Reino de España

Egunkaria auzia behin betiko ixteagatik poza azaldu du EH Bilduk

Egunkariaren aurkako auzia ondo amaitu bada ere, EH Bilduk gogora ekarri du euskarazko egunkariaren proiektuaren kontra Espainiako estatuko sektore atzerakoienek egindako bidegabekeria eta krudelkeria. Beste zenbait kasutan gertatu bezala, interes politiko hutsean eta mendeku gosean oinarritutakoa izan zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako prozesua.



Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean gehiengoari entzun beharra dago

Bidea aitortzan dago, errealitate desberdinetatik abiatuta, Euskal Herria erabakiaren sujeto politikoa da. Meatzuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean entzun eta euskal gehiengoaren nahia errespetatu arazi. Herriek erabakitzeko duten eskubidea onartu eta onartuko ez duenekin harremanak hausteko ordua da.



Mugimendu feministaren garaipena ospatu arren, abortatzeko eskubidearen alde mobilizatzen jarraitu beharra dago

Abortuaren legearen proiektuaren porrota ospatu nahi dugu, Apezpiku Batzarraren esanetara dagoen gobernu ultra atzerakoiaren eta amatasuna zein sexualitatea ulertzeko emakumeen errealitate anitzen arteko distantziaren froga delako. Kontrarreforma honen porrotak gobernua agerian utzi du, gehiengo absolutuarekin ere, ezinezkoa izan duelako argi eta ozen hitz egin duen gizartea makurraraztea, urte luzeetako borrokari esker lortutako eskubideei uko egiteko prest ez zegoelako.



Melilla: fikzioa gainditzen duen errealitatea

Melillaz ari garenean, berehala hesia zeharkatzen saiatzen diren afrikar “uholdeen” irudia datorkigu gogora. Hesia baino, hesiak direla esan beharko genuke, guztira hiru baitira; eta aurki lau izango dira, Maroko eraikitzen ari den hesi berria gehituta. Afrikar hauetariko gehienak gizonezkoak dira. Emakumeak ordea, txalupetan edota muga-zeharbideetatik sartzen dira; bertatik egunero komunikabideentzat ikusezinak diren 20.000 eta 30.000 lagun artean igarotzen direla.



Ubiria: "Aski da espetxe politika bake eta konponbidearen aurka erabiltzeari"

Gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoei ezartzen ari zaien espetxe politika ankerkeria eta mendekuaren adierazle nagusia da. Mendekuan eta giza eskubideen urraketa sistematikoa oinarri duen espetxe politika ezartzen zaie euskal presoei.



Deitoragarria da EAJk bere kudeaketa ezin txarragoa ezkutatu nahi izatea presoen egoeraren inguruan gezurretan arituta

EAJk oraindik ez du argitu eskubide urraketa hauen eta beren ondorioen gainean non kokatzen den. Sakabanaketak istripuak eragiten dituela eta legearen arabera gaixotasun larriak dituztelako aske egon behar luketen presoak ziegan jarraitzen dutela, norekin dago EAJ? Euskal gizartearen gehiengoaren borondatearekin edo Madrilera begira? Momentuz bigarrena hautatzen duela dirudi.



Espainiako Koroak Bizkaiko Jauna titulua ez erabiltzeko exijituko du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Asier Vega EHBilduko batzarkidearen esanetan, “Bizkaiko Jauna titulua norbaitek ematekotan, bizkaitarrok eman beharko genuke. Agerikoa da Bizkaiko gizartea ez dela monarkiaren aldekoa eta ez duela Espainiako erregearekiko atxikimendurik. Beraz Espainiako erregeari ez dagokio Bizkaiko Jaunaren titulua eta hari uko egitea exijitzen diogu”.



EHBilduk Euskal Errepublika askearen aldeko hautua egina dauka, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei

Frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, erabat pitzatuta. Krisi horren adierazle da erregimenaren oinarri diren PP eta PSOEren zilegitasun krisia (pasa den igandeko hauteskunde emaitzak horren lekuko). Espainiar eredu honek ez dauka agenda demokratikorik ez Espainiako estatuaren menpeko herriontzako ez herritarrentzako. Abdikazioarekin eredu ukatzaile zaharkitu horri nola edo hala eusteko ahalegina egin nahi du Erregimenak.



Alternatibak operazio estetikoa deritzo abdikazioari, herritarrei bizkarra ematen dien “erregimen ustela” makillatzeko asmoa duena

Alternatibatik, monarkia instituzio “anakroniko eta guztiz antidemokratikoa” dela gogoratu dute, jainkozko izendapenaren bitartez  pribilegioak eta karguak eskaintzen dituena, edota kasu honetan, “Frankoren diktadura kolpistaren oinordetzaren eta izendapen zuzenaren ondorioz” boterean dagoena.



Alternatibak dio Otegi kartzelan mantentzeak agerian uzten duela estatuko justizia gabezia eta bakea oztopatzen tematuta daudela

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakia deitoratu du, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso mantentzea dakarrena, ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren eta “bidegabe atxilotu zituzten arren, ez baita logika politiko zein etikorik egungo egoera iraunarazteko” Bateragune delakoan auziperatuentzat.



Sindikatu edukia