2011 Urtarrila

Elkarrizketa Mikel De la Fuente-ri,
Lan Harremanen Unibertsitateko Eskolaren Irakaslea (EHU)

"Aurrean duguna ez da gizarte Segurantzaren krisialdia, baizik eta ekoitzitakoaren inguruko afera: alde batetik, soldatak eta kotizazioak; bestetik, enpresen mozkinak"

 

Ikusi Pentsioen erreformari buruzko bideo elkarrizketa

Jardunaldiak: Desazkundea eta bizitze ona (Bilbo)

· Alternatibaren hiru apustu estrategikoak (PDF – 134Kb)

· Euskal Herria Ezkerretik: Aldaketa politiko eta sozialerako
ezkerreko independentisten eta soberanisten arteko akordioa (PDF – 469Kb)

27- Greba Orokorra

Gizarte segurantzaren hondoratzea eta pentsio gastua murrizteko premiaren argudiook erabat faltsuak dira eta erreforma hauen benetako helburua ezkutatu besterik ez dute nahi: publikoa murriztu krisi sistemikoaren erantzuleen negozio esparrua areagotzeko.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/736/ez-daude-geure-pentsioak-arriskuan-baizik-eta-zeuen-irabaziak-alternatiba

Finantza Sistemaren nazionalizazioa Euskal Herrian

Euskal Herriko finantza sektorearen erabateko nazionalizazioa aldarrikatzen dugu eta estrategia honen lehen pausotzat, euskal aurrezki kutxen -BBK, Kutxa, Vital, Caja Navarra- status publikoa mantentzea eta hobetzea nahi dugu. Helburua, beraz, Espainiako Erresumako Gobernuak Aurrezki Kutzen Lege berrian ezarritakoaren kontrako zentzuan joatea litzateke. Lege honekin Aurrezki Kutxak bankuen kopia zatarra bihurtzen dira, euren logika maltzurren parera jarri dira-eta -sortu berri den BBK Bank delakoa kasu-

http://www.alternatiba.net/idazlanak/684/finantza-sistemaren-nazionalizazioa-euskal-herrian

Ezkerreko bloke handi baterantz

Arlo politiko, nazional, sozial eta ekonomikoan dakusagun egoera hain larria da non elkar-lanari ekiteko aiatzarik ez dagoen. Atzo ezberdintasun saiestezin ziren haiek, gaur balio gabe geratu dira.  Bitarteko politiko eta demokratiko hutsen alde egiteak antzinako inertziak alde batera uztera eraman behar gaitu, elkar ulertze ezak eta fidakaiztasunak bazterturik, konfidantza eta elkarlanaren zubiak berreraiki behar ditugu ezker subiranista anitzaren indarbiltzea euskal zein espainiar zentro eta eskuineko indarrei lehiatu dakien.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/725/ezkerroko-bloke-handi-baterantz-alternatiba

Alternatibaren hiru apustu estrategikoak

Euskal Herrirako sozialismo esparruanitza sortzeko,Euskal Herriko ezker subiranistaren aniztasunaren baitan batasuna eta ezkerraren baitako iraultza. Alternatibaren izaera zehazten duten hiru apustu estratgiko hauek erakundearen epe motz zein ertainerako bidea finkatuko dute. 

I. Euskal Herrirako sozialismo esparruanitza sortzeko apustu estrategikoa.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/627/alternatibaren-hiru-apustu-estrategikoak

txostena

Estrategia para la participación activa de las mujeres en Alternatiba (PDF – 287Kb)

Nekazaritza Politika Bateratuaren aurrean, Elikaduraren Subiranotasuna

Europar Batasuneko nekazaritza politika eguneratzeko aukeratzat jo du Europako Batzordeak NPB eta asko omen dira ekar ditzakeen onurak: elikagaien hornitzea bermatu, nekazaritza sostengarria sustatu, ingurumenaren babesean sakondu eta landa-garapena bultzatu. Aitzitik, argi dago NPBk nekazaritza eredu jakin batean sakontzen duela. Hau da, nekazaritzako elikagaien industriarekiko, sargaien industriarekiko (haziak, ongarriak, fitosanitarioak) eta mekanizarioarekiko menpekotasuna iraunarazi nahi du, laborantza sektorearen kolokatasuna handituz. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/744/frente-la-pol%C3%ADtica-agr%C3%ADcola-común-soberan%C3%AD-alimentaria-asier-vega-isasi-alternatiba

