Araba

Aitor Miguel: “Udal gobernuari FCC-ari kaleratutako langileak berriz onartzea exijitzen diogu"

EH Bildu Gasteizek hiriaren garbiketa egiten duten FCC eta GMSMen arteko ABEEak egin dituen hiru langileen kaleratzeak salatu ditu. Dagoeneko 8 dira lanpostua galdu duten langileak. “EH Bildu Gasteiz-en uste dugu onartezina dela udalean gaur egin den agerraldian agertu ez izana, azken asteotan eman diren kaleratze sorta azal zezaten. Udalek duen kontratu garestiena da, 20 milioi urtero, baina bere arduradun nagusiak ez dira gai izan aurpegia ematen”, adierazi du EH Bildu Gasteizko zinegotziak, Aitor Miguelek.



Sindikatu edukia