Euskal Herria

Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 6. zenbakia

Alterkariaren 2016ko udazkeneko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, Euskal Herriko egoera politikoaren inguruko hainbat gogoeta jasotzen ditugu hauteskunde autonomikoen harira. Ale honetan, besteak beste, Kolonbiako bake prozesuaren inguruko hausnarketari, borroka eta agenda feministari, saharako aldarrikapenari eta errefuxiatuen krisiari buruz hitz egiten dugu ere. 



http://essaytop.technology/essay-on-environmental-pollution/

Gure zintzotasuna herritarrei zor diegu, ez dinamika instituzionalari. Hitzetan eta kontzeptuetan ematen ari den (des) egokitze horri oso penagarria deritzot. Azken finean, ezkerrak, errealitatea aldatzea izan behar du helburu. Ezin du dagoena ondo kudeatzera mugatu, edo mundu injustu batean egokitu edo goxo egin. Ezin du alternantziaren (gaur zu, bihar ni) itsas lamien kantuei amore eman.



http://www.vianovaminori.it/index.php/snapchat-best-friend-search/

Alternatibak bat egiten du biharko, urriak 26, STEILAS eta ELA sindikatuek, hezkuntza alorreko hainbat eragileren babesarekin, Hegoaldean deitutako mobilizazio egunarekin, Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa aldarrikatu eta LOMCE zein honen izenean aplikatutako Heziberri eta errebalidak ezartzearen aurka.



EHBilduk Bardeetako ariketa militarrei buruzko azalpenak eskatu dizkio Espainiako defentsa ministroari

Diputatu subiranistak Espainiako gobernuari eskatu dio “tiro eremua desegin dezala behin betiko. Horrela, Nafarroak lur eremu hori guztia berreskuratuko luke eta gizartearentzat hobea den erabilpena emango lioke. Onuragarria litzateke gizartearentzat”.



Zein da atzerritarren parte-hartze politikoa? elkarrizketa Diana Urreari Info7n

Atzerritik etorririko euskal herritarren partehartze politikoaz eta boto eskubideaz solasaldia Alternatibako kide eta EH Bilduko Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearekin. Gero eta nabariagoak dira atzerritik etorririko herritaren bozka  bilatzen duten hauteskunde kanpaina adierazpen eta estrategiak. Baina ezer gutxi dakigu atzerritik etorritako euskal herritarren boto eskubidearen inguruan.



I25eko hauteskundeen inguruko eztabaida Euskadi Irratian: Gizarte gaiak, Ander Rodriguezekin

Alternatiba eta EH Bilduko kide Ander Rodriguez, PSEko Eneko Andueza, PPko Laura Garro eta Elkarrekin Posemoseko Lander Martinez Euskadi Irratiko hauteskunde eztabaidan. Gizarte politikak hizpide.



EH Bilduren gobernu programa 2016-2020 legegintzaldirako

Euskal Herria Bilduren gobernu programa irailaren 25eko hauteskundeetarako eta 2016-2020 legegintzaldirako.



Matute: “Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara”

Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Arnaldo Otegiren aferaren inguruan hartutako erabakiaren aurrean EH Bilduk erabakia eskubide bortxaketa bat dela adierazi du, azpimarratuz ez dela soilik Arnaldo Otegik bere hautagaitza aurkezteko duen eskubidearen aurkako erabakia, gizarte osoaren aurkako erabaki bat baizik. Herritarren beraien lehendakaria nor izatea nahi duten erabakitzeko eskubidearen aurka doan erabakia dela adierazi dute Oihane Zabaleta eta Oskar Matutek.



Matute: "En el debate propondremos libertad plena para los y las vascas"

El diputado de EH Bildu y compañero de Alternatiba Oskar Matute ha comentado  que en el debate de investidura del próximo día 30 de agosto su objetivo será "proponer y exigir más dignidad, derechos y libertad plena para los y las vascas".



Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala

Humanitatea bidegurutzean dago: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz. Zaintza, ekologia eta gizarte arloko krisialdi latza pairatzen ari gara, bere adierazpen nabarmena aldaketa klimatikoa izanik. Ildo horretan, larriak ere badira bioaniztasunaren galera, baliabide naturalen agortzea eta baso eta oihanen suntsipena. Interkonektaturik dauden krisi multzo baten aurrean gaude, humanitatearentzat eta, oro har, izaki bizidunentzat orain arte ezagutu ez den mehatxua dakarrena.



Sindikatu edukia