Reino de España

Madriletik datorren erasoaren aurrean gure udalerrien defentsan indarrak biltzeko deia egiten du EHBilduk

PPren eskutik Madrilen tramitatzen ari den lege proiektua udalen autonomiari inoiz egin zaion erasorik sakonena izango da. Udalentzako ondorio larriak ekarriko ditu, eta egun biltzen dituen edukiekin aurrera ateratzen bada, udal txiki askoren desagerpena ekarriko du, Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatuz.



Eta eguzkia ere bai

Rajoyren gobernuak proposatutako autokontsumo elektrikoa arautzeko Errege Dekretuak asmo bera dauka: eguzki izpiak erabiltzeagatik kobratzea eta, gainera, autokontsumoarekin amaitzea, oligopolio elektrikoaren etekinak bermatuz eta norberaren indar elektrikoa ekoiztea hura erostea baino %27 garestiagoa izatea lortuz. Non da burujabetza energetikoa?



Kongresuko espektakulu lotsagarriaren ondoren, Madrilgo gobernuari gure herriaren aitortza eta erabakitze eskubidea errespeta ditzala eskatzen diogu

Euskal Herritik begiratua, espainiako Kongresuan ikusi zen "espektakulua" guztiz lotsagarria izan zen. Espainiako presidentea den Rajoyk eta oposizioko buru den Rubalcabak Kongresuan eman zituzten azalpenak iraingarriak behar lukete izan zen edozein espainiarrentzat, ez bata ez bestea ez direlako batere sinesgarriak ustelkeriaren aurkako borrokan.



Urkulluk ezin du onartu patronalaren interes ekonomikoak gizarte osoaren interesen gainetik egotea

Euskal patronalak mingaina atera zion atzo Gasteizko Gobernuari sindikatuei negoziatzeko borondaterik esan zienean, hitzarmenak desagertzear dauden honetan akordioak lotzeko asmorik ez duela agertu zutenean. EHBilduk uste du ez gaudela patronalaren eta sindikatuen arteko gatazka batean; ondorio politiko eta sozial handiak izango dituen zerbaiten aurrean gaude. Gizartearen eskubide eta interes kolektiboak eta patronalaren interesak dira talta egiten daudenak, eta horrek guztiak ondorio sozial eta ekonomiko sakonak izango ditu.



Milaka langileen lan eskubideak galtzeari aukera deritzo patronalak

Astebete baino ez da falta beharginen lan eskubideen kontra sekula egindako atentatu handienetarikoa gerta dadin; lan itunen ultraaktibitatearen amaiera. Bata bestearen atzetik, azken lan erreformek jaten joan dira langile klasea, hau da, lan harremanetan alde ahulena, babesteko zeuden oinarrizko berme guztiak. Eta orain errematea dator, lan itunak lurperatzea.



Murrizteko ideiak

"Murrizteko ideien" azken alea, gobernu eskuindar desberdinei opari gisa ematen dieguna, euskal zein espainiar eskuinei, halakoetan murriz dezatela guri eskubide guztiak ukatu aurretik erreforma eta neurri desberdinak direla medio. Kanpora Iberdrola bezalako enpresei eginiko zerga opariak, kanpora kirol klub pribatuei zorra barkatzea, kanpora inolako erabilpen sozialik ez duten eta zorpetzen gaituzten azpiegitura erraldoiei eta kanpora frankismoak izendatutako erret familiei. Hala murriztu daiteke. Ez horregatik Urkullu, Joselu, Barcina Rajoy eta enparauak. Nork esango du orain oposizio eraikitzailea egiten ez dugunik? #Murizteko ideiak.



Faxismoari trabarik ez Europan

Clement Meric talde nazi batek Parisen erail duen egun berean, Kataluniako ultraeskuin zinegotzi Juan Gomez Monterok twitterren beste hilketa bat ospatzen du, Guillem Agulloren hilketa alegia, orain dela hogei urte Montanejos castelloar herrian labankada faxista batek akabatu zuena.



Emakumeena da erantzuna, eta askatasuna

Halere, guretzat, emakumeontzat eta feminismo antikapitalistarentzat eztabaida, hipotesien eta epeen inguruko liskarren gainetik dago. Zuek, patriarka aitortuak eta politikoki neomatxista zuzenak, ez gaitzazue zorabiatu. Abortu eskubidearen aldeko borroka krisiaren kontrako borroka da, emakumeon aspaldiko ezaguna, betiereko ezegonkortasun eta kalte egoera batean mantentzen gaituena, eta atzoko kontua ez dena.

 



Alternatibak iruzurra deritzo monarkia bezalako erakunde antidemokratikoa aztertzearen itxura egingo duen gardentasun legeari

Alternatibatik zalantzan jartzen dute “boteretsuen esanetara eta herri klaseei bizkarra emanda gobernuak egindako lege batek inolako erabilgarritasunik izango duenik”. Are gehiago, Vegak gogoratu du: “ekimen honen atzean dagoen alderdia, egunetik egunera gezur berri batekin esnatzen gaituen alderdi bera da bere karguen gehiegikeriak estaltzeko helburuarekin. Hau al da saldu nahi diguten gardentasuna Barcenasekin duten harremana oraindik argitu ez dutenean?”.



Gonzalez, Ares eta boteretsuen justizia

Gaur jakin izan dugu Felipe Gonzalezen Gobernuak 25 milioi pezeta bideratu zituela Santi Brouard Euskal Herriko diputatua erailtzeko, 1984ko azaroaren 20an. Gonzalez ez da inoiz epaitua izan eta, gaur egun, urtero 126.500 euro irabazten ditu Gas Natural enpresako kontseilari gisa, escracheak direla eta moraltasun irakaspenak ematen dituen bitartean.



Sindikatu edukia