Sinde Legea: “Inork ez ditu kontuan hartu sortzaileak eta langileak; bitartekarietan zentratu dira”

Jabetza intelektualak forma malguagoak hartu behar ditu. Bide horri ekiteko, Copyleft delakoaren inguruko filosofia eta lizentziak oso lagungarri suerta daitezke. Copyleft-ak zera proposatzen du: “eskubide guztiak” erreserbatuta izatetik, “eskubide batzuk” gordetzera edota diru publikoarekin ordaindutako obrak zuzenean jabari publikokoak izatea, jabetza intelektualak suposatzen duen oztopoa gaindituz. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/720/nadie-se-ocupa-ni-de-los-autores-ni-de-los-trabajadores-sólo-de-los-intermediarios

2011

Aurkezpena

La reducción de la noción de trabajo a la esfera exclusiva del empleo asalariado, oculta el hecho de que para que la sociedad y la economía se sostengan es imprescindible la realización de una gran cantidad de trabajo que tiene por fin la resolución de las necesidades y el bienestar de las personas. Labores que, debido la división sexual del trabajo que impone el patriarcado, recae de forma mayoritaria sobre las mujeres en el ámbito del hogar. Esta segregación por roles es la que permite a los hombres ocuparse a tiempo completo del trabajo mercantil, sin tener que ocuparse de las personas de su entorno o de ellos mismos.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/640/mendebaldeko-saharan-ggee-en-bortxaketaren-aurka

Iritzi bat

La reducción de la noción de trabajo a la esfera exclusiva del empleo asalariado, oculta el hecho de que para que la sociedad y la economía se sostengan es imprescindible la realización de una gran cantidad de trabajo que tiene por fin la resolución de las necesidades y el bienestar de las personas. Labores que, debido la división sexual del trabajo que impone el patriarcado, recae de forma mayoritaria sobre las mujeres en el ámbito del hogar. Esta segregación por roles es la que permite a los hombres ocuparse a tiempo completo del trabajo mercantil, sin tener que ocuparse de las personas de su entorno o de ellos mismos.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/640/mendebaldeko-saharan-ggee-en-bortxaketaren-aurka

Elkarrizketa Paula Kasaresi (Hizkuntzalaria)> Mikel Asurmendi (Euskonews)

Egilea: Mikel Asurmendi

Iturria: Euskonews

Paula Kasares/Hizkuntzalaria

“Erdal elebakarraren eta euskaldunaren arteko alderik nabarmenena euskaldunak erdal mundua —hizkuntza barne— gutxi-asko ezagutzen duen bitartean, alderantziz aldiz, ez, erdaldun hutsak euskaraz ez ezik euskal munduaz ere ez ohi daki ja ere (kasurik onenean deus gutxi daki). Eta gainera, botere publikoetatik eta hedabideetatik horixe da zabaldu eta indartzen dena: euskara eta euskal kulturaren gainekoa euskaldunen gauza da, haiei baino ez die axola”

Despotismo ilustratu bilbotarra

Astelehena 13an Hiri Kontseilua batzartuko da. Kontseiluaren osaketa elitistak eta ezparekideak zein batzarrean jorratuko diren gaiek argi adierazten dute batzorde honen funtzio propagandistikoa.

Argigarria da oso BBVAko kontseilari ohia izandako Pedro Luis Uriarte izatea Kontseiluaren interbentzio nagusia egingo duena, “El cambio de escenario global al que se enfrenta Bilbao”, alegia. Honek egungo Udal gobernuak lehenesten duen hiri eredua agerian uzten du, berriro ere.

EAJren eta IUren hiri ereduak hiriaren erdigunearen garapen espekulatiboa lehenesten du soilik, biztanleriaren gehiengoa bizi den auzoen kalteetan. Gero eta handiagoa da erdigunearen eta auzoen arteko tartea eta gaur da eguna, noiz behartsuentzako laguntza sozialak murrizten diren eta hainbat auzok oso komunikazio kaxkarrekin eta oinarrizko zerbitzurik gabe jarraitzen duten. Eta hori gertatzen den bitartean, erdigunerako zuzendutako milioidun inbertsioak biderkatzen dira.

