Reino de España

Alfon, baldartasuna azalerazten

Baina baldartasunak gehiagorako ematen du, zenbait eragile eta norbanakoek Alfon preso politikoa dela deskubritu dutenean ezusteko gisa hartu dute, Palestinan edota Guantanamoko presondegian eman daitezkeen egoerak gogora ekarrita, baina ehunka euskal presoena zeharo ahaztuta. Beren burua “muturreko ezkertiar” gisa azaltzen duten eragileak dira, hedabide batzuek ere hala deitzen dieten arren, guztiek diote Alfon dela estatuko preso politiko bakarra.



ETBk Espainiako Erregearen gabonetako mezua eskaintzea salatu du EHBilduk

Koalizio abertzaleko kideek deitutako elkarretaratzeak hamarka lagun bildu ditu Bilbon, EiTBren egoitza nagusiaren atarian, «EiTBn inposatutako ikur espainolei ez. Erregaren mezurik ez» lelopean. Diana Urrea eta Dani Maeztu parlamentariek, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren, adierazi dutenez, Estatu espainoleko buruaren mezua emititzea «arrotza» zaio Euskal Herriari.



Espainiako monarkia kapitalista vs Euskal errepublika sozialista

Gabon gauean urtero telebistan ikusten dugun kapitalismo monarkikoaren aurrean, guk Euskal errepublika sozialista hautatzen dugu. Herrialde berri batean bizi nahi dugu, behetik gora eraikita dagoen mundu berri batean. Klaserik gabeko mundu bat, gure patuaren jabe izaten uzten gaituen mundu bat. Ez dago beste aukerarik, Euskal Herri askea nahi dugu, emakume eta gizon askeaz osaturiko Euskal Herria. Eta orain nahi dugu.



Alternatibak euskal kazetarien kontrako hamaikagarren jazarpen judiziala salatu eta elkartasuna adierazi dio Iñaki Sotori

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak deitoratu du “euskal gizartea etorkizunari begira dagoen bitartean etorkizuna normalizazioa politikoaren bidez eta bakean eraikitzeko, Auzitegi Nazionala bezalako erakunde atzerakoietatik EGIN eta EGUNKARIA kazetekin eginiko eraso onartezinak gogorarazi eta berpiztera behartzen gaituzte, Espainiako Erresumako batasunaren una, grande y libre leloarekin bat egiten ez duen oro terrorismoa dela aitzakia unibertsalarekin zentsuratu eta itxi zituztenak”.



Erabaki burujabeekin erantzungo diogu inposaketa politiko, ekonomiko zein hezkuntzako arlokoari

Alarma guztiak piztuta daudenean alderdien interesak bigarren maila batean utzi behar ditugu, indarrak batu behar ditugu, arrisku gorrian dagoen gure herriaren etorkizun politiko, ekonomiko eta kulturalari eusteko bitartekoak landu behar ditugu. Oso indartsuak izan gaitezke burujabetzaren bidean herri gisa eta klase irizpidearekin aritzen bagara.



Alternatibak salatu du urritasuna duten pertsonek murrizketa gehiago eta handiagoak sufritzen dituztela

Nabarrok salatu du sistema kapitalistaren krisiak egoera larrian utzi dituela urritasuna duten pertsonak eta haien familiak, egunero gainditu behar dituzten oztopoak ugari dira eta murrizketak pairatzen dituzte, laguntzetan eta lan merkatuari begira. Aniztasun Funtzionalaren taldetik azken alderdi honetan sakondu nahi izan dute gaurkoan, izan ere, “Aniztasun funtzionala duten pertsonek beste inork baino zailtasun handiagoak dituzte lan merkatuan sartzeko, eta lortzen dutenean ere, besteek baino baldintza kaskarragoetan” egiten dute.



Inposaturiko murrizketen aurrean, burujabetza politiko eta ekonomikoa eskuratzeko indarrak metatzera deitu du EHBilduk

PPren Gobernuaren erabaki ekonomikoek ondorio politikoa badute ere, Katalunia eta Euskal Herrian subiranotasuna inoiz baino biziago dagoen momentu honetan "café para todos" formula pean sortutako autonomien estatua ere jasanezina egiten zaie eta beraz zentralizazio prozesu basatiari ekin diote.



Alternatibak positibotzat jo du ETAk Aieteko bidearen aldeko apustua berrestea

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek positibotzat jo du ETAk atzo zabaldu eta Gara egunkariak gaur argitaratutako komunikatuaren edukia. Matutek azpimarratu du erakundeak gatazkaren ondorioen inguruan hitz egiteko agenda ezartzeko borondatea agertu izana, zehazki desarmearen, presoen eta desmilitarizazioaren inguruan, azken honetarako bideak eta epeak aztertuz, “Aieteko Nazioarteko Adierazpenak duela urtebete baino gehiago eskatutakoaren ildotik beraz”.



Alternatibak positiboki baloratu du Aieteko topaketa, hurrengoak sinatzaile guztiekin izatea espero badu ere

Sotok Alternatibak Aieteko Adierazpenarekiko duen borondatea adierazi du  “momentuko gertaera soila baino, Euskal Herriko eragile desberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetu eta euskal gatazkari konponbidea emango dion prozesuaren hasiera izan dadila”. Bide honetan, “bidezkoa eta iraunkorra den bakea lortzeko, talde desberdin guztien arteko proposamenen bitartez bakarrik lortuko dugula” ziurtatu du.



Alternatibak ohartarazi die PPri eta PSOEri desjabetzen kontrako adabakiek ez dutela milaka pertsonen hondamenean duten ardura estaliko

PPk eta PSOEk adostu beharreko edukiari dagokionean, bilera bera baztertzailetzat jo du Matutek, “beste indar politikoak baztertzeaz aparte, azken erabakia errudun nagusien eskuetan laga eta eragile sozialak zein kaltetuen erakundeak ere kanpoan uzten dituelako”. Alternatibako bozeramaileak zalantzan jarri du alderdien borondatea, eta baita hartuko duten neurrien eraginkortasuna ere: “Zorrak etxea ematearen bidez kitatzeak eta luzamenduak etxe hustearen data atzeratzeko bakarrik balio dute, banketxeen iruzurra eta lukurreriari irtenbide berririk eman gabe”.



Sindikatu edukia