Euskal Herria

Feminismoa, Antikapitalismoa eta Norvegia

Datozen urteetan benetako hondamendia ezagutuko du Euskal Herriak gizarte arloari dagokionez. Hala, ezinbestekoa da herritarrek jakitea eman daitekeen asaldaketa ezarritako boterearen kontrako alternatiba sortu ahal izateko ordaindu beharreko salneurria izango dela. Benetako alternatibaz ari gara, ez botere txandakatzeaz. Egoera zail honetan, gai izango al dira indar ezkertiarrek alternatiba hura eraikitzeko? Alternatiba feminista izango al da edota traizio berri baten aurrean kokatuko gaitu, ezker klasikoaren eta feminismoaren arteko talka emanda, historian hainbestetan gertatu den bezala, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna lortzeko borroka aldarrikapen zerrendaren amaieran kokatu denean?



EHBilduk lan merkatua bizitzaren zerbitzura jartzea aldarrikatu du eta ez kapitalaren menpe

Egun esanguratsua dugu Martxoaren 8a: emakume langileen nazioarteko eguna. Oraindik ere nabarmendu beharra daukagu, ordea, "langilea" esaten dugunean, lanaren izaera integralaz ari garela. Izan ere, sistema patriarkalaren zutabeetako bat sexuen arteko lan-banaketa da, eta horrek arlo produktiboko enpleguari ematen dio lan izaera; soldatapeko lanari. Zaintza-lanak eta etxeko lanak ikusezin bihurtzen ditu, eta lan izaera bera ere ukatu egiten die. Lan banaketa hori gainditu, eta enplegua ez ezik, zaintza- eta etxeko lanak erdigunean kokatu ditugu, beharrezkoa dugun errekonozimendua exijituz.



Alternatibak salatu du Emakunden eginiko %20ko murrizketa bortitzak Urkulluk berdintasun alorrean dituen asmoak islatzen dituela

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek gogor kritikatu ditu Iñigo Urkulluren gobernuak atzo Emakunde instituturako iragarritako murrizketak, bere aurrekontua %20 baino gehiago jaitsi baitute, “agerian utzita emakumeek gizonezkoekiko pairatzen dituzten desberdintasunak gainditzeko politikak ez direla, inondik inora, lehentasuna PNVren gobernuarentzat”.



Alternatibak PNVren egoitzaren aurrean egingo den protestarekin bat egin du, Palestinaren aldeko ekintzak debekatu izana salatzeko

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak salatu egin du gaur Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria-Palestina Sareak Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldearen bisitaren aurrean antolatutako hainbat protesta ekintza debekatu izana.



Espainiako Gobernuak bultzatzen duen hezkuntza erreformaren aurka kalera ateratzeko deia egin du EH Bilduk

Hego Euskal Herriko hiriburuetan Espainiako Gobernuak bultzatzen duen hezkuntza legearen erreformaren aurka mobilizazioak egingo dira larunbat honetan, martxoaren 2an, Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ELAk, LABek eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. EH Bilduk manifestazio horietan parte hartuko duela aurreratzen du, eta bertan egoteko deia egin die herritar guztiei.



Politicos que piden perdón - Barkamenak eskatzen dituzten politikoak

¿Quién dijo que los políticos no piden perdón y que no asumen responsabilidad sobre lo que hacen? / ¿Zeinek dio politikoek ez dutela barkamenik eskatzen eta egiten duenaren gaineko erantzukizunik onartzen ez dutenik?



Alternatibak positibotzat jo du ETAk eragindako kaltea zein gatazka gainditzeko protagonismoa herritarrena dela aitortu izana

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek oso baikor hartu ditu ETA erakundeak, Parisen epaitegietan gaur goizean hitz egin duen Garikoitz Aspiazuren bitartez, egin duen adierazpena, zeinetan “gatazkarekin zerikusirik ez duten pertsonei eginiko kaltea ez ezik, gatazka gainditzeko bidean protagonismoa Euskal Herriko eragile eta herritarrei dagokiela aitortu” duelako.



EHBilduk etxegabetzeen aurka bihar egingo diren elkarretaratzeekin bat egitera deitu du

Euskal Herria Bilduk bere atxikimendua adierazi nahi die bihar, larunbata, Hegoaldeko lau hiriburuetan eragile sozial desberdinek deituta etxe desjabetzeen aurka egingo diren protesta ekintzei. Etxegabetzeen aferan bereziki lazgarria izan den aste baten amaieran egingo dira elkarretaratzeak, berriz ere ikusi izan dugulako zer nolako babesgabetasun egoera bizi duten egunero beren etxea galtzeko arriskuan dauden pertsonek, inolako gupidarik ez duten finantza sistemaren esku baina, era berean, gutxi batzuk aberasten jarraitzea ahalbidetzen duten gobernu konplizeen erruz, jendeari bere buruaz beste egitera eramaten dituzten bidegabekeriak legez babesten dituztelako.



Sindikatu edukia