Beste aldetik, ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiok azpimarratu nahi dugu Bilbok duen aniztasuna eta elkarteen oparotasuna ez dagoela ordezkatuta instituzioetako eta arlo enpresarialeko ordezkariek gehiengo nabarmena duen Kontseiluan. Honetaz gain, Bilboko eragile gehienak zein hiriko laugarren indarra den ezker abertzalea – azken Udal hauteskundeak IU-Aralar koalizioak baino bozka gehiago lortu zuena- baztertu dituztela salatzen dugu. Eta hau gutxi balitz, parekidetasuna ez da betetzen (Kontseilua osatzen duten 75 pertsonatik 13 bakarrik dira emakumeak, %13,33) eta gaztelania da bileren eta hortik sortzen den dokumentazio guztiaren hizkuntza bakarra, nahiz eta Bilbon 165.000 euskaldun edota ia euskaldun bizi.

Ezarri nahi diguten hiri eredu elitistaren aurrean, ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiok herritarren eta auzoen beharretan oinarritutako hiri eredu berri baten aldeko hautua egiten dugu.

Bestalde, salatu behar dugu Bilbok duen gabezietariko bat partaidetza eza dela. Nahiz eta aukerak egon, egungo organigrama instituzionala parte-hartzea galarazteko egina dago. 2008ko ekainaren 15ean Bilbon auzo elkarteek deitutako manifestazio jendetsuak zein aurten Espazio Publikoaren gaineko Ordenantzaren kontra sortutako herri ekimen zabalak argi adierazten dute Bilbon dagoen parte-hartze eza.

Hiri Kontseiluaren sorrera egun dagoen hutsunetik ateratzeko aukera izan daiteke. Hala ere, inolako debate sozialik gabe eratu izanak, hiriko sektore sozial zabal batzuk Kontseilutik kanpo utzi izanak eta sexuen arteko parekidetasuna bete ez izanak argi adierazten dute Kontseiluarekiko EAJk eta IUk duten begirune eza.

Bilbon herritarren partehartzerako dauden bitartekoak birplanteatzea guztiz beharrezkoa da. Udalak herritarren partehartzerako dituen tresnak –Barruti Kontseiluak, Arloko Kontseiluak eta Hiri Kontseiluak– gaur egun duten izaerarekin, ez dira herritarrok udal politikaren gaietan zein erabakietan partehartzeko tresna egokiak. Adibide gisa, udal aurrekontuaren proiektua berriki onartu da eta ez da egon ezein herritar elkarteren partehartzerik, nahiz eta aurrekontuak eraikitzen ari den hiri-ereduaren ildoak zehazten dituen.

Hiri Kontseiluak argi eta garbi erakusten du Bilboko udal gobernuaren eta Azkuna Alkatearen hautua: erabakiguneak herritarrengandik urrundu eta elite ekonomiko zein politikoetara eramatea, alde batetik, eta erabakitze-prozesu eta zeregin publikoen kudeaketaren teknifikazioa, bestetik. Azkunak, gainera, despotismo ilustratuaren garaietan bezala, gai publikoetan herritarren partehartzea murrizten du eta politikoen
eta funtzionarioen klasea kontrolatu beharko luketen herritar kontzienteak gutxiesten ditu.

Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak hurrengo zutabetan oinarritu behar den demokrazia erradikal eredua proposatzen dugu:

  • Udalaren kontrol herritarra: udal gaiei buruzko informazio-eskubidea bermatu behar da eta informazioa argia izan behar da.
  • Herritarren proposamen-eskubidea: Bilboko udal-batza herritarren proposamenei itxita dagoen batzarra bihurtu da eta eredua aldatu behar da.
  • Partehartze-eskubidea: dauden organoen egiturak eta erregelamenduak aldatu behar dira eta erakunde autonomiadunetan eta udal sozietateetan ere partehartzea bermatu behar da.
  • Herritarren kontsulta-eskubidea: hiriko gai estrategikoetan, edo herritarren zati esanguratsu bat eskatzen duenean, herritarrei kontsulta bermatu behar da.

Finantza Sistemaren nazionalizazioa Euskal Herrian

Finantza sistemaren eginkizunak honakoa izan beharko luke: aurrezte prozesua eta inbertsioa eta kontsumoa uztartea, eta epe motza eta luzearen arteko harremana garatuz; produkzio eta lana sortzen duen ekonomiarentzat kredituak bermatzeko, eta partikularren beharrizanak asetzen errazteko. Finantzen funtzio sozial honek zentzu handiagoa du arautze publiko baten logikan, inbertsio eta kontsumorako lehentasunak baldintza ekologiko, laboral eta sozialen harira jarriko badira.

