Nafarroa

Nafarroa: haustura edo erregimena berregitea?

Herritarren artean haserrea nagusi denean agintari hauen kudeaketa traketsarengatik, aldaketarako bide itxaropentsua ireki da. Nafarroan bada demokrazia aldarrikatzen duen ehun sozial anitz bat, herritarrei eragiten dien gauza guztien gaineko erabakitzeko eskubidea eskatzen duena: eredu sozial eta ekonomikoaren zein lurralde antolaketaren gainean.



average words per page paper

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan sample business plan for food truck business edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean EHBilduk Nafarroarentzat garai berria irudikatzen duen proposamena, egunotan Labriten aurkeztutakoa. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Araiz: "Gure proposamena: nafarrok erabaki behar dugu gure etorkizuna eta horretarako agenda demokratikoa adostu behar dugu"

Horrela hasten da gaur Nafar jendarteari aurkeztu nahi diogun proposamena. Uste dugulako ate eta leiho horien barruan gure askatasuna bahituta egon dela. Gure eskubideak giltzapean izan dituzte, erabakitzeko eskubidea aspaldian lapurtu ziguten nafarroi ate eta leiho horien atzetik.



"TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun" hitzaldien bideoak Iruñean eta Gasteizen

Pasa den urriaren 27an eta 28 an, Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari jarraipena eman genion Iruñean eta Gasteizen. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertu zituzten partehartzeak. 



EHBilduk abortatzeko eskubidearen alde Iruñean etzi egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu du

Erreforma hau ez da herritarren aurka ematen ari diren eraso sortaren enegarrena. Herritarren erdiaren aurkako indarkeria ekintza zuzena da, emakumeen autonomiaren aurkako kolpe larria, beren gorputz zein bizitzen gainean erabakitzeko eskubidearen kontrakoa. Eta erantzun sendoa behar du lege honek, urratzen dituen eskubideen tamainakoa.



Alternatibak Iruñerriko sei ikasleen atxiloketa salatu eta kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko borroka txalotu du

Aldi berean, Alderdi Popularrak bultzatutako hezkuntza erreformaren kontra altxatzeko antolatuta dagoen gazteria kriminalizatzeko nahia salatzen dugu ere. Nafarroako gazteek urteetan jazarpena sufritu dute, eta Estatuaren Segurtasun Indarren eskutik modu bortitzean zapaldua eta espetxeratua izan da.



Alternatibak dio Nievesen adierazpenak Nafarroako Gobernuan ezarritako “ustelkeria” berrestera datozela

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matute argigarritzat jo ditu Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohi Idoia Nievesek atzo jakinaraziotako informazioa, “guztiz agerian utzi baitu Nafarroako Gobernuan ezarritako ustelkeria. Frogatu egiten dute foru gobernua eta bere kontseilari Lourdes Goikoetxea beren zerbitzurako lanabesa bilakatu dutela foru ogasuna, Nafarroako boteretsuen interesak babesteko, elizarenak barne Opus Deiren enpresa desberdinak direla medio”.



EH Bilduk abenduaren 14an Tafallan eginen den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten du

"Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen alde" leloa hautatu dute Manifestazioa antolatu duten hamarnaka herri eragilek. EH Bilduk bat egiten du lelo horretan jasotzen diren aldarrikapenekin eta bere atxikimendu osoa adierazi nahi dio ekimen herritar honi.



Sindikatu edukia