Euskal Herria

Langile klasea missing dago?

Baina langileria hor dirau. Izan finko, izan prekario; kontratua bukatuko zaiolako edo lantegia deslokalizatuko ote dioten etorkizunari beldur, baina bere izerditik bizi den  langilez inguratuta bizi gara; turismo egitea goazen tokietako ostalaritzan edo supermerkatuetan; gure inguruko saltokietan, industria poligonoetan, errepideak artatzen, mendi lanetan, neskame klase ertaineko eta ez hain ertaineko etxeetan, edo zahar-etxetan.



EH Bildu irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa izateko konpromisoa hartu dute alderdiek

EH Bildu osatzen duten alderdiek (Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu) ekitaldia egin dute, gaur eguerdian, Iruñeko Baluarten. EH Bilduren etorkizunari eta irekiko den ziklo berriari eragingo duten konpromisoa sinatu dute bertan alderdietako ordezkariek (Oskar Matute, Rebeka Ubera, Pello Urizar, Arnaldo Otegi).



Ogia versus giza eskubideak?

Karl Marxek zioenez, sabela hutsik ezin da filosofian murgildu. Giza Eskubideen Kartak  oinarrikotzat jotzen du, besteen artean, gizakiak ondo elikatzeko duen eskubidea. Aurtengo urrian mendeurrena egingo duen Lehen Iraultza Sozialista, “ogia, bakea eta askatasuna!” aldarriekin hasi zen.



Venezuelarekin bat, OEA, AEB eta morroi neoliberalei aurre egin: 'Venezuela aurrera' euskal plataformaren komunikatua

Venezuelaren aurkako Eskutitz Demokratikoaren aktibaziorako arrazoi juridikorik ez dagoela salatzen dugu, EEBB eta bere zuritzaileek ordea ez dute arazorik AEEko oinarri sortzaileen aurka joateko honek iragan zoritxarreko eragile hau berriro bere interes inperialistekin lerrokatzen badu eta Venezuelako gobernu demokratikoa boteretik botatzeko mesedegarria bada.



Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 7. zenbakia

Alterkariaren 2017ko udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, feminismoaren aldarria eraman dugu portadara gure elkarrizketatuak, Irantzu Varelak, dioenez 'feminismoa egungo proposamenik eraldatzaileena baita'. Horregatik, iraultza honi leku nabarmena eman nahi izan diogu. Horrez gain, zamaketarien afera, mahai internazionalistaren berpiztea edo muturreko eskuinaren gorakada jorratu dugu, besteen artean. Deskargatu PDFn hemen edo eskatu ale bat ondorengo helbidera idatziz: prentsa(a bildua)alternatiba.net para darnos tus datos.



Feminismoa gerran #M8

Soldaten arteko amildegia, zaintzarako kondena, ikusezintasunera zigortzea, gutxiestea, eremua publikoan dagokigun ordezkaritza ukatzea, indarkeria... Bakea, Jule Goikoetxeak dioenez, ez da bakarrik gizonezkoek haien artean hiltzea. Hori ezin baita izan gure bakea; era berean, ezin da gurea izan gizartearen erdia alde batera uzten duen oro. Horregatik, martxoaren 8 honetan, egunero bezala, jakin badakigu ahalduntzea bilatzen duten borroka guztiek gure eskutik joan beharko direla. Feminismoa edo basakeria.



Metaforak ez dira beti zuzen erabiltzen

Ibarretxek Everesteko gailurrarekin identifikatu zuen independentzia, eta katalanei eskalatzeko geratzen zaien erronka gailurrera iristea; eta bere Plana, berriz, (Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena), bigarren kanpalekura iristearekin lotu zuen. Beraz, metafora garbia zen, gu bigarreneraino heldu izan ginen, baina arrazoi desberdinenegatik ezin izan genuen aurrera joan. Orain katalanek dute aukera.



Tortura errealitate ukaezina da Euskal Herrian

Tortura errealitate ukaezina da gure gizartean. Milaka dira izan diren salaketak, beste horrenbeste torturak salatzeko kalean eta instituzioetan egindako ekintzak, Pako Etxeberria mediku forentse ezaguna txosten zabala prestatzen ari da izandako torturen inguruan eta gizarte zibilak ere bere datuak bildu ditu. Euskal Memoria elkarteak egindako azterketaren arabera, azken hamarkadetan 5.667 tortura kasu izan dira azken hamarkadetan.



Andoni Unzaluri su, Diana Urreak

Diana Urrea Alternatibako militantea da, eta EH Bilduko parlamentari ohia Gasteizko legebiltzarrean, gazteena. Andoni Unzalu PSEko aurpegi ezagunenetakoa da, parlamentari izana hau ere, eta eskarmentu handiko politikaria.



Aitor Miguel "Udal agentzia energetikoa sortu nahi dugu energia era publikoan eta jasangarrian kudeatzeko"

Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotzi Aitor Miguelek pasa den urtarrilaren 18an EH Bilduk Durangon antolatutako energia eredu berri baterako jardunaldietan egindako aurkezpen laburra. Miguelek Gasteizko esperientzia lokalean planteatzen duten eredua azaldu eta sistema desberdin eta jasangarri baten aldeko apustua plazaratzen du. 



Sindikatu edukia