Reino de España

Alternatibak operazio estetikoa deritzo abdikazioari, herritarrei bizkarra ematen dien “erregimen ustela” makillatzeko asmoa duena

Alternatibatik, monarkia instituzio “anakroniko eta guztiz antidemokratikoa” dela gogoratu dute, jainkozko izendapenaren bitartez  pribilegioak eta karguak eskaintzen dituena, edota kasu honetan, “Frankoren diktadura kolpistaren oinordetzaren eta izendapen zuzenaren ondorioz” boterean dagoena.



Alternatibak dio Otegi kartzelan mantentzeak agerian uzten duela estatuko justizia gabezia eta bakea oztopatzen tematuta daudela

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakia deitoratu du, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso mantentzea dakarrena, ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren eta “bidegabe atxilotu zituzten arren, ez baita logika politiko zein etikorik egungo egoera iraunarazteko” Bateragune delakoan auziperatuentzat.



Erabaki antidemokratikoen gainetik, herriek erabakitzen dute

Kataluniako Parlamentak onartutako adierazpen subiranistari Auzitegi Konstituzionalak ezarritako betoa probokazio hutsa eta mespretxu izugarria da Kataluniako gizartearen gehiagoren iritziarekiko. Hartutako erabakiarekin, Auzitegi Konstituzionalak eremu politikoan sartzen da eta ukatu egiten dio Kataluniari subjektu politiko burujabea izatea, eta modu antidemokratikoan atea ixten die errealitate nazionalei, Konstituzioak suposatzen duen kartzelan "Espainiaren batasuna" giltza bezala erabilita.



M22 duintasuna ankerkeriaren aurrean

Atzo, Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako egunean, eta gaurkoan, milaka lagun faxismoaren aurka kalera aterako direnean, gogorarazi beharko genuke kapitalak ez duela bere mugimendua oztopatzen duen ez legerik ezta mugarik. Bitartean, pertsonen kontra legediak eta hesiak altxatzen ditugu, jendearen azala zein duintasuna hausteko gai direnak. 500 etorkinek Melilla "eraso" egin zutela kontatu ziguten egun berean, egunkarietako azaletan irakur zitekeen gehien dutenen eta gutxien dutenen arteko aldea, aberatsenen eta pobreen artekoa alegia, gero eta handiagoa dela Espainiako Erresuman.



Espainiako immigrazio politika eta Ceutako hildakoak Legebiltzarrera eramango ditugu Eusko Legebiltzarrera

EH Bilduk iritzi dio Ceutan hildako 15 pertsonen heriotza Espainiako migrazio politikaren ondorioa dela. "Gertatu dena nahikoa garrantzitsua da konturatzeko Espainiako migrazio politikak giza eskubideen aurka doazela eta Legebiltzar honek horien aurka adierazpen publikoa egin behar duela. Horrez gain, hildakoen senitartekoekin eta inguru hartan muga pasatzeko zain daudenekin ere elkartasuna adierazteko balioko du", adierazi du Diana Urreak, ekimena sinatu duen legebiltzarkideak.



Pankarta, epaile eta ministroak

Urtero, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak milaka lagun biltzen ditu kalean. Hala zen ETAk bere ekintza armatua bertan behera utzi baino lehen -bitxia orduan ez zirela manifestazio hauek legez kanpo uzten- eta gerora ere arrakastatsuak izan dira. Frankismoaren ondorengoen gezurretatik haratago, manifestazio hauek sinestarazi nahi izan dutena baino helburu sinpleagoa dute: presoen senide eta lagunak zigortu eta hitzen dituen dispertsioaren amaiera, gaixo larriak edo sendaezinak kartzelatik ateratzea, eta kondenak luzatzeko erabiltzen diren oinarri legalik gabeko neurrien amaiera eskatzea.  



EHBilduk Melillako hesi labanadunen aurkako ekimena aurkeztu du Legebiltzarrean

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, ganberari eskatzeko, "pertsona guztien eskubideen alde tinko eta erabakitasunez lan egiteko kopromisoa har dezala, salbuespenik gabe". Koalizioaren iritziz euskaldunon erakundeetatik ere adierazpenak egin beharko genituzke, pertsonen osasun eta eskubideen aurka hartzen diren neurriak salatzeko, hala nola, Melillako labanen sistema "krudela" salatzeko.



Madrilek bultzatu Segurtasunerako Legearen gaitzespena adieraztera dei egin dio EH Bilduk Legebiltzarrari

Barne Ministerioak bultzatutako lege aurreproiektuak oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoak urratzen ditu, eta urrats bat ematen du, beste bat, estatu polizial bat ezartzeari begira. Hori dela eta, Oskar Matutek sinatutako ekimenaren bidez EH Bilduk funtsezko eskubide eta askatasunak bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, bai eta berme demokratiko hori Ertzaintzaren protokoloetan islatzeko ere.



Alternatibak dio epaiak agerian utzi duela Espainiako estatuak presoen giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak euskal gizartearen gehiengoak irrikaz espero zuen erabakia baieztatzen du, eta aldi berean, giza eskubideen defentsa indartzera dator, presoen eskubideak ere. Estatu espainiarreko gobernuak urte gehiegiz euskal preso politikoenganako mendeku politika jarri du praktikan eta espainiar gobernuaren ekintzaren parte izan den errealitate triste horri buelta ematea beharrezkoa da.



Espainiako Gobernuak 430 udalerri desagertarazi nahi dituela salatu dugu Gobernu Delegaritzetan

Hego Euskal Herriko hainbat alkatek Espainiako Gobernuak "Udalen aurkako Legearekin" egin nahi duena salatu dute gaurkoan. Iruñean eta Gasteizen Espainiako Gobernuaren ordezkari diren Carmen Alba eta Carlos Urquijori bitun bana eman zaie. Gutun hori artikulu honetan atxikituta duzuena da.



Sindikatu edukia