Zoritxarrez, egungo bankaren –eta indarrean den eredu ekonomikoaren- errealitatea bestelakoa da, oso urrun dago bete beharko lukeen funtziotik. Beraz, aukerak emateko funtzioa bete beharrean, finantza sistema epe motzeko irabaziaren zerbitzura dago; desarautzea, pribatizazioa, merkantilizazioa eta ekonomiaren kontrol publiko eta sozial eza azkeneraino eraman dira. Hots, ekonomia ez produktiboari ematen zaio lehentasuna; erabateko malgutasuna duen kapital merkatu bati esker – egun soil batean merkatuok munduko ekonomia produktiboak urte batean sortzen duen  halako sei mugitzen dute-. Sistema honen ondorioz,  mundu mailan hondamendia sortzen duten ahultasun egoerak garatu dira.

Historiarik gertuenekoena aztertu besterik ez dago etengabean zulo berean tupust egiten dugula ikusteko: 1990ean Japoneko burbuxa inmobiliariren ondoriozko Nikkei crack-a; Europar Moneta Sistemaren krisia 92an; Tequila efektua 94an; dragoi asiatikoen gainbehera 97an; Vodka efektua 98an; Samba efektua 99an; punto com delakoen jaitsiera; Enron eta Argentinako “corralito”a 2001ean; eta, azkenik, zabor hipoteken cracka 2007an eta ondorioz oraindik jasaten dugun krisia.

Merkatu espekulatiboen eta gobernu neoliberalen arteko interesen bat egiteak du  pertsona eta herrien eskubideei eragiten dien krisi iraunkorraren ardura. Horrela, merkatuaren mundu mailako tamainak zein espekulazioaren garrantziak, gobernuen gaineko presioa sortu dute, eta azken hauek euren politikak merkatuen beharren arabera garatzen dituzte, herritarren beharrak alde batera utzirik.

Horren aurrean, beharrezkoa da bankak lana sortzea, inbertsio produktiboa eta kontsumo arduratsua sustatzeko ardura berreskura dezan. Horretarako, joera kapitalista eta neoliberaletik erabat aldendu beharrean gaude. Pertsonen eta herrien eskubideak bere jardueraren gune bihurtuko dituen eredu sozioekonomiko alternatiboa aldarrikatzen dugu. Hots, bankak bere burua arautzen ez duen eta ezarri zaizkion muga eskasek egoera iraultzen ez duen egungo eskenatokia irauli nahi dugu.

Beraz, kontrol sozial eta publiko tinkopean egongo den finantza sistema arautua nahi dugu, Banku Zentraletatik hasita eta asepsia eta autonomia moduko adar-jotzeak alde batera utzirik, lana eta ekologia moduko esparruetan gizarteak adierazitako helburuen zerbitzura egongo den banka.

Hala, Euskal Herriko finantza sektorearen erabateko nazionalizazioa aldarrikatzen dugu eta estrategia honen lehen pausotzat, euskal aurrezki kutxen -BBK, Kutxa, Vital, Caja Navarra- status publikoa mantentzea eta hobetzea nahi dugu. Hobetze honek bi irizpideren araberakoa izan beharko luke: bata, euren misioa arautuko duen barne araudi zehatza jartzea,  irizpideak ekonomia eredu berri baten zerbitzura egoteko, non zainketa, kalitatezko lana sortze, klima aldaketaren aurkako borroka, energia sistema eraldatze, ekonomia zirkuitu laburrak sustatzea, sektore ahulenen kontsumoa ahalbidetzea eta justizia soziala helburu izango diren; bigarrenik, aipaturiko irizpideak beteko direla bermatuko duen kontrol soziala ezartzea.

Bide honetatik soilik aldatu ahalko dugu Aurrezki Kutzen marko soziala mahai gainean jarrarazi duen egungo egoera kaotikoa. Horrela besterik ez ditugu ekidingo espekulazio hutsa, interes tasa altuak, iruzurrak, zerga paradisuetan edo arma munduan eginiko inbertsioak eta abar. Hau lortuko bada, kontu emate sistema gardenak ezarri beharko dira eta pobrezia eta prekarietateari loturiko gizarte mugimenduen, ekologisten, sindikatuen edo alderdi politikoen kontrol soziala egon beharko da.

