Reino de España

Documental "La sombra del fracking: Gas no convencional" Dokumentala

"La Sombra del Fracking GAS NO Convencional" es un documental realizado por Dani Amo y Rosa Martínez, alerta en torno al fracking, que está llegando al Estado español sin que las Administraciones informen claramente de los permisos que están concediendo y sin que la población sea consciente de los riesgos que supone esta técnica. / Dani Amok y Rosa Martínezek sortutako dokumentala da "La Sombra del Fracking GAS NO Convencional", Espainiako Erresumara eta Euskal Herrira (Araban bereziki) heltzen ari den frackingaren inguruan ohartarazi nahi duena. Batetik, Administrazioek ez dute argibiderik zabaltzen eman dituzten baikmenen inguruan eta, bestetik, herritarrek teknika honek ekar ditzakeen arriskuen inguruko informaziorik ez dute.



Alternatibak deitoratu du ETAk jarduera utzi eta urtebetera urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak egotea

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek deitoratu du gaur, ETAk bere jarduera eten zuela iragarri zuen egunaren bezperan, “urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak” daudela, “agerikoa dena ukatzen saiatzen dira: herritarrek bakea nahi eta aldarrikatzen dutela, eta garai politiko berri batean gaudela”. Hala, “iraganeko jarreretan ainguratuta” daudenak salatu ditu, “Espainiako eta Frantziako estatuetako erakundeetan duten boterearen bitartez”.



Alternatibak Madrili exijitu dio Estrasburgori kasu egin eta Euskal Herriarekiko duen politika zigortzaileari 180 graduko bira eman diezaion

 

Agirresarobek Madrilek pilatzen dituen milaka salaketak gogorarazi nahi izan ditu eta horrez gain, “giza-eskubideen urraketen eta demokraziaren kalitate falta agerian uzten duten” dozenaka sententziak ere aipatu ditu. Honen adierazgarri “Euskal Herriak garai hartan jasan zuen oinarri legalik gabeko prozesu hau dugu, milaka euskaldunei bere hizkuntzan informazioa jasotzeko eskubidea kendu ziona”. Gainera, bere garaian Aznarren gobernuak “euskaldunen hizkuntza eta kulturaren babeserako neurri” gisa saldu nahi izan zuen. 



Alternatibak Bateraguneko auzipetuen aurkako mendeku politika salatu du haien atxiloketatik hiru urte betetzen direnean

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak berriz ere salatu ditu “bake prozesua sustatzea beste deliturik egin ez dutenen kontrako zigor bidegabeak, beraz, auzitegiei galdegiten diegu euskal gizartearen aldarria entzun dezatela, eta herri honek bizikidetzarako eta normalizazioaren bidean inondik inora behar ez duen ikuspegia ezarri nahi duen bloke politikoaren parte izan ez daitezela”.



Gernikako Akordioaren adierazpena Enara Rodriguezen erasoaren aurrean

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen.



Alternatibak komunikatuaren autokritika inplizitua txalotu eta ziurtatu du gizarteak eragile guztiek jokatutako paperaren gaineko hausnarketa espero duela

Alderdi ezkertiarreko ordezkariaren arabera, “euskal gizartearentzat benetan garrantzitsua dena konpromiso horrek aurrera egitea da, eta hori argi eta garbi, inolako zalantzarik gabe, adierazten du komunikatuak”. Honek, esan duenez, “bakerako bidean urratsak egiten jarraitzea” ahalbidetuko du, “Aieteko adierazpenak aipatzen zituen eragileek mugitu beharra dutela senti dezatela”. Hala, iradoki du Espainia eta Frantziako Gobernuek zeregina badutela, “normalizazioaren bidean aurrera egiteko eta era guztietako indarkeria desagerrarazteko baldintza demokratikoak ezarri behar dira herritar guztientzako”.



Alternatibak salatu du Gallardonek iragarritako justiziaren erreformak sektore ultraeskuindarrak asebetetzea beste helbururik ez duela

Alternatibatik “kezka handia” adierazi dute Alderdi Popularrak aurreratutako erreformaren inguruan, “Espainiako Erresuman indarrean zegoen espetxe politikak zuen birgizarteratzeko helburua bere horretan  desegiten” duelako. Ildo beretik, Matutek azpimarratu du “mendekua eta politika zigortzaileek ez dutela gizartearen osasun demokratikoa indartzen”. Are gehiago, ondorioak “guztiz kontrakoak” direla azaldu du, “pertsonen duintasuna eta eskubideak heriotzaren korridorerako bidean jartzen dituzte, presoenak zein aske bizi direnenak”.

 



Gure eskubideak, noizko?

Alderdi politiko, gizarte erakunde eta sindikatuei galdetu nahi diegu: zer gertatzen da?, zer ari zarete egiten gure oinarrizko eskubideak lotsagabekeriaz zapaltzen dituzten bitartean? Ez al dugu ikusten estatuak eta eliza katoliko apostoliko erromatar sakro-santuak, gure autonomia eta erabakitzeko askatasunaren aurka eragindako eraso honek, langile klaseak pairatzen dituen murrizketa bortitzekin duen harremana?, ez al duzue ulertzen langile klasearen eskubideen murrizketak eta emakumeen menpekotasuna eskutik datozela? Nola ez, murrizketei kalean aurre egiteko larrialdiarekin eta beharrarekin bat gatoz, murrizketok Euskal Herrian ez ezartzea exijitzen dugula. Baina ez dugu ulertzen zergatik ez zaion sendotasun berdinarekin abortuaren lege berriari erantzuten, emakumeen eskubideen aurkako eraso bortitzenetariko bat izango denari, hain zuzen.



Alternatibak elkartasun adierazpenak etengabe debekatzeak dakarren “salbuespen egoera” salatu du

Alternatibatik “maskaratutako estrategia” sumatzen dute, konponbidean dagoen gatazka iraunarazteko ahaleginetan ari direnen partetik, “elkarretaratze baketsuak legez kanpo utzita oztopoak jarri besterik ez dute nahi, Euskal Herriko kultura eta komunikazio alorretako ordezkari adierazgarriek deitzen dituztenak ere”, besteak beste, Txaro Arteaga, Joan Mari Irigoien, Andoni Egaña edota Martxelo Otamendi bezalako lagunek Donostitik Arrasatera deitutako martxa kasu, Auzitegi Nazionalak atzo debekatu zuena.



Alternatibak elkartasuna adierazi dio SAT sindikatuari eta bere militanteen aurkako jazarpenari uzteko exijitu dio Madrilgo gobernuari

Alternatibatik SATeko militanteen atxiloketak gelditzeko exijitu du, “aberatsenak babesten dituen gobernu baten menpekotasunari bakarrik erantzuten diotelako, herritar xumeen egoera larria arintzeko ezer egiten ez duen bitartean”. Alderdi ezkertiarreko ordezkariak, halaber, Mercadona bezalako elikadura sektoreko supermerkatu kateek zaborrera botatzen duten elikagai kopuru handiaz ohartarazi du, gero eta pertsona gehiago pobrezian bizi direnean. Errealitate gordin honek ere “zilegi egiten du ezinbesteko elikagaiak desjabetzea beharrezkoak dituztenei helarazteko, Andaluzian egin bezala”.



Sindikatu edukia