Euskal Herria

Alternatibak dio “lotsagarria eta nazioarte mailako erridikulua” dela Luhusoko operazioa

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek salatu egin ditu bart gauean Luhuson eginiko atxiloketak, “lotsagarria ez ezik, nazioarte mailako erridikulua da operazioa”, esan du. Tamalez, “egiaztatu egiten dute Frantziako estatua bakea oztopatzeko edozer egiteko prest daudenekin bat egiten duela, euskal gizarteak normalizazio politikoaren bidean espero duen armagabetzea zapuzteko helburua dutelako”. Gogoratu egin du, halaber, “Espainia dela munduko estatu bakarra non, gatazka armatu baten ostean, unilateralki jarduera militarra utzi eta bere burua armagabetu nahi duen erakundeak gobernuaren kontrako jarrerarekin topo egiten duela, inolako borondaterik ez baitu”.



click here

Alternatibak "Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du hurrengo abenduaren 13an eta 15ean Gasteiz eta Irunen, hurrenez hurren. Calamonten (Extremadura) 1938an jaioa, eta 60ko hamarkadan  Bilbo industrialera etorria, egun Alternatibaren militante Juan Puerto Morcilloren ibilbideari eskainita dagoen metraje ertaina da, langile borrokan eta ezker politiko klandestinoan sartu ez ezik, erabakitzeko eskubidea defendatzen duen borroka ere bere egin zuena. 



http://finosa.com/graduate-school-personal-statement/

Alternatiba alderdiak Juan Puerto Morcillo militante komunistari buruzko dokumental bat egin du, eta udalerri batzuetan emanaldiak eskaintzen hasiko da; lehen saioa, Gasteizen, hilaren 13an. Espainian jaio zen Puerto (Calamonte, Extremadura; 78 urte), baina 22 urte zituenetik Bilbon bizi da. Alternatiban dabil egun.



Software librea administrazioan ezartzeko aukera aztertzeko ekimen parlamentarioa

Koalizioak ponentzia jakina sortzea proposatu du, adituekin batera bertan eztabaidatzeko software librearen inplementazioaren aukera, eta hala badagokio, adosteko bide orri zehatza, urrats eta epe zehatzekin.



A25, gure kontrako gerrarekin amaitu

Emakumeen kontrako bortizkeria naturaltzat hartzen dugu. Hil, bortxatu eta erasotzen gaituen, eta lan berdinaren truke gutxiago ordaindu eta etxeko lanen esklabotza inposatzen digun sistema normaltzat hartzen dugu. "Bakean" bizi garela uste dugu, gizonak haien artean hiltzen ez direlako akaso, baina onartu egin dugu bake horren parte dela sistematikoki zapalduak, erosotuak, erailak eta gure askatasun sexualak bortxatuak izatea.



Josu Estarrona-Maria del Rio: «Independentismoa lanabesa izan daiteke burujabetza lortzeko»

Joan den larunbatean Nazio Batzarra egin zuen Alternatibak. Abagune politikoaz eta aurrera begirako ildoez eztabaidatzeaz gain, Nazio Koordinakundea osatuko duten bederatzi kideak ere hautatu zituzten Bilbon egindako batzarrean. Batzorde eragile hori osatuko duten erdiak baino gehiago berriak dira ardura horretan. Hori da, esaterako, Maria del Rio (Bilbo, 1982) eta Josu Estarronaren kasua (Gasteiz, 1981). Del Rio zuzendaria izan zen Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako sailean, eta Estarrona Eusko Legebiltzarreko kidea da.



Fatuarte: "Erronka gehiago ditugu lorpenak baino, baina azken hauek dira ibilbide berean aurrera egiteko indarrak ematen dizkigutenak"

Juan Puerto du izena, Extremaduratik Bilbo industrialera etorritakoa. Bertan langile borrokan eta ezker politikoan militatzeaz gain, erabakitzeko eskubidearen defentsaren alde ere egin zuen. Bere ibilbide politikoak, Alternatibaren jaiotzarekin batera egin genuen apustua berresteko balio digu; hau da, Euskal Herriko ezker politikoaren batasuna eta elkarlana bultzatzea, beti ere, gizarte mugimenduekin elkarrizketan.



Alternatibak zuzendaritza talde berria aukeratu du hurrengo 3 urtetarako

Alternatibak bere Batzar Nazionala egingo du gaur Bilbon, hauteskundeen osteko testuinguru politikoa zein ezker subiranistaren etorkizunaren inguruko irakurketak eztabaidatu ez ezik, bere Koordinakunde Nazionala (zuzendaritza taldea) berritzeko. Aho batez (%96ak alde bozkatu du eta %4a abstenitu egin da) onartu da aurkeztutako taldea. Koordinakundea eguneko erabakiak hartzeko ardura dauka, etae Batzarrak onartutako estretegia martxan jarri.



Alternatibaren Batzar Nazionala eta "Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti" dokumentalaren emanaldia

Larunbat honetan, azaroak 5, Alternatibak bere Batzar Nazionala ospatuko du, besteak beste, Koordinakunde Nazional berria izendatu eta EAEko hauteskundeen emaitzak eta horien osteko egoera politikoaren inguruko eztabaida egingo da, hala nola, euskal ezker subiranistaren eraldatzea ahalbidetzeko hausnarketa sakona ere burutuko dugu. Azkenik, eta TTIParen kontra deitutako mobilizazioak babestu aurretik, "Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti" dokumentala eskainiko dugu, Euskal Herriko militante ezkertiarraren bizitzan oinarritutakoa.



Sindikatu edukia