Alternatibaren adierazpena Ikusgarritasun Bisexualaren Nazioarteko Egunean

Beharrezkoa da bisexualitatea sexu eta genero adierazpenen aniztasunaren barruan beste aukera bat dela ikusaraztea eta aitortzea. Sistema ziseteronormatiboaren indarkeriaren aurrean, praktika eta adierazpen sexu-generiko guztien adierazpen askerako eskubidea aldarrikatzen dugu.

Bisexualitatea ez da fase bat, ezta nahasmen bat ere; sexu-askatasunaren beste adierazpen bat da, eta hala aitortua behar du izan. Gure borroka politikoak ziseteronormatibitatea sostengatzen duen egitura ezagutzera eta zalantzan jartzera eraman behar gaitu, bizitzaren eremu guztietan baitago, egunero.

Gaur, bisexualitatea ikustarazten dugu, eta urteko egun guztietan sexu- eta genero-adierazpen guztiak bortizki ukatzen dituzten agindu eta egitura binarioak dinamitatzeko borrokan jarraituko dugu. Denok aske izan arte borrokan jarraituko dugu!

Alternatibako Feminismoen Mahaiaren adierazpena Ikusgarritasun Bisexualaren Nazioarteko Egunean.

X