Reino de España

Espainiaren subiranotasunaren aurka ezin joan... ez bada merkatuek agintzen dutela

Espainiaren subiranotasunaren aurka ezin dela joan dio Espainiako jarduneko presidente Mariano Rajoik, Kataluniako prozesu independentistaren harira. Noski, Europako Batzordeak, merkatuek, TTIP itunak edota finantza botereek burujabetza hori nahi beste urratu dezakete.



Diana Urrea: “Pertsona guztiek eskubide berberak izango dituzten kolore askotako Euskal Herri bat eraikitzeko erabaki nahi dugu”

Halaber, arduradun politiko asko migrazioaren kontra egiten ari diren adierazpen ugariez mintzatu da Urrea. «Einsteinek zioen bezala, errazagoa da atomo bat apurtzea zurrumurru bat haustea baino eta, horren haritik, hainbeste zurrumurru zabaltzen ari diren honetan komeni da gogoraraztea immigrazioak kultur aberastasuna ekarri duela gure herrira eta, gainera, immigratzaileek hamarnaka milioi euro sartzen dituztela urtero Estatuaren diru kutxan (zalantzarik gabe, beraiek jasotzen duten baino askoz ere diru gehiago)», adierazi du.



Espainiako konstituzioaren aurkako manifestazioa abenduaren 6rako deitu du EH Bilduk Bilbon

Sabino Cuadra eta Maria Sierrak, azken honek gazte mugimenduaren izenean, datorren abenduaren seian Bilboko kaleak betetzera deitu dituzte herritarrak.



Herri katalanari eta bere prozesuari babesa adierazi diogu EH Bilduk, ezkerreko hainbat indar subiranistekin batera

Diada egunaren ospakizunekin kointzidituz, Estatuko nazio eta herri desberdinetako 8 erakunde politikok Katalunian irekitako prozesuarekiko babes posizio amankomuna top



Alternatibak salatu du PPren konstituzionalaren erreformak herrien borondatea bahitzeko helburua duela

Alderdi ezkertiarretik salatu dutenez, “eskubide urraketa eta murrizketak nagusi diren kiribilean” urrats berriak egiten jarraitzen du Mariano Rajoy-ren gobernuak, honelako “kirtenkeriak” mahai gainean jarrita. Erreforma honen bidez, “Madrilek kartzela zein isunen mehatxuekin Katalunian hautestontziek ekintza demokratiko baten bidez esan dezaketena geldiarazi nahi du, kontra egiten dioten erkidegoen instituzioak bertan behera utzita ere”.



Oskar Matute: "Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da"

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri dituen aurrekontuetan AHTari egingo zaion diru ekarpenari buruz hitz egin du gaur Oskar Matute Alternatibako eta EH Bilduko kideak.<



EH Bildu Madrilen PPren autokontsumo elektrikoari buruzko dekretu proiektuaren aurka dago

EH Bilduk autokontsumo elektrikoa arautzen duen dekretu-proiektua atzera botatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, ekainean aurkeztu zuen zirriborro hori autokontsumo



Alternatibak aldaketaren eragile gisa aurkezten diren alderdiei dei egin die herrikoenaren moduko epai bidegabeak sala ditzatela

Alternatibatik uste dugu aski dela esateko garaia heldu dela; bere burua demokratikotzat duen gizarte batek ezin du onartu herriaren parte adierazgarri baten militantziak altxatutako ehun bat egoitzen espoliazioa. Estatuan aldaketaren indar direla esaten duten alderdiek ere ez, ezin dute hau onartu; ez baitira aldaketa izango baizik eta ordezkatzea epai honen moduko eskandalu juridiko baten aurrean isilik  gelditzen badira. Ez dute ezer aldatuko militantzia eta disidentzia politikoa diktaduran bezala zigortzen den bitartean entzungorrarena egiten badute.



Alternatibak Alfonen atxiloketa salatu eta elkartasuna adierazi du goraka doan eta Euskal Herrikoarekin gero eta antzekoagoa den errepresioaren aurrean

Alternatibatik salatu egin nahi dugu Alfonso Fernandez Alfonen atxiloketa, bart Madrilen gertatutakoa. Era berean, gure elkartasuna adierazi nahi diogu justiziaren manipulazioa eta gero eta errepresioa handiagoa jasaten ari diren guztiei, Euskal Herrian aspaldi bizi dugunarekin gero eta antzekotasun handiagoak baititu.



Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu

Sufrimendua eragin duten eta zorionez gaur egun ematen ez diren beste erabaki politikoekin gertatu den moduan, dispertsioa lehenbailehen amaitu behar da; eta berau aplikatzea erabaki politikoa izan zenez, politikatik ere bilatu behar da presoek eta haien senide eta lagunek pairatzen duten egoerari irtenbide bat ematea.



Sindikatu edukia