Reino de España

Alternatibak elkartasuna adierazi dio SAT sindikatuari eta bere militanteen aurkako jazarpenari uzteko exijitu dio Madrilgo gobernuari

Alternatibatik SATeko militanteen atxiloketak gelditzeko exijitu du, “aberatsenak babesten dituen gobernu baten menpekotasunari bakarrik erantzuten diotelako, herritar xumeen egoera larria arintzeko ezer egiten ez duen bitartean”. Alderdi ezkertiarreko ordezkariak, halaber, Mercadona bezalako elikadura sektoreko supermerkatu kateek zaborrera botatzen duten elikagai kopuru handiaz ohartarazi du, gero eta pertsona gehiago pobrezian bizi direnean. Errealitate gordin honek ere “zilegi egiten du ezinbesteko elikagaiak desjabetzea beharrezkoak dituztenei helarazteko, Andaluzian egin bezala”.



Ez dugu sakrifiziorik onartzen

Konponbidea, berriz ere, hartu izan diren neurrien kontrako norabidean doa. Zergatik bultzatu zituen Europak fusio berriak, aurretik zabaldutako kezka finantza erakundeen tamaina zenean eta, ziotenez, erortzen uzteko handiegiak zirenean? Banka pribatua erreskatatu aurretik aztertu beharko litzateke zergatik herritarren lepotik ordaindu behar den. Ackermannen banka alemaniarrak zor hori erosi zuenean, ez omen zekien ezinezkoa izango zela bueltatzea? Ikuskaritza egin beharra dugu, zorraren zein parte den zilegi erabakitzeko eta, horren arabera, zer ordaindu eta zer ez.



Emakumeak, etengabeko krisian

Bereziki adierazgarria da ugalketa eta zaintza lanekiko mespretxua eta ikusezin bihurtzeko joera, ia bere osotasunean emakumeek garatutako lanak. Ez dezagun gure burua engainatu, ekonomia ospetsua – erreala zein finantzaria- izebergaren punta da, ugalketa lanean oinarritzen dena eta desagertzekotan sistema osoa ondoraraziko lukeena. Argi eta garbi esan behar dugu, emakumeok bizitza eta planeta daramagu gure sorbalden gainean, merkatua eta ekonomia ofiziala existitzen badira ugalketa lanari esker besterik ez da; noski, lan ordaindu gabea edo prekarioa.



Alternatibak salatu du murrizketak herritarren aurkako merkatuen estatu kolpe bortitza direla

Alternatiba osatzen dugunontzat, modu bakarra dago Mariano Raxoik eta Espainiako erregeak gaur presidituko duten ministroen kontseiluan gertatuko dena: Estatu kolpea. Merkatuek zuzendutako estatu kolpea, klase herritarren duintasunarekin amaitu nahi duena, botere politikoaren birzentralizazioa  bilatzen duena eta urte luzez ongizate estatu gisa saldu diguten iruzurraren errotik desegitera datorrena.



EH Bilduk salatu du Raxoiren murrizketek finantza sistema saritu eta herritarrak zigortzen dituela

Espainiako gobernu ezberdinek izan duten murrizketen dinamika areagotu egin da Espainiako bankaren eta, beraz, Espainiako Estatuaren erreskatearen ostean. Europako batasunak murrizketa berriak inposatu dizkio Espainiari, merkatuaren eta Merkel anderearen eskaerak asetzeko, defizitaren murriztea aitzaki bezala jarrita. Izan ere, Madrilgo Gobernuak indarrean jartzen duen politika ekonomikoa Bruselan edo Berlinen erabakitzen da, Europako Batasunak eta Europako banku Zentralak erabat interbenitua dutelako Espainiako estatua.



Alternatibak espero du Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak espetxe politika aldaraztea

Jorge Fernandez Diaz ministroak iragarritako errekurtsoaren kontra, Alternatibatik “salbuespen zein mendeku legeen arabera kartzelan jarraitzen duten preso guztien askatasuna” eskatu dute. Era berean, Espainiako Erresumako Gobernuak Ines del Rio espetxetik ateratzeko asmorik ez duela ikusita, Matutek ohartarazi dio Raxoiri “herritarren gehiengoak eskertuko liokeela jarrera intsumisoa Bruselarekin hartzeko Estrasburgorekiko hartu beharrean”, Madriletik inolako eztabaidarik gabe onartu dituzten irizpide ekonomikoak aipatuz.



Alternatibak Sorturen legeztatzea ospatu du eta Madrilgo Gobernuari eskatu dio gainerako prozesu politikoekin amaitzeko

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak zabalik dauden prozesu politiko guztien amaiera eskatu du, Espainiako Erresumako Gobernuari horretarako dei zuzena egin diola “egiteke dauden edo bidegabekeriaz ebatsi diren epaiketen amaiera eskatzen diegu”. Ildo horretatik, D3M eta Askatasunako auzipetuen absoluzioa edota gaur jakinarazitako erabakia, “norabide egokian doazen urratsak dira, baina ezin dugu ahaztu zabalik dirautela bestelako prozesu erabat politikoak, Bateragune deritzona kasu, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez eta Miren Zabaleta preso mantentzen dituenak”.



Raxoiren gezurren aurrean EH Bilduk burujabetza aldarrikatzen du eredu sozioekonomiko berria eraikitzeko

Bizi dugun abagune ekonomikoan, Espainiari lotutako Hego Euskal Herrian ezinezkoa da justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutako eredu sozio-ekonomiko berria eraikitzea, gure beharretan oinarritutako eredua erabakitzeko ahalmena ere ukatu egiten baitzaigu. Izan ere, Hego Euskal Herrian badugu aukera gehiengo politikoa osatu eta kapitalarekiko menpekotasuna hausteko, eredu sozial eta ekonomiko berria martxan jartzeko oinarriak jarrita, bizitza duinaren jasangarritasuna berma ditzagun eta ez diruaren zein espekulazioaren biderkatzea.



Alternatibak Europako erakundeen xantaia salatu du, beharrizan handiagoak dituzten sektoreen kontrako murrizketa gehiago exijitzen dituztelako

Alternatibatik frogatutzat jo dute “demokrazia finantza sistemaren zirrikitu ilunetatik gidatu eta zuzentzen dutela, haien irabazi tarteekiko ardura dutenak herritarren bizi duina bermatzearen gainetik”. Matutek BEZa handitu eta erretiro adinaren atzeratzea bizkortzeko Europatik eginiko eskakizunak gaitzetsi ditu, eta horien arduradunei “aski dela esateko unea iritsi” dela ziurtatu du: “haien gehiegikeriak ordaintzeko asmorik ez dugula irmotasunez esan behar diegu, are gutxiago haien botere gosearen mesedean eta gure gizarteko gehiengoaren interesen kontra”.



Alternatibak dio Gorenaren epaiak Espainiak duen “izaera demokratiko eskasa agerian” utzi duela

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, era berean, salatu egin du “indarkeria guztien amaiera lortu asmo zuen estrategia martxan jarri izan duten bost lagun kartzelan mantentzearen bidegabekeria”. Azaldu duenez, auzipetuek egiten zutena “haien kabuz egiten zuten eta ez, inondik inora, ETAren aginduetara”.



Sindikatu edukia