Helburua, beraz, Espainiako Erresumako Gobernuak Aurrezki Kutzen Lege berrian ezarritakoaren kontrako zentzuan joatea litzateke. Lege honekin Aurrezki Kutxak bankuen kopia zatarra bihurtzen dira, euren logika maltzurren parera jarri dira-eta -sortu berri den BBK Bank delakoa kasu-. Aurrezki kutxak banku bihurtzea, biderik onena da azken hauek lehiakideak bazter eta aurrezki kutxak irents ditzatzen. Aurrezki kutxak banka izate bidean jarrita, azken hauek, nahiz eta egungo mundu mailako krisiaren erantzule izan arren eta geure diruarekin erreskatatu behar izan diren, lehiakideak eliminatzeko bidea da, eta Vito Corleoneren antzera merkatuaren hatzez bere esanei men egiten ez dieten gobernuei mehatxu egiten dien banka pribatu, ahalguztidun eta deuzestatzailea sustatzen da, banka publikoaren ordez.

Une hauetan Euskal Herrian banka mota bakarra dugu irizpide hauen arabera jokatzen duena, FIARE alegia. Baina, irizpide hauetan sinisten dugunontzat adibidea eredugarri bada ere, geure lan politikoa lan hau arlo publikotik egitea eskatzea da, herritarren elkarlanetik eta elkartzetik sortu ez ezik, geure zergetatik eta erakundeen lanetik ere herritarren zerbitzura dagoen finantza sistema osa dadin.

Hori dela eta, ekonomia eredu sozialista aldarrikatzen dugu, funtzio soziala berreskuratuko duen banka publikoa, eta euskal aurrezki kutxen nazionalizazioa defendatzen dugu.

www.youtube.com/watch?v=mUC75pss63s

Emakumeen aurkako bortxa (Alternatiba)

Sistema patriarkala eta kapitalistak emakumeen aurkako hainbat bortxa forma sortzen dituzte.Beraz, darabilgun bortxakeria kontzeptu zabala da: kolpe, bortxaketa eta erailketaz gain gauza gehiago aztertzen bait ditu.

Bikotekide edo bikotekide ohiek buruturiko emakumeen aurkako tratu txarrak edo indarkeria espainiar estatuan urtero bataz beste 60 emakume hiltzen dituen indarkeria mota da. Indarkeria mota hau, bere ezaugarriak direla eta (gertuko batek burutua izana, orokorrean denboran luze jotzea eta jasaten duenaren autoestima urratzen duten hainbat faktore) odoltsu eta ankerrenetakotzat jo daiteke. Errealitate hau salatu eta estatuari erabat desagerrarazteko neurri guztiak hartzeko eskatu behar diogu. Gizarteari eta geure buruei eurei ere emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean inolako tolerantziarik ez izatea eskatu behar diegu.

Hau esanda, indarkeria mota hau emakumeen aurkako bortxaren izebergaren punta besterik ez delakoan gaude. Geure iritziz, emakumeen aurkako bortxak agertzeko modu ugari ditu eta ezin dugu emakume kopuru “txiki” bati eragiten dion zatiari soilik mugatu. Emakume kopuruaren zati batek tratu txarrak jasaten ditu baina denek jasaten dugu bortxakeria geure bizitzako hainbat unetan: bortxakeria ekonomikoa (ezaugarri kaskar eta behin behinekoetan lan-munduratzea), sexu bortxakeria (sexu eraso eta bortxaketetatik hasita laneko sexu-jazparpenera), bortxakeria psikologikoa, bortxakeria sozio-kulturala (emakumezkoaren gorputzaren merkantilizazioa iragarkietan, komunikabideetan emakumeak gauza hutsa bihurtzea),…Beraz, indar politiko berri honen emakume feministen zein geure borrokan bidelagun izan nahi diren gizonen helburua da bazterkeria eta bortxakeria adierazpen oro desagerraraztea eta emakumeen aurkako bortxarik gabeko sistema berdinzaleen eraikuntzan borroka egitea.

Lan zaila da eta geure ahalegin guztiak beharko dituen epe luzeko prozesua izanik arlo ugari izango ditugu borrokatzeko: lege neurriak hobetu, indarkeria jasandako emakumeentzako kalitatezko arreta osoa, kohezkuntza ereduak, komunikabideek emakumeen aurkako bortxakeria kultural eta sinbolikoan duten garrantziaz jabearaztea,…. Borrokarako eta lanerako esparru ugari, non geure erakundeak kokatu eta ekintzara jo beharko duen.

