Araba

Aitor Miguel: «Gasteizen badago dirua gauza askotarako baina ez, aldiz, pobreziari aurre egiteko»

Hiru ostegunetik behin Gasteizko Udalera begira jartzen gara ARABA HIZPIDE-n, hiriburuko aktualitatea errepasatzeko irratira hurbiltzen diren zinegotzi eta politikari ebzerdinekin. Jorge Tejedor (Equo) eta Aitor Miguel ( Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzia Gasteizen) egon dira gaurkoan gurean.



Aitor Miguel: “FCC ez dago betetzen Udalarekin duen akordioa”

FCC-ren irregulartasunetaz aparte, kasu pertsonal bat ere salatu du EHBilduk, langile baten egoera larria mahai gainean jarriz. Senide eta lagunak ari dira enpresan sartzen, egunez egun. Gainera, Gasteizko Udalak “non grata” izendatu du Carlos Urquijo, EHBilduren eskaeraz, baina gainontzeko beste hainbat alderdiren babesarekin. Gaiaz ere mintzatu gara Migelekin.



Aitor Miguel: "BRT, estrategikotzat dugun proiektua hobetzeko lanean segituko dugu"

Aitor Miguel Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotziak: “Azkenik, azken hilabeteotan Eusko Jaurlaritzareko teknikariekin eskatu genuen bilera burutu delako. Horretan BRTa finantzatzeko beste eredu ezberdinak aztertzeko aukera dagüela baieztatu da,  publiko-pribatuaz gain, hiriarentzat onuragarriena izateko. Estrategikotzat dugun proiektua hobetzeko lanean segituko dugu”.



Salgado: «Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako inbertsio publiko eta soziala behar dute»

“Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako inbertsio publiko eta soziala behar dute. Arazo honen irtenbidea ez da inoiz helduko isolamendua handituz”, azpimarratu du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkide Luis Salgadok. Gaia erantzukizunez jorratzeko konpromisoa hartu du koalizioak eta sentsazionalismoa saihesteko deia egin die eragile guztiei.



Sindikatu edukia