Euskal Herria

Alternatibak U-1aren aurkako zapalkuntzaren aurrean desobeditzera deitu du

Alternatibako bozeramaile nazional Maria del Riok “Espainiako erresumaren makineria zapaltzailearen enegarren erasoa” salatu du “urriaren 1eko galdeketaren aurka” gaurkoan, gainera, “Euskal Herriko kaleetara iritsi dena”, Gasteizko Aldabe gizarte etxean epaile baten esku CUPeko diputatu Anna Gabrielen hitzaldiaren debekua gertatu dela aipatuta, aretoa beteta eta solasaldia martxan zegoela. Del Riok bereziki “larritzat” jo du debekua Gasteizko udaltzaingoak egin izana, “Gorka Urtaran EAJko alkatearen gidaritzapeko poliziak parte hartu baitu Kataluniako herritarren eta beren legezko ordezkari politikoen adierazpen askatasuna eta erabakitzeko eskubidea urratzeko operazioan”.



Read Full Report

Ezkertiarra eta erabakitzeko eskubidearen aldekoa den inork ezin dio kontra egin Kataluniak herritarrei hitza emateari. Egoera honen aurrean, ezkerra ezin da ez isilik gelditu ezta PP-PSOE-Ciudadanos tripartituaren eskutik joan. Aukeratu beharra dago: edo hautetsontzi eta demokraziaren alde, edota frankismoaren ondorengoa den erregimen monarkikoa indartzearen alde; herrien burujabetzaren aldeko agertu edota burujabetza hori Troikari oparitu ziotenekin bat egin.



essays about new york city

Alderdi ezkertiarreko bozeramailearen hitzetan, “denborak egiaztatu du euskal gizartearen gehiengoak aspaldi zekiena, Rafa Diezen lanak (Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Harkaitz Rodriguezena bezala), herri honen bakerako eta normalizazio politikorako oinarriak jarri zituela”. Horregatik, Matutek baikor hartu du prozesu horren eragileetako bat aske egotea, “herri honen etorkizunaren alde egiten jarraitzeko”.



Matute: «Egun zoriontsua da, baina Garoña eraitsi arte ez gara mehatxu nuklearretik salbu egongo»

<--break- />

“Gaur jakinarazitako erabakiarekin, zaharkituta dagoen zentralaren eta behin betirako desagertarazi behar den energia nuklearraren mehatxutik salbu egotetetik hurbilago dago Euskal Herria”, adierazi du Matutek.



Abiadura handiko ustelkeria

Gure ustez, froga ugari eta anitzak daude, eta horietako asko Barcenasen agiriekin zerikusia duen gauza orotan azaltzen dira. Espainiako estatuaren geografian zehar esleitu diren obra publikoetan gauzatu dira frogak, baina modu berezian topatu daitezke gure herrian Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetan ere.



Alternatibak emakumeen bazterketa alardeetan babesten uzteko exijitu die PNV eta PSEri

<--break- />Bihar, Udala, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza berdintasun eza estrukturalaren eta diskriminazioaren konplize izango dira. Eta halako lotsagabekeriaren aurrean mezu argia helarazi nahi diegu: Aski da! instituzio publiko batek arrazakeria, xenofobia, indarkeria eta bortxaketa babestu ezin dituen modu berdinean, ezin du Alardeetako diskriminazioa bermatu. Santano, Olano eta Urkullu jauna, zuen presentzia falta, zuen isiltasuna eta zuen gelditasuna, indarkeria estruktural horren eta emakumeek bizi duten berdintasun eza horren parte dira ere bai.



Mapa beldurgarriak

Baina badira ere mapa miresgarriagoak, hala nola gatazkak gainditu dituzten edota gainditu bidean dauden herrietakoak, Irlandatik Kolonbiaraino, bakean oinarritutako etorkizuna eta normalizazio politikoa lortzeko bidean presoen egoera kudeatzea ezinbestekoa dela egiaztatzen dituztenak. Izan ere, aitortza, egia eta justizia ahalbidetuko dituen edozein prozesuan aurrera egiteko funtsezkoena zera da: biktima berriak sortzeari uztea.



Alternatibak kezka adierazi du Cosco Bilboko Portuan sartu izaganatik, Grezian esklabotza baldintzak ezartzen baitizkie langileei

Grezian gezurretan aritu ziren portuak pribatizatuko zirela ukatzen zutenean, eta modu berean ari dira orain Espainiako gobernutik, diputatu ezkertiarraren esanetan, "zamaketaren erreforma Europako Batzordearen isunari irtenbidea emateko zela dionean", eta gezurretan ari da ere, "zamaketariak kriminalizatzen dituztenean, gizartearen kontra jarri nahian kartel edo klan pribilegiatua bailitzan, haien lanpostuen duintasunaren alde borrokan ari diren pertsonak baino ez direnean".



Alternatibaren Batzar Nazionalak EH Bildu berritzeko prozesuaren aldeko apustua berretsi eta alderdia indartuta aterako dela ziurtatu du

Del Riok nabarmendu duenez, “Alternatibaren baitan ez dago inolako beldurrik EH Bildu berrian desagertu edota eragiteko gaitasuna galtzeko”; guztiz kontrakoa, izan ere, “hemendik aurrera ideia politikoak eta hauek oinarriekin partekatzeko gaitasuna izango da, kuoten gainetik, irizpideak ezartzeko bide nagusia”. Horrek ez du esan nahi, alabaina, “alderdiek eginiko ibilbidea eta ezkerraren adar desberdinetatik egindako ekarpenak desagertuko direnik”.



Non dago langile klasea?

Ikusezinagoa baina aldi berean kalean presente, ikusi nahi duenarentzat. Adibidez, Bizkaia osokoak Bilboko kaleetan, eta astelehenero eta asteartero Errenteriako udaletxearen aurrean elkartzen dira zahar-etxeetako langileek (ia denak emakumeak) soldata eta lan baldintza duinen alde. Eta gure begirada mundu osora zabaltzen badugu, gure aspaldiko itxurekin ikusiko ditugu Hegoafrikako meatze zuloetan edo Txinako industria astuneko guneetan, edo Arabiar penintsulako petrolio prospekzioetan, edo Hego Amerikako laborantza industrialeko zelaietan.



Sindikatu edukia