskal Herria Bildu hace lo que dice y dice lo que hace. A lo que ha añadido, que otros partidos como PNV, PSE y PP no pueden decir lo mismo. 



Alternatibak Jaizkibel konpainia babesteko deia egin du bihar Hondarribiko alardean

Vesgak galdegin du biharkoan “erabat errespeta dadila konpainia honek festan parte hartzeko duen eskubidea”, are gehiago, kontuan izanik “benetan parekidea den eta alardean parte hartu nahi duten guztientzat zabalik dagoen konpainia bakarra dela”. Gogorarazi du, halaber, erakunde publiko guztien eginkizuna dela pertsona guztien eskubideak babestea; hartara, udaletatik hasita Jaurlaritzaraino, guztiek ekidin behar dute emakumeen aurkako bazterketa.



Alternatibak onartezina deritzo Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko alarde mistoaren kontra berriz egiteari

Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko Jaurlaritzak atzo hartutako erabakia salatu du, Jaizkibel konpainiari datorren larunbaterako alarderako prestatzeko entseguetan Jaizkibel konpainiak eskatutako ibilbidea debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak: “Deitoragarria eta guztiz onartezina da pertsona guztien eskubideak babestu eta, horrexegatik, emakumeen kontrako bazterketa ekidin behar duten erakunde publikoek alarde publikoa eta parte-hartzailearen alde egiten dutenak marjinatu eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egitea berriz”.



"Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara" manifestaldira joateko dei egiten diogu jendarteari

Egoera honek herritarren artetik erantzun bat merezi du. Zentsura mozioa Batzar Nagusietan uztailak 6an tratatuko da, eta datu guztien arabera, aurrera aterako da. EH Bilduk Gipuzkoar guztiei dei egiten die hurrengo egunean, uztailak 7 larunbata, arratsaldeko 17:30etan Donostiako Boulebard-etik "Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara" lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko.



Alternatibak erakundeetako ordezkariei eta herritarrei dei egin die bihar alarde mistoa babes dezaten Irungo kaleetan

Agirresarobek gogorarazi duenez, Emakundek Berdintasun saria eman die aurten Irungo eta Hondarribiako alardeei eta, gaineratu duenez, “15 urtez jai herritar publikoak eta parte-hartzaileak sustatu dituztenentzat ondo merezitako saria bada ere, egin dakiekeen aitortzarik handiena kaleko babesa da, konpainiek kaleak zeharkatzean jasotzen dituzten txaloak” alegia.



EH Bilduk oso positiboki baloratu du bere proposamen sozioekonomikoaren gizarteratze prozesua Gipuzkoan

Gure proposamena zehatza eta argia da, herritar guztiok pairatzen, baina sektore kalteberek zuzenean sufritzen duten krisi sistemikoari konponbideak azaltzen dizkion proposamena da hain zuzen. Begi aurrean dugun egoera latza da, eta are gehiago laztuko da Europar Batasunak espainiar sistema finantzarioa "erreskatatu" duenean eta Estatu espainarraren interbentzioa iristear dagoenean, Mariano Rajoy eta PPko bere lagunek besterik esaten duten arren.



PP, PSE eta PNVk osatzen duten lobby politikoak ezkerreko abertzaleon alternatiba ahultzea du helburu

Atzo EAJk iragarri zuen bat egiten duela PPk Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren aurka iragarri duen zentsura mozioarekin. Horren aurrean, Euskal Herria Bildu koalizioak gertatzen ari denaren inguruko irakurketa politikoa helarazi nahi dio Gipuzkoako gizarteari.



Kutxabank, pribatizaziorako bidean

Eskuma euskaldunak eta espainolak Italian 90eko hamarkadan jarraitutako prozesua berreskuratu nahi dute. Honi esker, aurrezki kutxak bankuetan eraldatu zituzten, gizarte-ekintzaren eta kapital publikoaren arrastorik utzi gabe. Egindako urratsak honakoak izan ziren: bat, gizarte-ekintza bankuaren jardueratik banandu, fundazioak kontrolatuta ere; bi, legean aldaketak egin kapital pribatuaren sarrera ahalbidetzeko; hiru, kapital pribatua modu masiboan sartu; lau, kapital publikoari garrantzia kendu, azkenean esku pribatuetan uzteko. Emaitza: erabat pribatua den bankua eta gizarte-ekintzaren amaiera.



Mega-azpiegitura gehiagorik ez Gipuzkoan, adierazpena

Lurralde txikia da Gipuzkoa baina azken urteotan, hazkunde eta globalizazio ekonomikoaren olatuan igota, garapenaren izenean egindako proiektu asko eraman dira aurrera,



Sindikatu edukia