Muinera itzulita, emakume feministek 2008ko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoari (genero indarkeriaren aurkako babes legeari) eta bere martxan jartzeari eginiko kritikak azaldu nahi ditugu. Puntu hauetan hobetu beharko litzateke geure ustez:

  • Espainiar estatuko edozein tokitan bizi diren, landa eremuetan bizita ere edo egoera administratibo arautu gabean egonda ere, eta indarkeria jasaten duten emakume guztiei arreta eta babesa eskaintzeko giza baliabide edo baliabide materialak bermatzea.
  • Polizia, justizia, laguntza eta osasun arloetako profesionalei dagokien heziketa ematea, bortxakeria bere osotasunean ulertu eta aurre egin ahal diezaioten.
  • Genero indarkeriaren aurre zaintzea lantzea.
  • Gaiarekin harremanduriko gizarte zein publiko mailako erakundeen elkarlana sustatzea.
  • Justizia prozedurak bizkortzea, epaitegien espezializatzea ematea eta kasu hauen ardura duten epaileak sensibilizatzea.
  • Zigor motak eta erasotzaileek zigorra betetzeko mailak baloratzea.

Auzoak ahazten dituen Bilboko Aurrekontuei EZ!

Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdien Bilboko Udal taldeek 2011rako Bilboko Udal Aurrekontuei ezetz esan diete gaur goizean Udaletxearen aurrean egindako kontzentrazioan. Hirurek herritarren eta auzoen beharretan oinarritutako aurrekontu sozialak eta parte-hartaileak eskatu dituzte.

Aurrekontuak elkarrekin aztertu dituzten aipatutako alderdiek EAJk eta IUk aurkeztutako zenbakiak azken urteetan egindakoaren jarraipen hutsa direla azpimarratu dute. Orain arteko hiri eredu bera jarraitzen dela adierazi dute, “Bilbo kontsumo objektu eta kontsumorako gune bezala”, hain zuzen.

Ekonomia, ingurugiro eta zaintza krisian murgildurik egon arren, EAJk eta IUk eraikuntza eta turismoaren alde soilik egiten duen eredu desarrollista lehenesten dutela salatu dute. San Mames Barrian, Alondegian, Deustuibarran eta ekitaldi handietan neurri gabeko gastua egingo dutela azpimarratu dute.

EAJk eta IUk bultzatzen duten turista eta kongresistentzako hiri ereduaren aurrean, ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek “Bilbon bizi diren pertsonentzako hiria eraikitzeko apustu argia” egin dute.

Hirurek aurrekontuak inolako parte-hartzerik gabe egin direla azpimarratu nahi izan dute. “Auzoak ahazten dituen aurrekontu antisozialak dira parte-hartze ezaren ondorioaren isla”.

2007tik Aurrekontua 12 milioi eurotan handitu den bitartean, auzoetarako diru partidak, bai herri lanak egiteko bai kultura suspertzeko, ia %50 murriztu direla aipatu dute Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek.

Era berean, salatu dute aurrekontuek ez dituztela lehenesten esklusioaren aurkako borroka ezta hiritargoan positiboki eragin dezaketen inbertsioak.

Bestalde, aurrekontuen inguruan eramandako dinamika bateratua ezagutzera eman dute. Jakitera eman dute aurreko astean sindikatu, alderdi politiko, auzo elkarte zein eragile sozialekin batzartu zirela eta horren ondorioz, alegazioak elkarrekin aurkeztea eta abendurako aurrekontu partehartzaileak eta sozialagoak aldarrikatzeko mobilizazio bateratu bat egitea adostu zuten.

Mendebaldeko Saharan GG.EE.-en bortxaketaren aurka

Marruecos decidió intervenir militarmente en el campamento Gdeim Izik, donde treinta mil saharauis levantaban sus jaimas para protestar contra sus miserables condiciones de vida. El campamento ha sido desmantelado y hay varias personas muertas. Con posterioridad los enfrentamientos se han trasladado hasta El Aaiún, la capital saharaui, donde la población resiste al ejército del régimen marroquí.

La intervención violenta de Marruecos se produce el día en que estaba previsto un encuentro informal entre Marruecos y el Frente Polisario en la sede de la ONU, en Nueva York. Ante estos hechos el representante del Frente Polisario en España ha calificado de “declaración de guerra” y de “ruptura unilateral del alto el fuego”, la irrupción de las fuerzas de seguridad marroquíes en el campamento de protesta saharaui levantado a las afueras de El Aaiún.

Hay que recordar que el Frente Polisario y Marruecos firmaron en 1991 un alto el fuego en el que ambas partes se comprometían a respetar la celebración de un referéndum organizado por la ONU para resolver el contencioso del Sahara Occidental.

DSC00636

DSC00627

DSC00623

X