Gipuzkoa

Alternatibak Donostian erakutsitako “bidegabekeriaren aurkako erresistentzia, borroka eta duintasunaren eredua” txalotu du

Alderdi ezkertiarreko bozeramailearen hitzetan, euskal gazteriak “elkartasun aktiboa eta ez-biolentziarekiko konpromisoa agertu dute erresistentzia zibilaren bitartez, eta auzi honetan bakoitzaren kokapena agerian utzita”. Hala, “deitoragarria” iritzi dio Iñigo Urkulluren Gobernuak erakutsitako jarrerari, “berriz ere jarri baitu Ertzaintza bakea zein normalizazio politikoa oztopatzeko asmoa besterik ez duen Espainiako Erresumako Gobernuaren borondatearen zerbitzura”.



dating sex matchmaking application

Administrazioarekin plazak hitzartuta dituzten Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta Eguneko Zentroetako 4.800 langileen lan-baldintzak hobetzeko 8,2 milioi eurotako diru-partida eskaintzeko konpromisoa hartu zuen Diputazioak, joan den otsailaren 8an.



http://www.ctal.es/

Oskar Matutek gogor kritikatu du Adegi patronalak Gipuzkoako Aldundiko Politika Sozialeko Sailaren kontra aurkeztutako salaketa, atzo prentsaren bitartez honen inguruko xehetasun gehiago ezagutu eta gero. “Emakumeen eta langileriaren kontrako eraso berri eta basati baten aurrean gaude. Gipuzkoako patronalak etekin handiagoa atera nahi dio eta ez zaio inporta bidetik bereziki desegonkorra eta femenizatua dagoen sektore hau birrintzea, krisi ekonomikoa, krisi soziala eta zaintzaren krisia areagotuta. Lan erreformak, zaintza zerbitzuetan eta emakumeen bizitzan ekarriko lukeen edesegonkortasuna eta baliabide eskasia onartezina da”.



Bizkaian eta Gipuzkoan antzemandako zerga iruzurra 2011-2012 urteetan

Zerga iruzurraren aurka egin daiteke... nahi izanez gero. Hauxe da ateratzen dugun ondorioa Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien datu ofizialak behatu ondoren. 2011 eta 2012 urteetan Gipuzkoan zerga iruzurraren antzematea %29an igo dela ikusi dugu, Bizkaikoa ostera, %19 jaitsi dela ikusi dugu. Hau ez da kasualitateari egotzitako gertaera; 2012an Bilduk Gipuzkoako Aldundian aplikatutako neurriak izan dira igoera honen eragileak.



Alternatibak Ibermaticako langileen mobilizazioa txalotu du patronalaren xantai isilari erantzuten diolako

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak Ibermaticaren kasu zehatza aipatu du, Kutxaren zerbitzu informatikoaz arduratzen den enpresa, bere zuzendaritzak aurretik aipatutako taktika “sasi mafiosoak” erabili eta 238 kaleratze proposatu dituena “gero isilik egoteko, langileak informaziorik gabe utziz, kanpoko iturrietatik jasotzen duten informazioa salbu”. Sotok langileriak egindako mobilizazio eta protesta desberdinak babestu ditu eta bereziki, aipatu nahi izan du pasa den otsailaren 12an hasi zuten lau eguneko greba “enpresaren partetik jasotzen duten babesgabetasuna eta gardentasun falta salatzeko asmoarekin”.



Gipuzkoako Aldundiak handitu du mendekotasuna duten pertsonen zaintza kontratatzeko prestazio eskubidea

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du mendekotasuna duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak handitzea, hartara etxean zaintzeko laguntza pertsonala kontrata dezaten. Horrela onartu zuen atzo Diputatuen Kontseiluak. Hemendik aurrera, prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, mendekotasun larriko pertsonek ez ezik (III. gradua), mendekotasun handiko gipuzkoar guztiek (II. gradua) eta mendekotasun arineko batzuek.



EH Bildu Gipuzkoako birziklapenaren aldeko adostasun sozialak eta politikoak lortzeko prest

Zaborra inongo bereizketarik gabe botatzearen garaiak betirako iragana dira, zorionez, guztiontzako, are gutxiago pairatzen ari garen krisi sistemiko honetan. 2011ko maiatzeko hauteskundeetatik atera ziren udal eta foru gobernuak osatu ondoren, EH Bildurentzat hondakinen arazoari irtenbide integrala ematea lehentasunezkoa izan da.



CAF enpresaren etorkizunari buruzko erabakietan langileek ere parte hartzeko eskatu du EHBilduk

AFen ez ezik, Euskal Herriko beste enpresa batzuetan ere bizi den egoerak deslokalizazioen arriskua agerian uzten du, EAJk euskal ekonomia nazioartekotu beharra aldarrikatzen duen bitartean. Koalizioaren ustez, ordea, “EAJk defendatutako eredu ekonomiko horren atzean deslokalizazioen arriskua ezkutatzen da, eredu horri jarraituz euskal enpresa batzuek euren jarduera beste herri batzuetara eramaten dutelako, nazioartekotzen dutelako, baina bidean, atzean, sekulako langabezi tasak uzten dituzte Euskal Herrian.



CAF: Inork ulertzen ez duen erregulazioa

Urte horietako oparoaldiak eskaerak handitu eta mozkinak igo mantendu zituen.  Baina diru-goseak erabaki ezmoral eta ulertezin batera eraman gaitu. Bizi dugun 2012ko urte honetan, enpresak “historikotzat” jo duen urtea alegia, Beasaingo lantokian enplegua erregulatzeko espedientea abian jarri dute, langileen %40tik gora langileri eragingo diena.

 



Sindikatu edukia